249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Ordenantza, Elkarteen erregistroa arautzen duena.
Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Fiteroko Udaleko Elkarteen erregistroa arautzen duen ordenantza.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da.

Fiteron, 2019ko azaroaren 26an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1915206