27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

2019rako zerga-tasak

Antzingo Udalak, 2018ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat, erabaki hau hartu zuen.

Lehena.–%0,14ko karga-tasa finkatzea, Lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

–%2,80ko karga-tasa finkatzea, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko.

–1,23ko indizea finkatzea, Ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

–%10,58ko zega-tasa finkatzea, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

Bigarrena.–Zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, eta Foru Legean xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:

–Sortzealdia:

  • 0,63: 20 urte edo hortik gora.
  • 0,58: 19 urte.
  • 0,51: 18 urte.
  • 0,36: 17 urte.
  • 0,21: 16 urte.
  • 0,06: 15 urte.
  • 0,06: 14 urte.
  • 0,06: 13 urte.
  • 0,06: 12 urte.
  • 0,06: 11 urte.
  • 0,06: 10 urte.
  • 0,06: 9 urte.
  • 0,06: 8 urte.
  • 0,06: 7 urte.
  • 0,06: 6 urte.
  • 0,06: 5 urte.
  • 0,06: 4 urte.
  • 0,11: 3 urte.
  • 0,13: 2 urte.
  • 0,13: urte 1.
  • 0,06: urtebetetik behera.

Aipatu koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Hirugarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, Udaleko iragarki-taulan, ediktuak paratuta, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Antzinen, 2019ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L1900629