27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 47., 48. eta 49. lurzatiena. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egindako osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi du Andosillako 4. poligonoko 47., 48. eta 49. lurzatiei dagokien xehetasun-azterketa, Oscar Alcalde San Martínek sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin bat.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau hartu eta hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Andosillan, 2019ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1901692