249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Bi haizpe kaleko 34, 36 eta 38ko xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, eraikinaren oztopo arkitektonikoak kentzeko, Bi haizpe kaleko 34, 36 eta 38ko jabeen elkarteak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.

Irurtzunen, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1915275