255. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko onestea 2020. urteko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten Iruñeko Udalaren Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauen aldaketak

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, 2019ko urriaren 3an, hasiera batez onetsi zituen 2020ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauen artikuluen eta tarifa-eranskinen aldaketak.

Behin 30 egun balioduneko jendaurreko epea amaiturik, hasierako onespenaren ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2019ko 203. NAO, urriaren 14koa) eta biharamunetik kontatuta, behin betiko onetsi dira haien kontra alegaziorik jaso ez duten aldaketak.

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, 2019ko abenduaren 12an, behin betiko onetsi zituen jendaurreko epearen barruan aldaketei aurkeztutako alegazioetako batzuk.

Segidan, behin betiko onetsitako aldaketen testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluaren 4. eta 5. zenbakietan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 eta 326. artikuluetan aurreikusitakoa betetze aldera.

Iruñean, 2019ko abenduaren 16an.–Jarduneko Alkatea, Ana Elizalde Urmeneta.

ORDENANTZA FISKALETAN ETA PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUZTEN ARAUETAN ALDATU DIREN ARTIKULUAK ETA TARIFA-ERANSKINAK

Aldaketa orokorrak

1.–Testuan aipatzen diren alorren izenak aldatzen dira, 2019/06/21eko Alkatetza Dekretuak onetsitako Udal Antolaketari buruzko Dekretuak ezarri eta egun indarra duten izendapenetara egokitzeko. Horrek eragina edukiko du 0., 3., 8., 9., 13., 20., 21., 23. ordenantzetan eta 12. arauan.

2.–Guraso bakarreko familientzat prezio-murriztapenak ezartzen dituzten prezio publikoen arauetan, non xede horretarako aurkeztu behar duten dokumentazioa aipatzen den, murriztapen horiek definitu eta arautzen dituen 5/2019 Legearen aipamena txertatu da. Horrek eragina edukiko du prezio publikoen 1., 2., 6., 7. eta 9. arauetan. Aipamen hori honela idatzita geratu da:

Familia gurasobakarrei murriztapena aplikatzeko, otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legeak ezarritako definizio eta arautzearekin bat, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeko, familia gurasobakarreko titulua.

Aldaketa bereiziak

1. ordenantza.–Hiri-unitateen karga-tasa aldatu da.

4. ordenantza.–5. eta 9.b. artikuluak aldatu dira.

7. ordenantza.–Ordenantza berria: Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

Aurreko 7. ordenantza, Kontribuzio bereziei buruzkoa, 24. ordenantza izatera igaro da.

18. ordenantza.–I. epigrafea aldatu da tarifa-eranskinean.

21. ordenantza.–10. artikuluaren 7. zenbakia aldatu da.

1. araua.–4. artikuluaren 2.c atala kendu da eta 8. artikulua aldatu da.

Tarifa-eranskinean, II.4 epigrafea kendu da, IV. epigrafearen azken paragrafoa aldatu da eta eta V. epigrafearen II. atalean murriztapenak handitu dira.

2. araua.– 2. artikulua, 3. artikuluaren 2. atala eta 6. zein 7. artikuluak aldatu dira, eta 12. artikulu berria txertatu da.

Tarifa-eranskinean, I.1.7. eta I.2. epigrafeak aldatu dira, II: epigrafearen adin-tarteak zuzendu dira eta II.2.3. epigrafea aldatu da.

3. araua.–2. epigrafea aldatu da tarifa-eranskinean.

7. araua.–3. artikulua eta 5. artikuluaren 3. atala aldatu dira.

9. araua.–III. epigrafea aldatu da eta III.3. zein III.4. azpiepigrafeak gehitu dira tarifa-eranskinean. VI.1. eta VI.3. epigrafeak ere aldatu dira.

11. araua.–I. epigrafea aldatu da tarifa-eranskinean.

Hona hemen, osorik transkribatuta, aurreko atalean adierazitako aldaketek eragin duten erregulazio berria:

1. ORDENANTZA
LURREN GAINEKO KONTRIBUZIOA

Karga-tasa:

–Hiri-unitateak: % 0,3903.

–Landa-unitateak: % 0,80000.

4. ORDENANTZA
HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA

5. artikulua. 1) Zerga honen zerga-oinarria hiri-lurren balio-gehikuntza da, sortzapenaren unean dagoena eta gehienez ere hogei urteko epean izandakoa; haren zenbatekoa kalkulatzeko, sortzapenaren unean lurrak zuen balioa -artikulu honen 3., 4., 5. eta 6. zenbakietan xedatutakoaren arabera kalkulatuta- ordenantza fiskal honen tarifa-eranskinean aurreikusitakoaren arabera sortze-aldiari dagokion koefizienteaz biderkatuko da.

9. artikulua. 1) Tributu-aitorpena subjektu pasiboak edo bere legezko ordezkariak sinatuko du, harekin batera honako agiri hauek aurkeztuta:

a) Subjektu pasiboaren NANaren edo IFZren, bizileku-txartelaren, pasaportearen edo IFKren fotokopia, edo ordezkaritza egiaztatzen duen beste edozein agiri.

b) Agiri bat non jasota egonen baita zerga sorrarazi duen egintza, egitatea edo kontratua, zeina kudeaketa-bulegoaren esku geldituko baita, dagokion likidazioa ematen den unera arte.

