27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, abuztuaren 14ko 2578/2018 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez izangaiak aldian behin sartzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi baitira, baita eskatutako baldintzak betetzen dituztela erakusten duten frogagiriak ez aurkezteagatik onartu ez diren izangaien zerrenda ere. Behin betiko zerrenda berariazko horiek baliatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuko irakasle lanpostuak aldi baterako kontratazioen bidez betetzeko.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Gabriel Reyes Garrido jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 14ko 2578/2018 Ebazpenaren aurka, Ile-apainketa (gaztelaniaz) espezialitateko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen zerrenda berariazkoari dagokionez.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Interesdunak 2018ko uztailaren 16tik 23ra bitartean aurkeztutako eskaerei dagokien eranskinen barruan, I. eranskinean, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan, Ile-apainketa (gaztelaniaz) espezialitatean, kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera sartutako izangaiak dira, 5,63 baino puntuazio baxuagoa dutenak. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu behar dituzte (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 31n.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería. (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F1901412