27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

14/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben mailen antolamendua, deialdia eta egutegia ezartzen dira, 2018-2019 ikasturterako.

Maiatzaren 3ko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren helburua da ikasleak gaitzea hizkuntzak modu egokian erabiltzeko hezkuntza sistemaren ohiko etapetatik kanpo. Hori dela-eta ezartzen ditu araubide bereziko hizkuntza ikasketak, eta hiru mailatan antolatzen ditu: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua.

Abuztuaren 68/2018 Foru Dekretuak, zeinaren bidez oinarrizko mailaren eta maila aurreratuen curriculumak ezarri baitziren Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoko araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetarako (2/2006 Lege hori Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen), ezartzen du, abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak xedatzen dituen gutxieneko alderdietatik abiatuta, aipatu maila horien curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean.

5. artikuluan, Dekretu honen ziurtagiriak izenekoan, hauxe ezartzen da:

1. Oinarrizko A2 mailaren ziurtagiria lortzen ahal da azken proba berariazko bat gaindituz edo etengabeko ebaluazioaren bitartez modalitate ofizialean.

2. Tarteko B1 mailaren, Tarteko B2 mailaren, C1 Maila Aurreratuaren edo C2 Maila Aurreratuaren ziurtagiria lortzeko, kasuan kasuko hizkuntzaren maila bakoitzerako azken proba berariazko bat gainditu beharko da.

3. Aurreko paragrafoetan aipatutako probak Hezkuntza Departamentuak arautuko ditu, kasuko mailarako eta hizkuntzarako curriculumetan ezarritako gaitasunak erreferentzia harturik.

4. Artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako mailen ziurtagiria lortzeko, urtean deialdi bat eginen da gutxienez. Hizkuntza bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik, zilegi izanen da hizkuntza batzuetan ez egitea maila guztietako proben deialdia.

5. Hezkuntza administrazioek erraztasunak jarriko dituzte proba homologatuak egiteko, horien bidez ikasleek lor dezaten Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan ikasitako hizkuntzen ezagutzaren gaineko ziurtagiri ofiziala.

Dekretu honen azken xedapenetako lehenean ahalmena ematen zaio Hezkuntzako kontseilariari 68/2018 Foru Dekretuan ezarritakoa bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Beraz, argitaratuko den foru aginduaren zain, bidezkoa da araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben mailen antolamendua, deialdia eta egutegia ezartzea, 2018-2019 ikasturterako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben mailen antolamendua, deialdia eta egutegia onestea Nafarroako Foru Komunitatean, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 28an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Hizkuntza eskola ofizialaren mailen antolamendua

1.–Mailak eta ikastaroak.

Hizkuntza ikasketen maila bakoitzak (oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua) hainbat ikastaro edukiko ditu. Ikastaro horietako bakoitzak modalitate presentzialeko 120 irakastordu edukiko ditu, gutxienez ere.

Hau izango da 2018-19 ikasturtetik aurrera erabiliko den nomenklatura:

Oinarrizko A1 maila

Oinarrizko A2 maila

Tarteko B1 maila

Tarteko B2.1 maila

Tarteko B2.2 maila

C1 Maila Aurreratua

C2.1 Maila Aurreratua

C2.2 Maila Aurreratua

2.–Ordutegiak.

2.1. Irakaskuntza presentziala:

–Ordubeteko eta 7 minutuko saio bat lau aldiz astean, eta ordubeteko saio bat hamabostean behin.

–Bi ordu eta 15 minutuko bi saio astean, eta 2 orduko saio bat hilabetean behin.

2.2. Irakaskuntza intentsiboa:

–2 ordu eta 15 minutuko 4 saio astean, eta 2 orduko 2 saio hilabetean (lauhilekoa).

2.3. Irakaskuntza erdipresentziala:

  • 1,5 orduko 2 saio astean, gehi banakako lanerako 2 ordu astean.
  • 2 ordu eta 15 minutuko saio bat astean, gehi banakako lanerako 2,75 ordu astean.

Horretarako, hizkuntza eskola ofizialek eskaera bat egin behar dute, behar bezala justifikatuta, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura zuzendua. Zerbitzu honek, bere aldetik, baimena emateko informazioa eskatuko dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari.

Irakaskuntza intentsiborako eta erdipresentzialerako baimena urtero berrituko da, eskolek berek eskatuta.

2.4. That’s English!:

–Oinarrizko A1 maila eta A2 maila: tutoretza ordu bat astean.

–Tarteko B1 maila eta Tarteko B2.1 eta B2.2 mailak: bi tutoretza ordu astean.

3.–Ratioa.

Oro har, talde bakoitzean 25 ikasle egongo dira hizkuntza, ikastaro eta modalitate guztietan, That's English! programako taldekoetan izan ezik. Hauek 40 ikasle eduki ditzakete, gehienez.

4.–Onartzeko prozedura:

4.1. Hizkuntza eskola ofizialek ezarriko dituzte onartzeko eta ebazteko prozedurak zuzenduko dituzten arauak. Eskaera handiagoa bada eskaintza baino, arauek kontuan hartuko dute ikaspostuak esleitzeko prozedura aurreinskripzioaren eta zozketaren bidez izango dela. That’s English! programako taldeen kasuan, iristen den ordenaren arabera egingo da matrikula.

4.2. Ikasturte guztietan ikaspostuak gordeko dira Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako jarduneko irakasleentzat, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikastetxe publikoetan edo itunduetan ari direnentzat.

