254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2020rako zerga-tasak

Faltzesko Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erregelamenduaren araberako quoruma izanik, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hauek dira 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren zerga-tasa, indize eta koefizienteak:

a) Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,3045 izanen da.

b) Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,8000 izanen da.

c) Eraikuntzaren kostu erreal eta benetakoaren %3,50 izanen da EIOZaren (Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga) karga-tasa.

d) Aplikatu beharreko koefizienteak Nafarroako Gobernuak onetsiko ditu, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritakoarekin, eta zerga-tasa %8 izanen da.

e) Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1,05.

2. Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Faltzesen, 2019ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L1916380