2) Udal Administrazioak laguntza emanen die tributu-betebeharpekoei aitorpenak egiteko.

3) Aitorpenak aurkezten ahalko dira izapide hau hirugarren pertsonen izenean telematika bidez egiteko baimendutako pertsona edo entitateen bidez, Kudeaketarako, Diru-bilketarako eta Ikuskapenerako Ordenantza Fiskalaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat.

4) Aitorpena aurkeztearekin batera, zergadunak eskatzen ahalko du zergaren menpekoa ez izatearen gaineko behin-behineko aitorpena, Ordenantza Fiskal honen 2.4. artikuluan aurreikusitako kasuetan, betiere atxikirik aurkeztu beharko duelarik aipatu artikuluan kasu bakoitzerako aurreikusitako dokumentazioa.

7. ORDENANTZA
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

I.–Honako hobari hauek aplikatuko dira zergaren kuotaren gainean:

a) % 25eko hobaria EKO ibilgailuentzat.

b) % 50eko hobaria ‘0 isurketa’ ibilgailuentzat.

18. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifa-eranskina

I. Epigrafea.–Tarifak.

–Ezkontza bakoitzeko: 100,00 euro.

21. ORDENANTZA
HIRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. artikulua. 1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako erabilerak edo aprobetxamenduak dagokion erroldan jasoko dira, betiere ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetez behin ordaindu beharko da, Kudeaketarako, Diru-bilketarako eta Ikuskapenerako Ordenantza Fiskalean ezarritako epe eta baldintzetan.

2) Erabilerek edo aprobetxamenduek lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da, eta kasu horretan, agiria eskuratu beharko da, zeina, behar bezala datatuta, horretarako izendatutako langileek emanen baitute.

3) Bide publikoa edukiontziekin okupatuz gero, enpresa baimenduek okupazioei dagozkien tasen autolikidazioak aurkeztu beharko dituzte hilabete oro, autolikidazioa zer hilabetetakoa izan eta okupazioa hilabete horretan amaitu bada. Horretarako, Udal Administrazioak eskura jarriko duen prozeduraz baliatu beharko da. Autolikidazioa eta horren ordainketa zer hilabeteri egokitu eta hurrengo hilabetearen lehenbiziko 20 egun naturalen epean egin beharko dira. Autolikidazioa egiteko betebeharrak ez du ezertan galarazten Udal Administrazioari adierazi beharra, gutxienez edukiontziak paratu baino egun bat lehenago, okupazioa gauzatuko dela, eta, baita ere, zenbat edukiontzi paratuko diren eta non, edukiontzien neurriak zein diren eta zerbitzua nori egin behar dioten, instalazio edo kokapen hori ukatu edo aldarazi ahal izatea ezertan galarazi gabe.

4) Epemugarik gabe paratutako publizitate-iragarkiak xede horretarako sortutako tributu-erroldetan jasoko dira. Subjektu pasiboek deklaratu beharra dute, arau honek indarra noiz hartu eta hurrengo hiru hilabeteetan, aurretik zenbat publizitate-elementu paratu dituzten eta horien ezaugarriak.

5) Lizentzia edo baimenaren eskatzaileek eskaeran adieraziko dute erabilera edo aprobetxamenduaren iraupena. Ezin badute aldez aurretik erabilera- edo aprobetxamendu-denbora zehaztu, erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan aurkeztuko dute aitorpena, eta ulertuko da horiek bukatzen direla partikularrak Udalari hori jakinarazten dionean. Tributu-administrazioak aurkeztutako aitorpenaren arabera eginen du dagokion likidazioa. Partikularrek ez badute betetzen aitortzeko duten betebeharra, ulertuko da erabilerek edo aprobetxamenduek iraun dutela harik eta ikuskapen-zerbitzuek egiaztatu arte baimendutako okupazioa burutua dela, eta tasa likidatuko da kasuan kasuko erabilerak edo aprobetxamenduak zenbat iraun duen eta denbora horren arabera.

Erabilerak edo aprobetxamenduak sasoi osorako ematen badira, tasa hiruhilekoz hiruhileko ordaintzen ahalko da, behin horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidaziorik, erabilerari edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori bukatu baino, gutxienez, hilabete bat lehenago.

6) Mahai, kadira eta mahaitxoak izeneko I. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik baliogabetu dezake, edo aldi baterako eten, baldin eta bidezko arrazoiak, obrak, konponketa-lanak eta abar badaude, eta kobratutako tasaren zati proportzionala itzultzeaz beste betebeharrik gabe egin dezake.

1. ARAUA
UDALAREN LOKALAK ETA GUNEAK ERABILTZEAGATIK
ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

4. artikulua. 1) Udalak arau honetan aipatzen diren lokalak eta guneak erabiltzeko baimena nori ematen dion, harexek du prezio publikoa ordaintzeko betebeharra.