4.2.1. 2018-2019 ikasturterako honako erreserba ezarri da:

HIZKUNTZA

ESKOLAK

MAILA

POSTU KOP.

MODALITATEA

INGELESA

NUHEO

B2.1

25

Erdipresentziala

B2.2

25

C1

50

IHEO

C1

50

Presentziala edo erdi presentziala

THEO

B2.1

12

B2.2

13

C1

25

Hurrengo ikasturteetarako, erreserbatutako ikaspostuak eta mailak ikasturtearen hasierako argibideetan ezarriko dira.

4.2.2. Hezkuntza Departamentuak egiaztatuko du irakaslea jardunean dagoela ikastetxe publikoen kasuan. Ikastetxe itunduetako irakasleek beren ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute matrikula egitean.

Administratiboki, ikasle hauek ikastetxeko ikasle ofizialtzat hartuko dira.

4.2.3. Hizkuntza maila ziurtatzeko hizkuntza eskola ofizialen ziurtapen proba bateratuak gainditu behar dira. Ikastaro hauetako parte-hartzea urtean nahitaez bete beharreko prestakuntza orduen barruan zenbatu daiteke. Hala ere, ikastaro hauetan parte hartzeagatik ez da prestakuntza orduen ziurtapenik jasoko.

4.2.4. Lehenagoko puntuan araututako irakasleentzat ezartzen diren matrikulazio epeak amaitu ondoren bete gabeko ikasposturik bada, beste matrikulazio epe bat irekiko da NUPeko eta UHUNeko irakasleentzat. Epe hau ireki baino lehen talde bakoitzeko ikaspostu hutsak zein diren jakinaraziko da. Irakasle hauek beren departamentuko buruaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute matrikula egitean.

4.2.5. Aurreko puntuetan adierazi den matrikula epea amaitu eta gero, bete gabe geratzen diren ikaspostuak publiko orokorrari eskainiko zaizkio, eskola bakoitzak ezartzen dituen onarpen-baldintzen arabera.

4.3. Hizkuntza eskola ofizialek ikasturteko eskaintza akademikoaren publizitatea egingo dute, eta onartzeko prozedura nolakoa den azalduko dute.

4.4. Eskabide bat, pertsonala eta besterenezina, beteko da, hizkuntza eta eskola bakoitzeko.

4.5. A1 Oinarrizko Maila baino maila altuago batera zuzenean joateko ezagutza dutela uste dutenek mailakatzeko proba bat egiteko eskatu behar dute. Mailakatzeko proben emaitza ezagutu eta gero, izangaia zer mailatarako sailkatu duten, maila horretarako eskabidea egiten ahalko du.

4.6. 2017-2018 ikasturtera arte matrikulatuta egon diren ikasle ofizialek honako taula hau hartuko dute aintzat jakiteko zer maila dagokien, ikasmailaz igotzen diren edo errepikatu behar duten kontuan hartuta.

2017-18 IKASTURTERA ARTE EGINDAKO MAILA

2018-19 IKASTURTETIK AURRERA

Ez dira ikasmailaz igo

Ikasmailaz igo dira

Oinarrizko lehen maila

Oinarrizko A1 maila

Oinarrizko A2 maila

Oinarrizko bigarren maila

Oinarrizko A2 maila

Tarteko B1 maila

Erdiko maila

Tarteko B1 maila

Tarteko B2.1 maila

Lehen maila aurreratua

Tarteko B2.1 maila

Tarteko B2.2 maila

Bigarren maila aurreratua

Tarteko B2.2 maila

C1 maila aurreratua

C1 maila

C1 maila aurreratua

C2.1 maila aurreratua

C2.1 maila aurreratua

C2.2 maila aurreratua

4.7. Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialek ikaspostu kopuru bat erreserbatuko dute, ekaineko deialdian “gai” kalifikazioarekin ikasketak bukatzen dituzten ikasleentzat, dela bigarren hezkuntzako ikastetxeen eta NUHEOren arteko lankidetza programaren bidez dela That’s English! programan.

2018-2019 ikasturterako ikaspostu hauek gordeko dira:

–Ingelesa:

  • 1. maila aurreratua Iruñeko HEOan: 30 ikaspostu.
  • 1. maila aurreratua Tuterako HEOan: 10 ikaspostu.
  • C1 maila, Iruñeko HEOan: 10 ikaspostu.
  • C1 maila, Tuterako HEOan: 10 ikaspostu.

–Euskara:

  • 1. maila aurreratua Iruñeko HEOan: 16 ikaspostu.
  • 1. maila aurreratua Tuterako HEOan: 10 ikaspostu.
  • C1 maila, Iruñeko HEOan: 25 ikaspostu.
  • C1 maila, Tuterako HEOan: 10 ikaspostu.

4.8. A1 ez den beste maila batera sartzeko, prozedura hauetako bat erabiliko da:

4.8.1. Hizkuntza baten jakintza maila ziurtatzea, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduaren eranskinean jasotako titulazioen bidez (foru agindu hori apirilaren 10eko 30/2018 Foru Aginduak aldatu zuen).

4.8.2. Mailakatzeko proba egitea eskatzea. Mailakatzeko proben emaitza ezagutu eta gero, dagokion mailan matrikulatzeko eskabidea egiten ahalko da.

