27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 13.1 artikulua bete dadin, aditzera ematen da Carcarko (Nafarroa) udal bulegoetan jendaurrean egonen dela ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Carcarko udal-mugartea.

Carcarren, 2019ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1900917