249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planeko U.I. IX unitateko ZNO-1 zonaren xehetasun-azterketa (Amaya kirol hiria). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 14-NOV-19 (11/CU).

“Iraganik Iruñeko Udal Planeko U.I. IX unitateko ZNO-1 zonaren xehetasun-azterketaren hasierako onespenaren jendaurreko epea (JOB, 2019-09-23-7/CV), eta ez denez horri buruzko alegaziorik aurkeztu; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2019ko urriaren 22koa,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea U.I. IX unitateko ZNO-1 zonaren xehetasun-azterketa, Pablo Navallas Santosek aurkeztu zuena izapidetzeko, 2019ko abuztuaren 14an, Amaya kirol hiriaren izenean eta hura ordezkatuz, zeinak xede baititu bolumenen antolamendu berri bat, eraikin berri bat eraikitzea (squash pistetarako) eta ur eremu estalia eraberritzea eta handitzea.

2. Igor bedi erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, baita ukituei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.”

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko azaroaren 20an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1915010