27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Parte hartzeko aurrekontuen autoerregelamendua. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2019ko urtarrilaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Parte hartzeko aurrekontuen autoerregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako autoerregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, autoerregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2019ko urtarrilaren 9an.–Jarduneko alkatea, Koldo Abrego Primo.

Iragarkiaren kodea: L1900390