2) Honako hauek ez dute prezio publikoa ordaindu beharrik irabazi-asmorik gabeko jarduerak egiteagatik:

a) Administrazio publikoak eta bere helburuak betetzeko haiek sorturiko entitate juridikoak.

b) Haien estatutuetan helburu gisa honako hauen interesak defendatu eta sustatzea jasota dituzten fundazioak eta elkarteak: beren baitan beste pertsonak hartzen dituzten familienak zein familia horiek hartutako pertsonenak, terrorismo-ekintzak edo genero-indarkeria pairatu dituzten biktimenak eta pobreziaren edo gizarte-bazterkeriaren biktima direnenak, bai eta Giza Eskubideen defentsa eta sustapena ere, besteak beste, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna jasota dituztenak.

3) Ez da prezio publikorik ordaindu behar Calderería kaleko ekitaldi-aretoa erabiltzearen truke, baldin eta Partaidetzako Baliabide Zentroak antolatutako ekitaldiak egiteko erabiltzen bada, edo bestela, zentro horrek gizarte-ehunari eskaintzen dizkion baliabideen parte gisara programatutako ekitaldiak egiteko.

8. artikulua. Arau honen eranskinaren V. epigrafean jasotako murriztapenen onuradun izan nahi duten pertsona fisikoek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte nahitaez:

a) Murriztapena familia ugaria izateagatik jasotzeko, familia ugariko titulua, betiere, familia ugariei buruzko 20/2003 Foru Legean -zeina maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatu baitzuen- ezarritako definizioarekin bat. Familia gurasobakarrei murriztapena aplikatzeko, otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legeak ezarritako definizio eta arautzearekin bat, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeko, familia gurasobakarreko titulua.

b) Murriztapena familiaren diru-sarrerak direla medio jasotzeko, familia-unitateko kideek urtean jasotako diru-sarrera gordin guztien aitorpen justifikatua eta halakorik egiteko betebeharra duten kideen PFEZren gaineko aitorpena, eskaera noiz egin eta jada data horretan aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona.

c) Murriztapena desgaitasuna dela medio jasotzeko, agiri ofizial bat, non jasoko baita eskatzaileak % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duela, edo ezintasun iraunkorra zein elbarritasuna dela bide administrazio publikoen diru-prestazioak jasotzearen gaineko egiaztagiria.

d) Murriztapena terrorismo-ekintzen biktima izateagatik jasotzeko, biktimaren izaera aitortzen duen administrazio-ebazpena edo epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

e) Murriztapena genero-indarkeriaren biktima izateagatik jasotzeko, hori aitortzen duen epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

Tarifa-eranskina

II. Epigrafea.–Murriztapenak Calderería kalearen 11. zenbakiko aretoa edo antzeko aretoak erabiltzeagatik

II.1. Lokala gutxienez 5 egunez erabiltzen bada jarraian

% 20

II.2. Lokala gutxienez 7 egunez jarraian erabiltzen bada

% 30

II.3. Lokala erabiltzen bada herritarren auzo-elkarteei, gizarte-eskubideak sustatu eta eskubide horien alde lanean ari diren elkarte eta kolektiboei zein merkataritza- eta turismo-arloko elkarteei Udalak baimendutako jarduerak egiteko, irabazi-asmorik gabe

% 75

IV. Epigrafea.–Autobus-geltoki zaharreko nasen erabilera

IV.1. Baimen bakoitzeko

20,87 euro

IV.2. Ostalaritza-jardueretarako erabilera, metro koadro eta eguneko

5,60 euro

IV.3. Beste jardueratarako erabilera, hamar metro koadroko egunean

0,90 euro

Garapenaren aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek prezioaren % 100eko murriztapena edukiko dute, baldin eta haien diru-sarrerak erabiltzen badira baimena zein jardueratarako eskatu eta horren gastuak estaltzeko edo justifikaturik badago erakundearen berezko xedeetarako erabiliko direla.

V. Epigrafea.–Cowork gunearen erabilera

V.I. CoWork gunearen erabilera

Postu bakoitzeko

125 euro, hilean

V.II. Murriztapenak:

V.2.1. Honako hauek edukiko dute zenbatekoaren % 50eko murriztapena:

a) Familia ugarikoen eta guraso bakarrekoen kideak.

b) % 33ko desgaitasuna edo handiagoa legez aitortuta duten pertsonak.

c) Terrorismoaren biktima-izaera epai edo administrazio-ebazpen baten bitartez aitortua duten pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak.

d) Etxeko genero-indarkeria fisikoaren edo psikikoaren biktima-izaera epai baten bitartez aitortua duten pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikote egonkorrak -betiere epaiak ez baditu jo delituaren erantzule kriminalak-.

Epigrafe honetan ezarritako murriztapen bat baino gehiago jasotzeko eskubiderik edukiz gero, murriztapenak ezinen dira metatu.

V.2.2. Zenbatekoaren % 10eko murriztapena edukiko dute 30 urtetik beherakoek eta langabetuek. Murriztapen hau ez da metagarria izanen beste beherapen bat jasotzeko eskubidea izanez gero.

