27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Egiturazko 1. aldaketa Udal Plan Orokorrean. Behin betiko onespena

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urtarrilaren 23ko 8E/2019 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen egiturazko 1. aldaketa Udal Plan Orokorrean, Faltzesko Udalak sustatua. Horren bidez, honako hauek aldatu dira: Faltzesko Udal Plan Orokorraren araudiaren 58.6 artikulua, lurzoru urbanizaezinean azpiegiturak eraikitzea arautzen baitu, eta 15. poligonoko 305B lurzatiaren kategorizazioa.

Hirigintza araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Faltzesen, 2019ko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorraren egiturazko 1. aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1901190