Mailakatzeko proba horien emaitzak ez du ondorio akademikorik eta ikasturte horrexetarako bakarrik balioko du. Ikasle hauek ez badute gainditzen sailkatu ziren maila, behin baino ezingo dute errepikatu.

5.–Ikasleen matrikulazioa.

Hizkuntza eskola ofizialek ikaspostuak eta epeak gordeko dituzte ikasle ofizialak izan diren eta ofizialak izaten segitu nahi duten ikasleentzat, hau da, mailaz igo edo ikasmaila errepikatzen dutenentzat.

Halaber, epe bat ezarriko dute ikasle berrien matrikularako, eta aurreinskripzio eta zozketarako sistema bat ezartzen ahalko dute uste dutenean eskaera handiagoa izango dela eskaintza baino, baita eranskin honen 4.2 puntuan aipatzen diren irakasleentzako epe berezi bat ere.

Orain arte deskribatu ditugun matrikula prozesuak amaitu eta gero, ikaspostu hutsik gelditzen bada, eskolek matrikularako epe berriak ezarriko dituzte baimendutako huts kopurua edo baimendutako deialdi kopurua gainditu dutenentzat, edo/eta egin nahi duten ikasmailaren baliokidea den ziurtagiri bat daukatenentzat.

6.–Matrikula bikoitzak.

6.1. Ikasle bakar bat ere ezin egongo da matrikulatuta hizkuntza berean modalitate bat baino gehiagotan edo eskola bat baino gehiagotan.

6.2. Bi espediente baldin badaude, hizkuntza eskola ofizialek, ofizioz, zehazten duten eskolan eta modalitatean egindako matrikula deuseztatuko dute.

7.–Matrikulari uko egitea.

7.1. Edozein ikaslek eskatzen ahal dio bere espediente akademikoa daukan hizkuntza eskola ofizialaren zuzendaritzari matrikulari uko egiteko, eskolak ezartzen dituen epeen barruan, baldin eta ziurtatzen badu, dokumentu fede-emailearen bidez, gaixotasun fisiko edo mentala eduki duela, edo lanean hasi dela, eta laneko ordutegiak ezinezko bihurtzen duela eskolara joatea matrikulatuta zegoen taldean.

7.2. Eskolako zuzendariak ebatziko ditu eskaerak, eta matrikulari uko egiteko baimena emango du, aurreko puntuan aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen dela frogatzen denean.

7.3. Lehen esandakoen artean ez dagoen arrazoi aparteko bat gertatzen denean, matrikulari uko egiteko eskaerak eskolako zuzendariari aurkeztu behar zaizkio epe berean. Zuzendariak, orduan, txosten bat egingo du eta txostena eta eskaera, eta hala badagokio, egokia den dokumentazio guztia, bidaliko du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, honek ebazpena egin dezan.

7.4. Matrikulari uko egiteko baimena ematen bada, ukoa ikaslearen espediente akademikoan geratuko da diligentzia baten bidez, eta ulertuko da ikasturte hori ez dela zenbatuko ikasturtea errepikatzearen ondorioetarako.

7.5. Irakaskuntza hauek antolatzen diren ikasturte bakoitzetik matrikulari egindako uko bat baino ezin izango da eman.

8.–Matrikularen lekualdaketa.

Ikasturtea amaitu gabe beste eskola batera aldatzen den ikasleak jatorrizko eskolako emandako ziurtagiri akademiko bat ekarri beharko du, eta honek bidaliko dio xede den eskolari, xede eskolak eskatuta, ikaslearen espedientea. Matrikula behin betikotzat joko da xede eskolak espediente akademikoa eta lekualdatzearen komunikazioa jasotzen dituen unetik aurrera.

9.–Ikasle libreen izen ematea.

Ikasmaila bakoitzaren ziurtagiriak lortzeko, ikasle libreek inskripzioa egin beharko dute, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen modu, baldintza eta egunetan.

10.–Ebaluazioa.

10.1. Ebaluazioari esker ikasleak zenbat aurreratzen duen neur daiteke eta, orobat, proposaturiko helburuak lortzeko eta zuzentzeko neurriak hartu. Hori horrela, eta horren garrantzia kontuan hartuta, departamentu didaktikoetako irakasleek hasierako ebaluazio bat egingo dute ikasturtea hastean, beharrezkoa den informazioa jasotzeko ikasleen ezaugarriak eta ezagutzak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuari egokitzeko. Gainera, ebaluazio etengabea eta diagnostikoa egingo da, hiruhilean behin, ikasleen ikasketari buruzko informazioa biltzeko behaketa sistematikoaren, lanen baliospenen eta proba espezifikoen bidez.

Irakasleek proposatzen ahalko diete hainbat ezagutza eta gaitasun dituen ikasleei, hasierako ebaluazioaren bidez, beste maila batera pasatzeko, ikaspostu hutsik baldin badago. Hasierako ebaluazio honek ez du eraginik izango espediente akademikoan.

10.2. Ondorio hauetarako, kontuan hartuko da programazio didaktikoek hizkuntza jarduera bakoitzaren ebaluaziorako edukiak, helburuak eta irizpideak dauzkatela, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuak ezartzen duen curriculumeko ikasmaila bakoitzerako.

11.–Kalifikazioa.

Hizkuntza-jardueren kalifikazioa izango da ebaluazio prozesuen emaitzak zehazteko bidea. Kalifikazio hori eranskin honen 15. oinarrian aipatu diren agiri ofizialetan jasoko da, “gai” edo “ez gai” adieraziz, beste ezer erantsi gabe.

