249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

15E/2019 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-5.2 lurzatiaren xehetasun azterketa, Adania Residencial SLk sustatua, hasiera batez onesten duena.

Espedientearen xedea da aipatutako lurzatirako ezarritako lerrokadurak aldatzea; lurzatia Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren esparruan dago, hego-ekialdean, Eguesibarko udal-mugartean. Beheko solairuan, ezkerraldean, nahitaezko lerrokaduraren ordez gehieneko lerrokadura ezartzen da; goiko solairuetan, berriz, nahitaezko lerrokaduren ordez gehieneko lerrokadurak ezartzen dira; eta atikoan, azkenik, atzera ematea aurreikusita zegoen, baina aurreikuspen hori kentzen da, eta, horren ondorioz, solairu kopurua aldatzen da, BS+6+A izatetik BS+7 izatera.

Tresna honek Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko determinazioak aldatzen eta garatzen ditu, hirigintza-antolamendu xehatukoak; haiek tramitatzea eta onestea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 43.1.d) artikulua aplikatuta (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2019ko azaroaren 15eko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera batez onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren B-5.2 lurzatiaren xehetasun azterketa, Adania Residencial SLk sustatua.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzunaldia ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hogei egun iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9; 31005 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, dokumentua Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, bai eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren webguneko “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Eguesibarko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 4an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F1915683