246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-114

Cementos Portland Valderrivas SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Cementos Portland Valderrivas SA.

Xedea: jariatze-uren araztegiko saneamendu lanak baimentzea.

Baimendu beharreko lanen xedea da jariatze-uren araztegi bat eraikitzea porlanen plantan, eta bete beharko dira Olaztiko porlan plantako jariatze-uren araztegirako proiektuaren arabera (MKR Ingenieríak 2018ko irailean egina) eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Kontrol Arloak 2019ko azaroaren 15ean egindako txostenari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua , 2628, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1915501