12.–Mailaz igotzea eta irautea.

12.1. Maila batetik beste batera igotzeak esan nahi du programazio didaktikoan hizkuntza-jarduera bakoitzerako jarri diren helburuak gainditu direla. Gainditzeak esan nahi du GAI kalifikazio orokorra lortu dela.

Oinarrizko A1, Tarteko B2.1 eta C2.1 aurreratua mailetako ikasle ofizialak etengabeko ebaluazioaren bidez igotzen ahalko dira mailaz. Ebaluazio etengabea gainditzen ez duten maila hauetako ikasleek amaierako proba batean lortu beharko dute GAI kalifikazioa. Eskola bakoitzak irailean egingo ditu proba horiek.

12.2. Modalitate presentzialean, ikasleak behin baino ezin izango du errepikatu ikasmaila bakoitza, eta gainditzen ez badu ikasle ofizialaren izaera galduko du ondoz ondoko bi ikasturtetan. Denbora hori pasatu eta gero, ikasle horiek ofizialak izango dira hizkuntza berean, gainerako izangaien baldintza beretan aurreinskripzioa egin eta gero.

Aurrekoaren kaltetan gabe, zuzendaritza taldeak salbuespenak egiten ahalko ditu eskaerarik gabeko ikasposturik badago.

13.–Ebaluazio agiriak.

13.1. Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko agiri ofizialak ikasketa espedientea eta kalifikazio aktak dira.

13.2. Espediente akademikoa da oinarrizko agiria, bermatzen baitu ikasle batek eskola batetik beste batera joan ahal izatea, eta hauek eduki behar ditu:

–Ikastetxearen identifikazio datuak.

–Ikaslearen datu pertsonalak.

–Matrikularen datuak: irakaskuntza modalitatea, hizkuntza, ikasmaila, ikastaroa eta ikasturtea, ikastaroetara eta ikasmailetarako sarrera zuzenak, matrikulari uko egiteak, ezarritako deialdien kopurua gainditu izana, beste eskola baterako lekualdatzeak, modalitate aldaketak.

–Mailaren ziurtagiria emateko proposamena, bidezkoa bada.

Espediente akademikoan jasoko dira ikasmailen eta ikastaroen egitura, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuak ezartzen duenarekin bat, baita eranskin honen 1. puntuan agertzen diren ikasturteko eskola-orduak ere.

Ikasleak matrikula egin ondoren, ikastetxeko idazkaritzak ikasketa espedientea irekiko du.

Espediente akademikoen eta kalifikazio aktak zaintzea eta artxibatzea eskolako idazkariari dagokio. Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak ezarriko ditu agiri horiek zaintzeko edo lekualdatzeko, ikastetxea desagertuz gero.

Ikasleek zilegi dute beren ikasketa espedientean agertzen diren datuei buruzko ziurtagiriak eskatzea. Ziurtagiriok ikastetxeko idazkariak sinatuko ditu eta zuzendariak ikus-onespena emanen die.

13.3. Kalifikazio aktak ikasmailako ikastaro bakoitza amaitzen denean emango dira. Akta horietan taldeko ikasle guztien izenen zerrenda eta bakoitzak lortutako emaitza agertuko dira, eranskin honen 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Taldearen arduraduna den irakasleak izenpetuko ditu talde bakoitzaren aktak, eta dagokion departamentuko buruaren oniritzia eduki beharko dute.

14.–Maila ziurtatzeko probei buruzko ohar orokorrak.

14.1. Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzen maila bakoitza egiaztatzeko proba bateratuetako azterketen zehaztapenak Hezkuntza Departamentuak helburu horrekin argitaratzen dituenak izango dira.

14.2. Hezkuntza Departamentuak argitaratuko ditu maila bakoitzaren azterketen izangaien zehaztapenak, baita proben ereduak ere, Hezkuntzaren atariaren bidez: https://www.educacion.navarra.es/eu/.

14.3. Izangaientzako zehaztapenez gain, Hezkuntza Departamentuak beste espezifikazio batzuk ezarriko ditu proben idazketa eta aplikazioa zehazteko xedearekin.

15.–Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzen mailen ziurtapena.

15.1. Maila guztiak ziurtatzeko baldintza izango da berariazko proba bat gainditzea. Proba gainditzeak bermatuko du abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuak maila horretarako ezartzen dituen helburuak lortu direla.

Alde horretatik, Tarteko B1 eta B2 eta C1 maila aurreratuaren ikasle ofizialen hirugarren ebaluazioa berariazko proba hura prestatzeko orientazio gisa erabiliko da bakar-bakarrik.

Modalitate ofizialean, Oinarrizko A2 maila etengabeko ebaluazioaren bidez lortzen ahalko da. Ikasturte honetan etengabeko ebaluazioa gainditzen ez duten Oinarrizko A2 mailako ikasleak aparteko deialdiaren amaierako proba espezifikora aurkezten ahalko dira.

15.2. Maila ziurtatzeko proba bakarra izango da, eta gutxienez urteko deialdi batean aplikatuko da hizkuntza eskola ofizialetan. Horretarako, hizkuntza bakoitzeko proba aldi berean aplikatuko da deialdi bakarrean (Ebazpen honen 3. eranskina), salbu ahozko adierazpenaren proba, horretarako egutegi bat prestatuko baita.

