249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betez, aditzera ematen da udal bulegoetan ikusgai egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Embutidos Goikoa, SAU. Jarduera: Harakintza-industria, hotz biltegiarekin. Proiektua: Jarduera sailkatuaren funtsezko aldaketa. Harakintza-industria, hotz biltegiarekin (2019-10-15ean ikus-onetsia). Kokalekua: Rocaforte industrialdeko C-4, C-5, C-6, C-14, C-15 eta C-16 lurzatiak, Zangozan (1. poligonoko 822. eta 823. katastro-lurzatiak).

Zangozan, 2019ko abenduaren 11n.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1915957