249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoaren aldaketa.

Espedientea Udalaren bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantillaren aldaketa behin betiko onetsiko da.

Mutiloan, 2019ko azaroaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1915189