15.3. Trebetasun guztietan kalifikazio orokor positiboa izateak ziurtagiria eskuratzeko eskubidea emango du. Ziurtagiria Hezkuntza Departamentuak luzatuko du. Mailari dagokion ziurtagiri hori lortzen ez duten ikasleek, baldin eta trebetasunen bat gainditu badute, matrikula egin duten hizkuntza eskola ofizialari eskatzen ahalko diote hizkuntza jardueretan eskatzen den maila lortu izanaren ziurtagiria, probak egin eta 30 eguneko epean.

15.4. Hezkuntza Departamentuak eratu eta koordinatuko ditu ziurtapen probak, ziurtagiriak lortzeko, prestatuko dituzten balidazio-batzordeak. Proba horiek indarrean dauden zehaztapenekin bat etorriko dira.

15.5. Hezkuntza Departamentuak zehaztuko ditu behar diren prozedurak emaitzen ebaluazio bat egiteko, probak aplikatu eta kalifikatu eta gero, ondorengo proben antolamenduan eta prestakuntzan behar diren hobekuntzak eta zuzenketak egin ahal izateko.

16.–Gaurkotze ikastaroak.

Hizkuntza eskola ofizialek gaurkotze eta espezializazio ikastaroak egiten ahalko dituzte, hizkuntzen gaitasuna hobetzeko asmoz.

Hizkuntza eskola ofizialek proposatuko dituzte gaurkotze eta hobetze ikastaroak, eta Hezkuntza Departamentuak baimenduko ditu urtero, ezartzen den hizkuntza eskaintzaren plangintzarekin bat etorriz.

Ikastaro hauek ez dute ziurtapen ofizialik.

17.–Informazioa jasotzeko bidea eta erreklamazioak.

17.1. Ebaluazio prozesua ahalik eta gardenena izan dadin, ikasleak kurtsoaren helburuak, edukiak, ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak, ebaluazio prozedurak, eskatzen zaizkion gutxienekoak eta abar ezagutzeko eskubidea izanen du.

17.2. Ikasleek eskubidea dute probak zuzenduta ikusteko. Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 21ean eman zuen 49/2013 Foru Aginduaren 28. eta 29. artikuluek araututakoa izanen da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat, ikasleek edo, adingabeak izanez gero, gurasoek edo legezko tutoreek, eskubidea izanen dute ebaluazio prozeduretako agiriak ikusteko eta horien kopia eskuratzeko. Ikastetxeek zerbitzu hori gauzatzeko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak, tasak...) arautu beharko dute plangintza instituzionalaren beren agirietan.

2. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza eskola ofizialetako sarrera libreko 2019ko probak egiteko baldintzak eta betebeharrak

1.–Iragarritako probak eta haien ezaugarriak.

1.1. 2019. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honetako 3. eranskinean ezartzen diren hizkuntza, maila eta egutegiaren arabera.

1.2. Azterketa proben egitura izangaientzat indarra duten zehaztapenetan ezarritakoa izanen da.

1.3. Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, baita libreentzat ere, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.

1.4. Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta 3. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.

1.5. Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web-orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.

1.6. Izangaien kopuruak zentroaren gaitasuna gainditzen badu hizkuntza eta maila baterako, beste azterketa-egoitza batzuk prestatzen ahalko dira proba idatzia zein ahozkoa egiteko, bai eta bi deialdi egin ere, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Kasu horietan, eskolek garaiz-garaiz argitaratuko dute zer azterketa-egoitzatan eta ordutan egin beharko duen proba izangai bakoitzak.

2.–Aurreinskripzioa euskara eta ingelesa hizkuntzetan.

2.1. Aurreko urteetan euskara eta ingelesa hizkuntzetan matrikula libre asko egiten ari direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko epe bakar bat irekiko da.

2.1.1. Ziurtapen probetara araubide librean joan nahi duten izangaiek hizkuntzaren araberako aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi diren adieraziz. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko.

Aurreinskripzioa Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egongo den aplikazio informatikoaren bidez egingo da bakarrik, 2019ko otsailaren 11tik 18ra, biak barne. Epe horretatik kanpo, aurreinskripzioak egiteko aplikazio informatikoa ez da erabilgarri egongo.

2.1.2. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak, hizkuntza eta egin nahi duen maila adieraziko ditu, baita lehentasunez zer eskolatan egin nahi dituen ziurtagiria lortzeko probak. Aurreinskripzioa amaitzean, eskaera bakoitzak bere erreferentzia zenbakia edukiko du. Aurreinskripzioan ematen diren datuak matrikula egitean baieztatuko dira, eta zinpeko aitorpenaren izaera edukiko dute.

2.2. Baremoa.

2.2.1. Euskara eta ingeles hizkuntzen matrikula libreak banatzeko asmoz, ondoren aipatzen diren irizpideen araberako baremo bat ezarriko da. Irizpideok matrikula egitean ziurtatuko dira:

IRIZPIDEA

PT

–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publiko ez-unibertsitarioren irakasleak, jardunean daudenak edo

–Nahi den aukeran eskatutako eskolaren eragin-eremuko biztanleak

2

–Nafarroan bizi direnak, lehen aukera moduan eskatu den eragin-eremutik kanpo bizi direnak

1

–Nafarroan bizi ez direnak

0

2.2.2. HEO bakoitzaren eragin-eremua.

Hiru eremu ezarri dira, hiru azterketa-zentroei lotuta (Lizarra, Iruña eta Tutera). Aurreinskripzioa egitean eremu bat aukeratu behar da, eta esan behar da, halaber, beste zentro batean matrikulatzeko aukera eduki nahi den edo ez, baldin eta ez bada lortzen matrikulatzea lehen aukeratu den zentroan. Zentro bakoitzaren eragin-eremuaren barruko udalen zerrenda ebazpen honen 4. eranskinean argitaratzen da.

