27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2019ko ekitaldiko karga-tasak eta tasak

Genevillako Udalak, 2018ko irailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Horrek aldaketa dakar Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan (2018ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsi dira, baita dagozkien ordenantza fiskalak ere.

Genevillan, 2019ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

ERANSKINA

Zergak.

Lurraren gaineko kontribuzioa:

  • Hiri-lurrekoa: %0,25.
  • Landa-lurrekoa: %0,54.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %20.

Ur horniduraren tasak.

Horniduraren kuota: 16 euro/urtea.

Etxeko kontsumoaren kuota: 0,23 euro/m³ kontsumitua.

Etxekoa ez den kontsumoaren kuota: 0,23 euro/m³.

Ureztatze kuota: 0,11 euro/m³.

Iragarkiaren kodea: L1900586