V.II. V.2.3. Murriztapenak:

Familia-unitatearen diru-sarrerak

Murriztapen-ehunekoa

Gizarteratze Errentaren ≤ % 100

Gizarteratze Errentaren ≤ % 200

% 90

% 50

(GE: Gizarteratze Errenta edo hori ordeztu dezakeen adinako laguntza bermatua)

V.2.1 eta V.2.3 epigrafeetako murriztapenak elkarrekin bateraezinak dira, eta metaezinak.

2.ARAUA
UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ETA ESKOLETAKO ARETO ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK

2. artikulua. 1) Arau honetan ezarritako prezioak eskatzen dira Udalaren kirol-instalazioak eta eskoletako aretoak eta instalazioak kirolaren, kulturaren, hezkuntzaren, gizartearen zein komunitatearen, politikaren eta erlijioaren esparruetako bilerak eta jarduerak egiteko erabilera baimenduaren ondorioz eman beharreko zerbitzuen truke.

Nolanahi ere den, eskoletako instalazioak erabiltzeko ezinbesteko baldintza izanen da ikastetxeek instalazio horiek behar ez izatea beren jarduerak egiteko eta beharrak asetzeko, eta tokia eskatutako jarduera egiteko aproposa izatea.

2) Ikastetxeetan, oro har, ez da halako lokalak erabiltzeko baimenik emanen festa-jardueretarako, hala nola bazkari, dantzaldi, kontzertu, feria, azoka eta horrelakoetarako, ezta kasuan kasuko lokal edo instalazioko udal-langileen lan-ordutegitik at eta udako oporretan arratsaldez egin nahi diren jardueretarako ere, salbu halakoak egiteko langilerik izan eta gehigarri bat ordaintzen bada, erabiltzeko prezio publikoaren gainetik. Lan-ordutegi hori kasuan kasuko urtean indarra duena izanen da, organo eskudunak onetsitako egutegiarekin bat.

Baimena ematen ahalko da, ikastetxeetako guneak erabiltzeko, baldin eta aldez aurretik kasuan kasuko ikastetxeko Zuzendaritzak ontzat eman badu, eta eskaera aurkezten bazaio Udalari ekitaldia noiz izanen den eta, gutxienez, zazpi egun lehenago, kasu hauetan:

a) Ikasturte-bukaerako festak, ikasturte-bukaerako bazkariak barne harturik, eta ikastetxe publikoek eta beren guraso-elkarteek antolatutako bestelako festak.

b) Jarduera iraunkorrak, kulturalak zein jai-girokoak egiteko planetan hiriko auzo- eta gazte-elkarteek, kultur koordinakundeek eta auzoetako jai-batzordeek aurkeztu eta diruz lagunduta dauden jarduerak.

3) Aurreikusi ez diren erabilerak salbuespen gisa baimentzen ahalko dira, behar bezala justifikaturik, egin beharreko jarduera Udalaren interesekotzat jotzen bada.

4) Baimena jaso duen pertsona edo entitatearen betebeharra izanen da erabilera gauzatzea indarreko arauek ezarritako baldintzekin bat. Baldin eta erabilerak kalte edo narriadurarik eragiten badie instalazioei eta lokalei, prezio publikoa ordaindu behar duenak behar bezala leheneratu edo konpondu beharko ditu haiek, halako eran non instalazioak eta lokalak erabili baino lehenago zeuden egoera berean utzi beharko baititu, edo, bestela, Udalak hori dela-eta egin beharreko gastuak oro ordaindu.

5) Edonola ere, lagapenaren baldintzak dagokion organo eskudunak onetsiko duen baimenean zehaztuko dira, eta baimen horretan arautzen ahalko da eskatzailearen betebeharra, berme nahikoa eratzeko, lagatako instalazioetan gerta daitezkeen suntsipenari edo narriadurari erantzute aldera. Hala gordailua itzultzeko nola hura onartutako erantzukizunei aplikatzeko, txostena egin beharko da aurrez, erabili diren instalazioak eta lokalak nola gelditu diren azalduta.

3. artikulua. 1) Udalak instalazioak eta lokalak erabiltzeko nor baimendu eta pertsona edo entitate horiek izanen dute ordaintzeko betebeharra.

2) Ez da prezio publikorik eskatuko pertsona edo entitate eskatzaileak justifikatzen badu honako kasu hauetako bat gertatzen dela:

a) Ohiko eskola- eta kirol-jardueretarako erabiltzen diren kasuan, baldin eta jarduerak kasuan kasuko ikastetxeko IGEak -bere helburu eta jardunen baitan- edo Udalak berak sustatuak badira, salbuespenez beste ikastetxe bateko patioaren erabilera baimentzen den kasua barne hartuta.