2.2.3. Balio duten ziurtagiriak 3.4 puntuan adierazten direnak dira.

2.3. Zentroa zozketatzea eta esleitzea.

2.3.1. Aurreinskripzioa egiteko epea amaitu eta gero, izangai bakoitzari zentro bat esleituko zaio, kontuan hartuta giza baliabideen erabilgarritasuna eta zentroek dauzkaten espazioak.

2.3.2. Zentroa esleitzeko, aurreinskripzioa erregistratu den sistema informatikoak ausaz aterako du zenbaki bat hizkuntza bakoitzeko, eta zenbaki horretatik abiaturik esleituko da ikasleen matrikulazio-zentroa, probak egiteko, kontuan harturik 2.2 puntuko baremoan lortutako puntuazioa. Zenbaki hori lortzeko ekintza publiko bat egingo da, otsailaren 20an, 10:00etan, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Atzerriko Hizkuntzen Atalean, (Iruñeko Santo Domingo 8). Ausazko zenbakia ateratzeko ekitaldian Atzerriko Hizkuntzen Ataleko buruak eta Europako Proiektuen Bulegoko buruak hartuko dute parte, edo haiek eskuordetzen dituzten pertsonek, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko abokatu batek.

2.3.3. Otsailaren 20ko 14:30etik aurrera, eskatzaileek kontsultatzen ahalko dute zer zentro esleitu zaien, behin-behinean, matrikula egiteko. Kontsulta egiteko, aurreinskripzioa egiteko erabili duten aplikazio informatikoa erabiliko dute.

2.3.4. Izangaiek 2019ko otsailaren 20tik 22ra bitarteko epea edukiko dute behin-behineko esleipenari alegazioak egiteko. Alegazioak eskabidearen bidez egingo dituzten, eta Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura zuzenduko dituzte. Norbera ez dagoela konforme beste arrazoirik ez duten alegazioak ez dira onartuko.

2.3.5. Behin betiko esleipenak kontsultatzen ahalko dira aurreinskripzioa egiteko erabili den aplikazio informatikoaren bidez, 2019ko otsailaren 26ko 14:30etik aurrera.

3.–Matrikula.

3.1. Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.

3.2. Aleman, frantses eta italieraren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko, matrikula librea egingo da, on line eta aurreinskripziorik gabea, zuzenean nahi den zentroan, 2019ko otsailaren 18tik 25era bitartean.

3.3. Aldez aurretik aurreinskripzioa egin duten izangaiek baizik ezin izango dute matrikula egin euskararen edo ingelesaren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko txanda librean.

3.3.1. Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek matrikula epe bat irekiko dute, 2019ko otsailaren 27tik martxoaren 5era arte (biak barne), ingelesean eta euskaran aurreinskripzioa egin dutenentzat.

3.3.2. Aurreinskripzioa egin duen bakoitzak online matrikula bat egingo du eranskin honen 2.3 puntuan deskribatu den prozesuaren bidez esleitu den zentroan, aipatu zentroaren web-orrian argitaratutako jarraibideei segituz.

3.4. Matrikula egitean, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, eskaneatuta edo posta arruntaz bidalita, bidezkoa bada, martxoaren 15era arte:

a) NANaren / AIZren fotokopia. Ez da beharrezkoa izangaia esleitu zaion hizkuntza eskola ofizialeko ikasle ohia izatea.

b) Euskara edo ingeleseko matrikula libreetarako, erroldako ziurtagiria, dagokion zentroaren Nafarroako eragin-eremuaren barruan bizi dela egiaztatzeko. Hau ez da beharrezkoa NANak/AIZak ematen duten informazioarekin bat badator.

c) Euskara edo ingeleseko matrikula libreetarako, Nafarroako ikastetxe hitzartu baten irakaslea dela ziurtatzeko, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria. Unibertsitatez kanpoko Nafarroako sare publikoko irakasleen kasuan, ofizioz egingo da.

d) Hala badagokio, interesduna prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita dagoela, osorik edo partzialki, egiaztatzen duen dokumentua, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.

e) Desgaitasun fisikoa edo sentsoriala daukatenen kasuan, minusbaliotasuna ezartzen duen ziurtagiri ofiziala, baita haren gradua eta proba egiteko behar dituen egokitzapenak ere.

f) Espedientea probak egiteko esleitu zaien hizkuntza eskola ofizialean ez den beste batean daukaten izangaiek aurkeztu behar dute espediente-lekualdatzearen dokumentua, beren espedientea dagoen hizkuntza eskola ofizialetik esleitu zaienera.

3.5. Ekainaren 18ko 55/2018 Foru Aginduan (125. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2018ko ekainaren 29koa) ezarritakoa izanen da sarrera libreko 2018/19ko matrikulari dagokion zenbatekoa.

3.5.1. Ordainketa egiten ez bada, matrikula ez dagoela osatua ulertuko da.

3.5.2. Probetara aurkezten ez diren ikasleek ez dute sartutako zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izanen.

3.6. Matrikulak onartzea.

3.6.1. Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkeztu den dokumentuen artean, matrikula hori deuseztu egingo da.

