27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran suhiltzaile-sarjentu lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 2534/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran suhiltzaile-sarjentu lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia. Prozedura horretan, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Daniel Maroto Vizcaya jaunak, deialdi horren aurka. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, alegazioak egin ahal izateko iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko otsailaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1901467