b) Nafarroako Kirol Federazio ofizial batek kirol-instalazioak erabiltzea, xede hauetarako: a) berariaz antolatu eta sustatzeko, lehenik, eskola-kirola entrenamenduen bidez, bigarrenik, 65 urtetik gorakoen aisialdi-kirola, eta, hirugarrenik, mendekotasuna dutenei zuzendutako aisialdi-kirola, eta b) Udalaren interesekotzat jotako kirol-ekitaldi puntualak antolatzeko, betiere doan badira hala parte-hartzaileentzat nola ikusleentzat, eta, bestetik, haien izaera aisialdikoa eta ez-lehiakorra bada.

c) Haien estatutuetan helburu gisa honako hauen interesak defendatu eta sustatzea jasota dituzten fundazioak eta elkarteak: beren baitan beste pertsonak hartzen dituzten familienak zein familia horiek hartutako pertsonenak, terrorismo-ekintzak edo genero-indarkeria pairatu dituzten biktimenak, bai eta Giza Eskubideen defentsa eta sustapena ere, besteak beste, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna jasota dituztenak.

d) Lokalak edo instalazioak Nafarroako Gobernuak erabiltzea, Udaleko organo eskudunak interesekoa jotzen badu egin beharreko jarduera.

e) Bestelako entitateek lokalak edo instalazioak erabiltzea, baldin eta erabilerak Iruñean kirol-sustapen eraginkorra lortzearren Udalaren interesa justifikatzen duen udal-organo eskudunaren hitzarmen, kontratu edo beste erabaki edo ebazpen baten markoaren barruan egiten badira.

6. artikulua. Instalazioetan dauden bitartean, instalazioak edo lokalak erabiltzeko sarrerak, txartelak edo baimenak gainean eraman beharko dituzte erabiltzaileek, instalazioen arduradunek halakorik eskatuz gero haien eskura jartze aldera. Sarrerak, txartelak eta baimenak norberarenak dira, eta besterenezinak.

7. artikulua. Udaleko kirol-instalazioak erabiltzeko lagapena jaso dutenek, bertan ikusleak ekartzen dituzten jarduerak egiteko, sarreren prezioak arautzen ahalko dituzte, jarduerak kirolekoak izan ala ez, aurrez Udalaren baimenik badute.

12. artikulua. Arau hau aplikatzearen ondorioz ordaindutako prezioak ez dira itzuliko, itzulketa eskatu bada jada erabilera-aldia hasita dagoenean. Eguneko sarreren zenbatekoa ez da ezein kasutan ere itzuliko.

Tarifa-eranskina

I. Epigrafea.–Kirol-instalazioak:

I.1. Kirol-pista estalia, trinketa edo erabilera anitzeko aretoa:

I.1.1. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

36,50 euro

I.1.2. Bigarren ordua eta hurrengoak

7,95 euro

Baldin eta kirol-pista estalia edo erabilera anitzeko aretoa bi taldek edo gehiagok erabiltzen badute batera, tarifa hainbanatuko dute beren artean.

I.1.3. Epigrafe honetako 1.1.1. eta 1.1.2. kontzeptuak direla-eta aplikagarri diren tarifak aparte utzirik, kirol-pista estalia denboraldi osoan zehar jendaurrean egitekoak diren lehiaketetako partidak -halakoak doan izanik ere-, jokatzeko erabiltzen duten klub edo elkarteek honako zenbateko hau ordainduko dute, aldi bakar batez eta kirol-pista estalia denboraldi bakoitzeko erabiltzeagatik, kuota berezi gisara

251,80 euro

I.1.4. Jendaurrean egitekoak diren noizbehinkako kirol-jarduera eta -ikuskizunak, horiek doanekoak badira, ekitaldi edo emanaldi bakoitzeko

366,30 euro

I.1.5. Jendaurrean sarrera kobratuta egitekoak diren noizbehinkako kirol-jarduera eta -ikuskizunak, ekitaldi edo emanaldi bakoitzeko

920,80 euro

I.1.6. Kirolez besteko erabilerak:

–Jendaurrean egitekoak diren jarduera eta ikuskizunak, horiek doan izanik ere, ekitaldi edo emanaldi bakoitzeko

920,80 euro

–Muntatze eta desmuntatzeko egun bakoitzeko

347,95 euro

I.1.7. Murriztapenak (I.1.1., I.1.2. eta I.1.3. epigrafeetarako oharra): Kirol-pista estalia edo erabilera anitzeko aretoa erabiltzen dituzten klub edo elkarteek honako murriztapen-ehuneko hauek izanen dituzte hobari, kirol-denboraldian barna (irailaren 15etik ekainaren 15era) guztira erabilitako orduen kopuruaren arabera:

1.000 ordutik goitik erabilita

% 60

751 eta 1.000 ordu bitarte erabilita

% 40

501 eta 750 ordu bitarte erabilita

% 30

250 eta 750 ordu bitarte erabilita

% 20

I.2. Mendillorriko muskulazio-aretoa. Banan-banako erabilera, aldagela erabiltzeko eskubidea barne:

I.2.1. Pertsona eta ordu bakoitzeko

3,20 euro

I.2.2. 20 aldiz ordubetez erabiltzeko abonamendua, pertsona bakoitzeko

56,05 euro

Muskulazio-aretoa ezin izanen dute erreserbatu ez taldeek ez gizabanakoek.

