249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020. urteko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan (Arradan) egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1915180