249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

17/2019 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta kasu horri buruz berariazko araua dagoenean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1. Lurraldearen Antolamenduaren Ataleko burua.

2. Hirigintza Ataleko burua.

Bigarrena.–Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1. Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

2. Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Ataleko burua.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 4an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F1915515