249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Hiri-jarduketarako plan berezia ARO-7 exekuzio unitatean.
Behin betiko onespena

Osoko bilkuraren 2019ko azaroaren 26ko erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi hau: Aroztegiko (Atetz) 2. eremuko UE-ARO7 exekuzio unitatearen beheko solairuan den lantegiaren erabilera toleratua aldatzea, gero eratuko diren lurzatietako batean eraikin osoko lantegia eraikitzeko, etxebizitzarekin ere bateragarria izan litekeena. Héctor Cabeza Goñik sustatu du jarduketa.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua.

Eritze Atetzen, 2019ko azaroaren 29an.–Jarduneko alkatea, Paula Ibero Baraibar.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1915397