27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2018ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, plantilla organikoa hasiera batean aldatzea. Izan ere, Agoizko Udaleko funtzionario Andrés Aquerreta Apesteguiak eskaera egin du, ehuneko hamarreko osagarria eskatzeko, zerbitzu anitzen alorraren koordinazioa egiteagatik. Iragarkia 2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ekoan, eman zen argitara, eta ez denez alegazio, kexa eta oharrik aurkeztu, behin betiko onetsi da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Agoitzen, 2019ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1900540