I.3. Trinketaren banakako erabilera, aldagela erabiltzeko eskubidea barne, pertsona eta orduko

5,50 euro

I.4. Kanpoko kirol-pistak:

I.4.1. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

20,55 euro

I.4.2. Bigarren ordua eta hurrengoak, edo lehenbiziko ordua aldagelarik gabe

3,30 euro

I.4.3. Pista osoa erabiltzea, hezkuntza- edo kultura-ekitaldietarako

74,25 euro

–Muntatze eta desmuntatzeko egun bakoitzeko

74,25 euro

Instalazio horiek aparteko jarduerak egiteko lagatzeak berekin badakar udal-langile gehiago aritu behar izatea, dagokien prezio publikoaz gain honako hau ordaindu beharko da langile eta ordu bakoitzeko

22,80 euro

II. Epigrafea.–Kirolguneak:

II.1. Igeritokiak eta instalazio osagarriak udako denboraldian (ekainak 15 - irailak 15):

II.1.1. Egun bateko sarrerak. Lanegunetan:

2 - 13 urte

2,70 euro

14 - 24 urte

3,05 euro

25 - 65 urte

4,45 euro

65 urtetik gora

2,70 euro

II.1.2. Egun bateko sarrerak, jaiegunetan eta sanferminetan:

2 - 13 urte

2,70 euro

14 -24 urte

3,90 euro

25 - 65 urte

5,50 euro

65 urtetik gora

2,70 euro

II.1.3. Denboraldirako abonamenduak:

2 - 13 urte

40,30 euro

14 - 24 urte

60,50 euro

25 - 65 urte

80,75 euro

65 urtetik gora

40,30 euro

II.2. Igerileku estalia eta instalazio osagarriak, Iturramako Civivox zentroko bainuetxea barne. Neguko denboraldia (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, udako denboraldia kenduta):

II.2.1. Egun bateko sarrerak:

2 - 13 urte

3,85 euro

14 - 24 urte

3,90 euro

25 - 65 urte

5,50 euro

65 urtetik gora

3,85 euro

II.2.2. Denboraldirako abonamenduak:

2 - 13 urte

119,60 euro

14 - 24 urte

166,15 euro

25 - 65 urte

238,65 euro

65 urtetik gora

119,60 euro

II.2.3. Beste hainbat zerbitzu: Igerilekuko kale bat ordu baterako alokatzea (Udalaren aurreko baimenaz, Udalaren interesen arabera eta bermea emanda erabiltzaileek eta abonatuek libreki erabiltzen ahalko dituztela igerilekuak edo lehentasunezkotzat jotako jarduera antolatu edozein egiten ahalko dela).

Lehen ordua

44,60 euro

Bigarren ordua eta hurrengoak

7,95 euro

II.3. Instalazioak urte osoan erabiltzeko abonamenduak (urtarrilak 1- abenduak 31):

II.3.1. 30 eguneko abonamenduak (ondoz ondoko egun naturalak, mugaeguna abenduaren 1a izanda):

2 - 13 urte

20,65 euro

14 - 24 urte

32,15 euro

25 - 65 urte

41,35 euro

65 urtetik gora

20,65 euro

II.3.2. 90 eguneko abonamenduak (ondoz ondoko egun naturalak, mugaeguna urriaren 1a izanda):

2 - 13 urte

51,60 euro

14 - 24 urte

80,40 euro

25 - 65 urte

103,40 euro

65 urtetik gora

51,60 euro

II.3.3. 180 eguneko abonamenduak (ondoz ondoko egun naturalak, mugaeguna uztailaren 1a izanda):

2 - 13 urte

71,45 euro

14 - 24 urte

99,50 euro

25 - 65 urte

143,05 euro

65 urtetik gora

71,45 euro

II.3.4. Urteko abonamenduak (urtarrilak 1 - abenduak 31):

2 - 13 urte

122,55 euro

14 - 24 urte

170,65 euro

25 - 65 urte

245,25 euro

65 urtetik gora

122,55 euro

II.4. Murriztapenak:

II.4.1. Honako hauek % 50eko murriztapena izanen dute sarreren eta abonamenduen zenbatekoan:

a) Familia ugarikoen eta guraso bakarrekoen kideak.

b) % 33ko desgaitasuna edo handiagoa legez aitortuta duten pertsonak.

c) Terrorismoaren biktima-izaera epai edo administrazio-ebazpen baten bitartez aitortua duten pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak.

d) Etxeko genero-indarkeria fisikoaren edo psikikoaren biktima-izaera epai baten bitartez aitortua duten pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikote egonkorrak -betiere epaiak ez baditu jo delituaren erantzule kriminalak-.

e) Bereak ez diren familiek hartuak izan diren pertsonak, ebazpen judizial zein erabaki baten edo Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren edo pertsona hori babesteko ardura duen entitate publikoaren oniritziaren bitartez hartuak izan badira.

f) 0-3 urte zikloetako eta derrigorrezko hezkuntzako ikasleak, instalaziora ikastetxearekin badoaz.