3.6.2. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin-behineko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 8ko 14:30ean.

3.6.3. Alegazioak aurkezten ahal dira behin-behineko zerrenden aurka, apirilaren 8tik 15era. Posta elektronikoaren bidez bidaliko dira, edo pertsonalki aurkeztuko, dagokion eskolan.

3.6.4. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin betiko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrialdean argitaratuko dira apirilaren 17ko 14:30ean.

4.–Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

5.–Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapena.

5.1. Behar den minusbaliotasun edo desgaitasun agiria aurkeztuz, ziurtapen probak ohiko moduan egiterik ez dutela justifikatzen duten ikasleek denbora eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, proba egin baino hilabete lehenago, gutxienez.

5.2. Minusbaliotasun maila aitortua %33koa edo handiagoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholku eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko.

3. ERANSKINA

Ziurtapen proba bateratuen egutegia araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzentzat, 2018-2019 ikasturterako

Ziurtapen-proba bateratuen egutegi hau ezarri da araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzentzat, 2018-2019 ikasturterako, bakarra izango dena Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasle ofizial eta libreentzat.

HIZKUNTZA

MAILA

ARRUNTA

BEREZIA

2019ko maiatza/ekaina

2019ko iraila

Alemana

A2

6/7 (arratsaldean)

9/4 (goizean)

B1

5/24 (arratsaldean)

9/4 (goizean)

B2

5/30 (arratsaldean)

9/11 (goizean)

C1

6/7 (arratsaldean)

9/11 (goizean)

Euskara

B1

5/27 (arratsaldean)

9/5 (arratsaldean)

B2

5/23 (arratsaldean)

9/10 (arratsaldean)

C1

5/21 (arratsaldean)

9/3 (arratsaldean)

Frantsesa

A2

6/3 (arratsaldean)

9/3 (goizean)

B1

5/29 (arratsaldean)

9/3 (goizean)

B2

5/17 (arratsaldean)

9/6 (goizean)

C1

5/31 (arratsaldean)

9/12 (goizean)

Ingelesa

B1

5/20 (arratsaldean)*

9/4 (arratsaldean)

B2

5/28 (arratsaldean)*

9/9 (arratsaldean)

C1

5/22 (arratsaldean)*

9/2 (arratsaldean)

Italiera

A2

5/22 (goizean)

9/5 (goizean)

B1

5/22 (goizean)

9/5 (goizean)

B2

5/24 (goizean)

9/10 (goizean)

C1

5/24 (goizean)

9/10 (goizean)

(*) Baliteke deialdia bikoitza izatea, goizekoa eta arratsaldekoa.

Hizkuntza eta maila bakoitzaren ahozko adierazpenaren azterketaren deialdiko egutegiak hizkuntza eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira.

4. ERANSKINA

Zentro bakoitzaren eragin-eremuaren barruko udalak

BIZILEKUA (HERRIA)

