250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

166/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, urriaren 26ko 478/2010 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroan kiwiaren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onetsi zen.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

2010eko azaroaren 12an (138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean) argitaratu zen urriaren 26ko 478/2010 Foru Agindua, Nafarroan kiwiaren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onesten duena.

2018an, Nafarroako Ekoizpen Integratuari dagokion indarreko araudia berrikusi zuen INTIAko teknikariek eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko langileek osatutako lantalde batek. Arauen berrikuspen horren emaitza izan da araudian aldaketa batzuk proposatzea, ekoizleen sektorearen eskaerari erantzuteko.

Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan inskribaturiko ekoizleak behartuta zeuden urtero beren lurzatietako zorua analizatzera. Sektoreak proposatuta, egokia da hori aldatzea, analisia “aholkatua” izan dadin eta ez “nahitaezkoa”.

Beraz, bidezkoa da urriaren 26ko 478/2010 Foru Agindua aldatzea, zoruen analisia aholkatua izan dadin, lehen ez bezala, nahitaezkoa baitzen.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Urriaren 26ko 478/2010 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroan kiwiaren ekoizpen integraturako erregelamendu teknikoa onetsi zen.

1.–Urriaren 26ko 478/2010 Foru Aginduaren I. eranskineko 4.3 puntua (“Ongarritzea. Hondoko ongarritzea”) aldatzen da, “Lurzoruaren analisia landatu aurretik” atalean, analisi hori “nahitaezkoa” izatetik “aholkatua” izatera pasatzen baita; honela idatzita geldituko da:

4.3. Ongarritzea. Hondoko ongarritzea.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Lurzoruaren analisia landatu aurretik.

Nekazaritzako lurzati* bakoitzeko lurzoruaren hasierako analisia egitea, aurreko 5 urtean horrelakorik egin ez bada.

Honako hauek sartuko dira: analisi kimikoa, materia organikoa, fosforoa, potasioa, karbonatoak, kareharri aktiboa, pHa eta eroankortasun elektrikoa.

Ongarritze organikoa.

Simaur ondua botatzea, 40 tona hektarea bakoitzeko; ahal dela, behi edo ardi simaurra.

Ongarritze fosfo-potasikoa.

Prestakuntza lanetan sartu behar da ongarria; izan ere, zail da mantenugai horien eskasiak zuzentzea hazkunde garaian.

Aholkatzen diren gehieneko fosforo dosiak.

Lurzoru eskasak: 180 U.F./ha.

Lurzoru ertainak: 140 U.F./ha.

Lurzoru aberatsak: 100 U.F./ha.

Aholkatzen diren gehieneko potasio dosiak.

Lurzoru eskasak: 200 U.F./ha.

Lurzoru ertainak: 150 U.F./ha.

Lurzoru aberatsak: 100 U.F./ha.

Ongarri mineraletako dosiak, aholkatzen direnak baino handiagoak, botatzea.

Nitrogenoa.

Aholkatzen diren ekarpen organikoak egiten direnean, ez da ekarpen osagarririk behar.

Hondar organikorik eransten ez bada, 70. U.F. arte aplikatzen ahal da ongarri mineralen bidez.

Ongarri mineraletako dosiak, aholkatzen den mugatik gora, botatzea.

(*) Nekazaritzako lurzatia: modu berean lantzen diren katastroko lurzati mugakideen multzoa. U.F. = ongarri unitateak.

2.–Urriaren 26ko 478/2010 Foru Aginduaren I. eranskineko 5.3 puntua (“Ongarritzea”) aldatzen da, “Analitika” atalean, analisi hori “nahitaezkoa” izatetik “aholkatua” izatera pasatzen baita; honela idatzita geldituko da:

5.3. Ongarritzea.

Ongarritze plana ezartzeko, kontuan hartuko dira lurzoru, hosto eta fruituaren analisiak, ureztatzeko uraren konposizioa, errendimenduak, frutaren kalitatea, landaketaren portaerari buruzko azterketa bisuala, maneiu sistema eta lurzoru mota.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Analitika.

Urtero hostoa edo fruituaren analisiak egitea, eta, labore multzoka, arau tekniko beraren babesean direla, fosforoari eta potasioari buruzko lurzoruaren analisiak urtero egitea, nekazaritzako lurzatien* %20an gutxienez ere.

Analisi horiek bost urteko balioa dute.

Lurzoruaren analisiarik ez duten lurzatietan, fosforoan eta potasioan lur aberatsak direla iritziko zaie ongarritze fosfo-potasikoari dagokionez.

Ongarritze fosfo-potasikoa.

Aholkatzen diren gehieneko fosforo dosiak.

Lurzoru eskasak: 100 U.F./ha.

Lurzoru ertainak: 80 U.F./ha.

Lurzoru aberatsak: 60 U.F./ha.

Aholkatzen diren gehieneko potasio dosiak.

Lurzoru eskasak: 250 U.F./ha.

Lurzoru ertainak: 225 U.F./ha.

Lurzoru aberatsak: 200 U.F./ha.

Ongarri mineraletako dosiak, aholkatzen direnak baino handiagoak, botatzea, non ez dagoen hura justifikatzen duen agindu teknikorik.

Nitrogenoz ongarritzea.

Dosia: 120 U.F. aholkatzen da

Zatikatzea: Nitrogenoaren ekarpena hazkunde zikloan zatikatzea aholkatzen da, batez ere fertirrigatzen ahal denean ureztatze lokalizatua izateagatik.

Nitrogeno ekarpen handiak saihestea uztail ondotik.

Ongarri mineraletako dosiak, aholkatzen direnak baino handiagoak, botatzea, non ez dagoen haiek justifikatzen dituen agindu teknikorik.

Ongarritze organikoa.

Zabaltzen den materia organikoak ahalik eta metal astun gutxien izan beharko du.

Nitrogenoaren %20 modu organikoan zabaltzea, hau da, ongi ondutako simaurretako konpost organo-mineraletik edo eragile patogenorik gabeko bermea duten landare hondarretatik datorrena.

Lurzoruan %2,5etik gorako materia organikoa izatea.

(*) Nekazaritzako lurzatia: modu berean lantzen diren katastroko lurzati mugakideen multzoa. U.F. = ongarri unitateak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abenduaren 10ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F1915953