2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Hiri-jarduketarako plan berezia Asiaingo UE-1 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Asiaingo UE-1 exekuzio unitatean, María Asunción Astiz Larrayak sustatua. José María Arcos arkitektoak (Asursi SL Asesores Urbanistas) idatzia da plana.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.
Oltza Zendean, 2019ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1915705