Epigrafe honetan ezarritako murriztapen bat baino gehiago jasotzeko eskubiderik edukiz gero, murriztapenak ezinen dira metatu.

II.4.2. % 10eko murriztapena edukiko dute 30 urtetik beherakoek eta langabetuek erosten dituzten abonamenduen guztizko zenbatekoan. Murriztapen hau ez da metagarria izanen beste beherapen bat jasotzeko eskubidea izanez gero.

II.4.3. Murriztapenak errentaren arabera:

Familia-unitatearen diru-sarrerak

Murriztapen-ehunekoa

Gizarteratze Errentaren ≤ % 100

% 90

Gizarteratze Errentaren ≤ % 200

% 50

(GE: Gizarteratze Errenta edo hori ordeztu dezakeen adinako laguntza bermatua)

II.4.1, II.4.2 eta II.4.3 epigrafeetako murriztapenak aplikagarriak dira I.2., I.3, II.1, II.2 eta II.3 epigrafeetan.

II.4.1 eta II.4.3 epigrafeetako murriztapenak elkarrekin bateraezinak dira, eta metaezinak.

II.4.4. Abonamendu-mota guztien erabiltzaileek ordainketa zatikatuta baliatzen ahalko dute, bitan ordainduta, abonamendu-aldiaren hasieran eta erdialdean.

II.5. Txartel berriak:

–Udaleko akreditazio-txartela galduz gero, hori berriro egitea, txartela bakoitzeko

11,20 euro

3. ARAUA
ADINEKOENDAKO UDAL ZERBITZUEN ETA JANTOKI SOZIALAREN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

Tarifa-eranskina

2. epigrafea.–Adinekoendako apartamentuak.

ERABILTZAILEEN PER CAPITA ERRENTA

KUOTA (TARIFA PROGRESIBOA: %, PER CAPITA ERRENTAREN GAINEAN)

435,00 euro bitarte

% 10

435,01etik 481,00era

% 15

481,01etik 600,00era

% 20

600,01etik 750,00era

% 60

750,01etik 900,00era

% 65

900,01etik 1.010,00era

% 70

1.010,00 baino gehiago

Gehieneko tarifa

GEHIENEKO TARIFAK

EURO HILEAN

Banako apartamentua

345,00 euro

Banako apartamentua, bi pertsonak erabilita

385,00 euro

Apartamentu bikoitza

450,00 euro

Aplikazio-adibidea. 700 euroko per capita errenta duen pertsona batek honela ordainduko du tarifa: lehenbiziko 435 euroen % 10 + 481-435,01 euroen % 15 + 600-481,01 euroen % 20 + 700-600,01 euroen % 60 = 134,19.

Bikote ezkonduak badira, edo bikote egonkorreko kideak, prezio publiko hauek aplikatuko zaizkie:

–Banako apartamentuetan, per capita errentari baremo orokorra lotuko zaio, eta emaitzari % 30 gehituko.

–Apartamentu bikoitzetan, per capita errentari baremo orokorra lotuko zaio, eta emaitzari % 50 gehituko.

Egoera bereziak direla medio pertsona bakar batek apartamentu bikoitza okupatzen badu, emaitzari % 25 gehituko zaio, behin erabiltzailearen diru-sarrerak eta ordaindu behar duen prezioa lotzen dituen baremo orokorra ezarrita.

7. ARAUA
JOAQUIN MAYA UDALEKO MUSIKA ESKOLAK EMATEN DITUEN IKASKETETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK
ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

3. artikulua. Matrikularen prezioa osorik ordaindu daiteke matrikula egiten den unean, edo bi kuotatan zatiturik, bata ikasturte hasieran, eta bestea ikasturtearen erdia igarota. 10 eguneko epea izanen da ikasketetan izena eman eta biharamunetik kontatuta, hasieran egiten diren ordainketetarako (ordainketa bakarra eta ordainketa zatituaren lehen kuota), eta urtarrilaren 15etik 31ra, ordainketa zatituaren bigarren kuota ordaintzeko. Epe horiek igarota kasu bakoitzari dagokion prezioa ordaindu gabe, ikaspostua galduko da.

5. artikulua. 1) Aplikatu beharreko tarifak Arau honen eranskinean daude jasota, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

2) Ikasleak Eskolan behin ikasturtea abiatuta hasiz gero, ikasturtea osatzeko zenbat hilabete falta diren eta horren proportzioan ordainduko dute tarifa, betiere izena zein hilabetetan eman eta hori barne hartuta.

3) Matrikula bi zatitan ordaintzen ahalko da, 3. artikuluan ezarritako bi epeetan.