AZTERKETA ZENTROA

Abaigar

Lizarra

Abartzuza

Lizarra

Abaurregaina

Iruña

Abaurrepea

Iruña

Aberin

Lizarra

Ablitas

Tutera

Adios

Iruña

Aguilar Kodes

Lizarra

Oibar

Iruña

Allin

Lizarra

Allo

Lizarra

Altsasu

Iruña

Ameskoabarrena

Lizarra

Antzin

Lizarra

Andosilla

Lizarra

Antsoain

Iruña

Anue

Iruña

Añorbe

Iruña

Agoitz

Iruña

Araitz

Iruña

Arakil

Iruña

Aranaratxe

Lizarra

Aranguren

Iruña

Arano

Iruña

Arantza

Iruña

Aras

Lizarra

Arbizu

Iruña

Artzi

Iruña

Arellano

Lizarra

Areso

Iruña

Arguedas

Tutera

Aria

Iruña

Aribe

Iruña

Armañantzas

Lizarra

Arroitz

Lizarra

Arruazu

Iruña

Artaxoa

Tutera

Artazu

Lizarra

Atetz

Iruña

Auritz

Iruña

Aiegi

Lizarra

Azagra

Lizarra

Azuelo

Lizarra

Bakaiku

Iruña

Barañain

Iruña

Barasoain

Tutera

Barbarin

Lizarra

Bargota

Lizarra

Barillas

Tutera

Basaburua

Iruña

Baztan

Iruña

Beintza-Labaien

Iruña

Beire

Tutera

Beraskoain

Iruña

Bera

Iruña

Berbintzana

Tutera

Beriain

Iruña

Berriobeiti

Iruña

Berriozar

Iruña

Bertizarana

Iruña

Betelu

Iruña

Bidaurreta

Iruña

Biurrun-Olkotz

Iruña

Buñuel

Tutera

Burgi

Iruña

Burlata

Iruña

Cabanillas

Tutera

Cabredo

Lizarra

Cadreita

Lizarra

Caparroso

Tutera

Cárcar

Lizarra

Zarrakaztelu

Tutera

Cascante

Tutera

Kaseda

Tutera

Castejón

Tutera

Gazteluberri

Iruña

Oltza Zendea

Iruña

Cintruénigo

Tutera

Zirauki

Lizarra

Ziritza

Iruña

Zizur

Iruña

Corella

Tutera

Cortes

Tutera

Desoio

Lizarra

Deikaztelu

Lizarra

Donamaria

Iruña

Doneztebe

Iruña

Etxarri

Iruña

Eguesibar

Iruña

El Busto

Lizarra

Elgorriaga

Iruña

Eneritz

Iruña

Eratsun

Iruña

Ergoiena

Iruña

Erro

Iruña

Eslaba

Iruña

Espartza Zaraitzu

Iruña

Esprontzeda

Lizarra

Lizarra

Lizarra

Esteribar

Iruña

Etaiu

Iruña

Etxalar

Iruña

Etxarri Aranatz

Iruña

Etxauri

Iruña

Eulate

Lizarra

Ezkabarte

Iruña

Ezkaroze

Iruña

Ezkurra

Iruña

Ezporogi

Iruña

Faltzes

Tutera

Fitero

Tutera

Fontellas

Tutera

Funes

Tutera

Fustiñana

Tutera

Galar

Iruña

Galipentzu

Iruña

Galoze

Iruña

Garaioa

Iruña

Garde

Iruña

Garinoain

Tutera

Garralda

Iruña

Genevilla

Lizarra

Goizueta

Iruña

Goñi

Lizarra

Gorza

Iruña

Gesalatz

Lizarra

Girgillao

Lizarra

Hiriberri Aezkoa

Iruña

Uharte

Iruña

Ibargoiti

Iruña

Igantzi

Iruña

Iguzkitza

Lizarra

Imotz

Iruña

Irañeta

Iruña

Irurtzun

Iruña

Izaba

Iruña

Ituren

Iruña

Iturmendi

Iruña

Itza

Iruña

Itzagaondoa

Iruña

Itzaltzu

Iruña

Jaurrieta

Iruña

Xabier

Iruña

Txulapain

Iruña

Lakuntza

Iruña

Lana

Lizarra

Lantz

Iruña

Lapoblación

Lizarra

Larraga

Lizarra

Larraona

Lizarra

Larraun

Iruña

Elizagorria

Lizarra

Leatxe

Iruña

Legarda

Iruña

Legaria

Lizarra

Leitza

Iruña

Lekunberri

Iruña

Leotz

Tutera

Lerga

Iruña

Lerin

Lizarra

Lesaka

Iruña

Lezaun

Lizarra

Ledea

Iruña

Lizoain-Arriasgoiti

Iruña

Lodosa

Lizarra

Longida

Iruña

Los Arcos

Lizarra

Irunberri

Iruña

Lukin

Lizarra

Luzaide

Iruña

Mañeru

Lizarra

Marañón

Lizarra

Martzilla

Tutera

Mélida

Tutera

Mendabia

Lizarra

Mendaza

Lizarra

Mendigorria

Tutera

Metauten

Lizarra

Milagro

Tutera

Mirafuentes

Lizarra

Miranda Arga

Tutera

Elo

Iruña

Monteagudo

Tutera

Morentin

Lizarra

Mues

Lizarra

Murchante

Tutera

Murieta

Lizarra

Murillo el Cuende

Tutera

Murillo el Fruto

Tutera

Muruzabal

Iruña

Nabaskoze

Iruña

Nazar

Lizarra

Noain (Elortzibar)

Iruña

Obanos

Iruña

Otsagabia

Iruña

Oko

Lizarra

Odieta

Iruña

Oitz

Iruña

Olaibar

Iruña

Olazti

Iruña

Olexoa

Lizarra

Erriberri

Tutera

Ollaran

Iruña

Oloritz

Tutera

Orbaizeta

Iruña

Orbara

Iruña

Orisoain

Iruña

Orkoien

Iruña

Orontze

Iruña

Orotz-Betelu

Iruña

Orreaga

Iruña

Oteitza

Lizarra

Iruña

Iruña

Azkoien

Tutera

Petilla Aragoi

Iruña

Piedramillera

Lizarra

Pitillas

Tutera

Gares

Iruña

Puiu

Tutera

Ribaforada

Tutera

Erromantzatua

Iruña

Erronkari

Iruña

Zare

Iruña

Saldias

Iruña

Jaitz

Lizarra

San Adrián

Lizarra

San Martin Unx

Tutera

Zangoza

Iruña

Santsol

Lizarra

Santakara

Tutera

Sartze

Iruña

Sartaguda

Lizarra

Sesma

Lizarra

Sorlada

Lizarra

Sunbilla

Iruña

Tafalla

Tutera

Tebas-Muru Artederreta

Iruña

Tirapu

Iruña

Torralba del Rio

Lizarra

Torres del Río

Lizarra

Tutera

Tutera

Tulebras

Tutera

Ukar

Iruña

Uharte Arakil

Iruña

Uxue

Tutera

Ultzama

Iruña

Untzitibar

Iruña

Untzue

Tutera

Urdazubi

Iruña

Urdiain

Iruña

Urraulgoiti

Iruña

Urraulbeiti

Iruña

Urrotz

Iruña

Urrotz-Hiria

Iruña

Urzainki

Iruña

Uterga

Iruña

Uztarroze

Iruña

Deierri

Lizarra

Valtierra

Tutera

Viana

Lizarra

Bidankoze

Iruña

Alesbes

Tutera

Villamayor de Monjardín

Lizarra

Villatuerta

Lizarra

Atarrabia

Iruña

Esa

Iruña

Zabaltza

Iruña

Ziordia

Iruña

Zizur Nagusia

Iruña

Zubieta

Iruña

Zugarramurdi

Iruña

Zuñiga

Lizarra

Iragarkiaren kodea: F1901235