252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2020ko diru-bilketarako egutegia

Garinoaingo Udalak, 2019ko azaroaren 29an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Zerga-egutegi hau onestea:

Ibilgailuen gaineko Udal Zerga.

1. Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioak.

1. Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

1. Borondatez ordaintzeko epea, irailean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

Herri-lurrak eta errentamenduak.

1. Borondatez ordaintzeko epea, urrian.

2. Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Adieraztea helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezkeela, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak azaltzen den egunean iragango dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak egingo dira premiamendu bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garinoaingo Udaleko iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, udalerriko herritar orok jakin dezan.

Garinoainen, 2019ko azaroaren 29an.–Alkateordea, Virginia Ruiz Pe (azaroaren 4ko 88/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetua).

Iragarkiaren kodea: L1915339