255. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketa, planeamenduko arau subsidiarioetako determinazio xehatuetan. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Larraungo Hirigintza Planaren determinazio xehatuen aldaketa puntuala, Hirigintza Planaren 31. artikuluko eraikin osagarriei buruzkoa, Miguel Astiz Munarriz jaunak sustatua; hori guztia, espedientean dagoen dokumentazioaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Larraunen, 2019ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L1916413