249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

333/2019 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, eskumen batzuen erabilera zuzendaritza nagusiko zerbitzuetako zuzendarien esku uzten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituta dituzten eskumenen erabilera kasuko administrazioko maila bereko edo txikiagoko beste organo batzuei eskuordetzea. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren jardueren garapenean beharrezkoak diren eraginkortasuna eta bizkortasuna lortzeko, egokitzat jotzen da zerbitzuetako zuzendarien esku uztea Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiari dagozkion zenbait eskumenen erabilera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien esku uztea, bakoitzaren eginkizunen eremuan, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendariari eraikuntza proiektu eta obren segurtasunaren eta osasunaren arloan dagozkion eskumenen erabilera.

2. Zainketa Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea zirkulazio istripuetan Nafarroako errepide sarean gertatzen diren kalteengatik hirugarrenei erreklamatzearen inguruko gaietan Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiari dagozkion eskumenen erabilera.

3. Aurreko ataletan egindako eskuordetzaren bidez ematen diren ebazpen guztietan inguruabar hori aipatu beharko da espresuki. Ebazpen horiek Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emanak direla joko da ondorio guztietarako.

4. Ebazpen hau Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendariei eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2019ko azaroaren 25ean.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F1915359