1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
AKATS ZUZENKETA, azaroaren 26ko 26/2019 Foru Legearena, zeinaren bidez kreditu-gehigarri bat ematen baita CENER-CIEMAT Fundazioa finantzatzeko.
Akats bat antzeman da azaroaren 26ko 26/2019 Foru Legean, zeinaren bidez kreditu-gehigarri bat ematen baita CENER-CIEMAT Fundazioa finantzatzeko. Foru legea 2019ko abenduaren 5eko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Horrenbestez, ondoko zuzenketa egiten da aipatu foru legean:
1. Foru legearen izenburuan, “CENER-CIEMAT Fundazioa” esan ordez, “CENER Fundazioa” esan behar du.
2. Foru legearen atariko lehen paragrafoan, “CENER-CIEMAT Fundazioa” esan ordez, “CENER Fundazioa” esan behar du.
3. 1. artikuluko lehen paragrafoan, “CENER-CIEMAT Fundazioa” esan ordez, “CENER Fundazioa” esan behar du.
Iruñean, 2019ko abenduaren 18an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F1916337