246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-703

Carmen Olaso Lópezek eta Julio Asensio Inések honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Julio Asensio Inés, Carmen Olaso Lopez.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Noain-Elortzibar (Nafarroa).

5. poligonoko 247. lurzatian dagoen etxebizitzaren isurketa hobi septikoan araztu eta gero, lurrean iragazten da; 50 m³-ko emaria du urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915502