9. ARAUA
UDALAK EDO UDAL ERAKUNDE AUTONOMOEK ANTOLATUTAKO HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOETAKO NAHIZ OSASUNA SUSTATZEKO IKASTARO ETA JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

Tarifa-eranskina

III. Epigrafea.–Bisita gidatuak

III.1. Iruña ezagutu programako bisita gidatuak:

–Ikasle-talde bakoitza -Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak izan ezik-, 30 lagun bitarte

36,20 euro

–Ikasleenak ez diren talde bakoitza, 30 lagun bitarte

106,90 euro

III.2. Turismo-bisita gidatuak, prezioa pertsonako:

Elduendako prezioa

5,00 euro

14 urtetik beherakoendako prezioa

3,00 euro

III.3. Bisita gidatu antzeztuak, musikaz edo bestelako eszena-edukiaz eta bestelako turismo-jarduerez:

Helduendako prezioa

10 euro

14 urtetik beherakoendako prezioa

5 euro

Tarifak handituko dira Udalak parte-hartzaileei materialik emanez gero, honekin bat:

–Gastronomia-produktu konbinatua (edaria + pintxoa): 5 euro.

–Bestelako materialak edo gastronomia-produktu bakuna: 2 euro.

III.4. Murriztapenak bisita gidatuetarako:

Murriztapena, Pamplona Iruña Card (PIC) deskontu-txartela daramatenentzat

–Turismo-bisita gidatuak III.2 epigrafean jasotako bisita gidatuetan, murriztapen hau:

% 20

–Bisita gidatu antzeztuak, musikaz edo bestelako eszena-edukiaz III.3 epigrafean jasotako bisita gidatuetan, murriztapen hau:

% 20

VI. Epigrafea.–Gazteei zuzendutako jarduerak

Gazteriako Unitateak zuzenean zein Gaztediaren Etxearen bidez antolatutako jarduerei honako tarifa hauek aplikatuko zaizkie

VI.1.–Zehazki arautu gabeko ikastaro edo jardueretan parte hartzeko matrikula, gaztelaniaz nahiz euskaraz (ordu bakoitzeko tarifa):

Prezioa, prestakuntza edo jarduera orokorretan:

14-17 urte bitarteko gazteak

0,90 euro

18-30 urte bitarteko gazteak

1,10 euro

Prezioa, sukaldaritzako prestakuntza edo jardueretan:

14-17 urte bitarteko gazteak

1,60 euro

18-30 urte bitarteko gazteak

1,90 euro

VI.2.–Berariazko araudian arautu gabeko aisialdi eta denbora libreko jardueretan parte hartzeko matrikula, gaztelaniaz nahiz euskaraz (prezioa, eguneko):

14 eta 17 urte bitarteko gazteendako

Gehienez, 40,00 euro

18 eta 30 urte bitarteko gazteendako

Gehienez, 50,00 euro

** Gutxieneneko eta gehieneko kopuruak, bestelako adina-mugarik ezarriz gero:

–12 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzenduta izanez gero, 14 eta 17 urte bitartekoendako tarifak aplikatuko dira.

–31 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta izanez gero, 18 eta 30 urte bitartekoendako tarifak aplikatuko dira.

VI.3. Agiriak eta 3Dkoak inprimatzeko zerbitzuak, Gaztediaren Etxean:

Inprimatzea edo fotokopia egitea A4n eta zuri-beltzean

0,15 euro

Curriculuma inprimatu edo fotokopiatzea A4n eta koloretan

0,20 euro

Inprimatzea edo fotokopia egitea A4n eta koloretan

1,00 euro

Inprimatzea argazki-paper gainean A4n eta koloretan

2,00 euro

Inprimatzea edo fotokopia egitea A3n eta zuri-beltzean

0,35 euro

Inprimatzea edo fotokopia egitea A3n eta koloretan

1,50 euro

3Dko inprimatzea PLAn (gramoko)

0,052 euro

3Dko inprimatzea, zurean (gramoko)

0,12 euro

3Dko inprimatzea, filaflexen (gramoko)

0,15 euro

3Dko inprimatzea, kobrean (gramoko)

0,25 euro

11. ARAUA
ERRAUTS-KUTXATILAK ZEIN KUTXATILA-EUSKARRIEZ ETA ERRAUTS-KOLUNBARIOKO HILARRIEZ OSATURIKO MULTZOAK SAN JOSE UDAL HILERRIAN SALTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifa-eranskina

I. epigrafea.–Errauts-kutxatilen salmenta

–Mandalay kobrezko errauts-kutxatila

45,00 euro

–Kutxatila-euskarria eta hilarria (multzoa)

200,00 euro

Gainerako Ordenantza Fiskaletan eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauetan, ez dago aldaketarik 2020. urterako, eta indarrean diraute, azken aldaketak noiz egin eta orduz geroztik hurrengo ekitaldietarako.

ORDENANTZA FISKALAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
ERREGULATZEN DITUZTEN ARAUAK

URTEA

2. ordenantza

2018

5. ordenantza

2010

10. ordenantza

2017

11. ordenantza

2017

12. ordenantza

2017

14. ordenantza

2014

15. ordenantza

2013

16. ordenantza

2017

17. ordenantza

2014

19. ordenantza

2014

22. ordenantza

2014

4. araua

2016

5. araua

2018

8. araua

2008

10. araua

2018

13. araua

2014

14. araua

2018

15. araua

2018

Ordenantza Fiskal eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arau guztien testu osoa Udalaren webgunean kontsultatu daiteke, hemen: www.pamplona.es.

Iragarkiaren kodea: L1916118