246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2020ko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, aho batez hartu zuen honako erabaki hau:

ERABAKIA:

“Lehenbizikoa.–Honako karga-tasa hauek onestea 2020ko ekitaldirako; urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,2856ko karga-tasa bakarra, balorazio txostenetik ateratzen den landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen katastroko balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,97, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Tasa %25 murriztuko da, obraren xedea baldin bada instalatzea eguzki plakak (indarreko araudiak ezartzen ez badu nahitaez instalatu beharra, eraikin berrian nahiz dagoen eraikina eraberritzean), eguzki-baratzeak eta ibilgailu elektrikoetarako karga-guneak.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1. indize eskala 1,40 Augusto Echeverría kalean eta Foruen plazan; 2. indize eskala 1,35 Augusto Echeverría kalearen eta Foruen plazaren inguruan; 3. indize eskala 1,14 herriko gainerakoetan.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: zergaren kuotari aplikatuko zaizkio jarraian ageri diren hobariak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluaren 4. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz:

a) %50eko hobaria 0 isurtzeko “ECO ibilgailu” elektrikoetarako.

b) %25eko hobaria ibilgailu hibridoetarako eta/edo ECO etiketadunetarako.

Zerga-onura horiek erreguzkoak dira, eta eskabidea egin eta hurrengo sortzapenetik aurrera izanen dituzte ondorioak. Hortaz, ez zaizkie aplikatuko eskaera egin aurretik sortutako kuotei, ibilgailua lehen aldiz matrikulatzen denean izan ezik, horrek zergaren lehen sortzapenean izango baititu ondorioak. Hobaria eskuratzeko, interesdunak eguneratuak izan behar ditu zerga arloko betebeharrak eta zerga arlokoak ez diren zuzenbide publikoko beste batzuk Udalarekin, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu: Eskabidea; Zirkulatzeko baimenaren fotokopia eta ibilgailuak eskatzen diren ezaugarriak betetzen dituela frogatzen duten agiriak.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

SORTZEALDIA

2/1995 FORU LEGEA
EGUNERATZEAREN GEHIENEKO
KOEFIZIENTEA

KARGA-TASA

<1

0,09

%12

1

0,09

%12

2

0,18

%12

3

0,28

%12

4

0,20

%25

5

0,06

%25

6

0,06

%25

7

0,06

%25

8

0,06

%25

9

0,06

%25

10

0,06

%25

11

0,06

%25

12

0,06

%25

13

0,06

%25

14

0,06

%25

15

0,06

%25

16

0,16

%25

17

0,29

%25

18

0,43

%18

19

0,56

%16

20 edo gehiago

0,63

%15

Bigarrena.–Ezartzea 2020ko ekitaldirako tasak eta prezio publikoak, honela gelditzen direnak:

  • Pala lanak: 40 euro/ordua, gehi %21eko BEZa.
  • Konpresore, nekazaritzako traktore, arrabola eta gainerako makineriaren bidezko lanak (soilik Mendabiako herritarrendako): 40 euro/ordua, gehi %21eko BEZa.
  • Bideak konpontzea: 1 euro/erregua.

Agiriak ematea Idazkaritzan eta espedienteak tramitatzea:

–Hirigintzako eta ingurumeneko espedienteak tramitatzea: Udalaren Hirigintza Zerbitzuek emandako nahitaezko txostenaren kostua.

–Idazkaritzaren ziurtagiriak: 1,00 euro/orria.

–Fotokopiak: A-4a, 0,15 zentimo bakoitza; A-3a, 0,30 zentimo bakoitza.

–Dokumentuen konpultsak: 1,00 euro konpultsa bakoitza.

–Planoen eta katastroaren kopiak: 1,00 euro bakoitza.

–Azterketa eskubideak Udalak deitutako hautaprobetan: 15,00 euro izangai eta deialdi bakoitzeko (irekiak edo murriztuak izan, funtzionarioen nahiz lan-kontratudunen lanpostu hutsak jabetzan betetzeko edo eta kontratazio zerrendak osatzeko hautapen prozesuetan). Ordaindu beharreko tasa doakoa izanen da langabezian egonik inolako prestaziorik kobratu gabe daudenentzat, hori agirien bidez justifikatzen badute (langabe-txartel zigilatua) deialdi bakoitzean aurkeztu beharreko gainerako agiriekin batera. Tasaren zenbatekoak %55eko murriztapena izanen du, bete beharreko lanpostu hutsa aldi baterako den deialdietan.

  • Eremu publikoa mahai hankabakarrekin okupatzea (ostatuetako mahai eta aulkiak): 36,08 euro mahai hankabakar eta urte bakoitzeko.
  • Hareen eta legarren aprobetxamenduak:

–Lorategietarako eta mintegietarako m3bakoitzeko: 3,03 euro.

–Zabor m3bakoitzeko: 3,03 euro.

–Hartxintxar (bahetua) m3bakoitzeko: 7,27 euro.

–Harrobiko hondakinen m3bakoitzeko: 2,42 euro.

  • Eremu publikoa okupatzea materialekin eta obra-hondakinekin: 0,30 euro, m² eta egun bakoitzeko.
  • Eremu publikoa okupatzea merkatu txikiarekin: postu finkoentzat, 23,50 euro/m koadroa/urtea; aldi baterako postuentzat, 0,70 euro/m koadroa/eguna.
  • Eremu publikoa okupatzea pasabideen lizentziekin: 58,84 euro/metro lineala/urtea.
  • Eremu publikoa okupatzea erreserbekin (saltokiak, dendak, etab.): 69,73 euro/metro lineala/urtea.
  • Nitxoen emakida: 610,04 euro, nitxo bakoitzeko.

–Lurra, familiaren panteoirako: 2.000,00 euro.

–Panteoiak “B motakoak”, bi hilobitarako lekuarekin: 862,75 euro.

–Panteoiak “C motakoak”, hiru hilobitarako lekuarekin: ez dago eskuragarri.

–Kolunbarioak: 300,95 euro kolunbarioa + 151,00 granitozko tapa.

–Hondarrak biltzeko kutxak: 127,90 euro kutxa bakoitzeko.

  • Lurren eta herri-lurzatien aprobetxamendua: Nafarroako 2019ko KPIaren igoeraren arabera eguneratuko da.
  • Herri-larreen aprobetxamendua: Nafarroako 2019ko KPIaren igoeraren arabera eguneratuko da.

Udal hilerrian egindako zerbitzuak:

1. Udal langileek gorpuzkinak ateratzea beste leku batera aldatzeko (nitxo, panteoi, etab.), honako hau ordainduko da:

  • Nitxotik: 104,03 euro.
  • Panteoitik: 171,70 euro.
  • Lurretik: 171,70 euro.

2. Udalaren langileek panteoi familiarretan hilotzak sartu eta panteoia ixteagatik, hartarako behar diren materialekin.

  • Kontzeptu horrengatik 150,00 euro kobratuko dira.

3. Nitxoa ixteagatik eta hartan gaia jartzeagatik: 85,00 euro.

4. Lurrean ehorzteagatik: 65,00 euro.

5. Errautsak nitxoan edo hilobian sartzeagatik: 85,00 euro.

Udalaren kirol instalazioak:

Ikastaroak:

a) Helduak: (15 urtetik gora).

Jarduera bat, 64,00 euro/hiruhilekoa.

Ikastaro osoa (urritik maiatzera), 148,00 euro.

Bi jarduera edo gehiago (bonua), 85 euro/hiruhilekoa.

Ikastaro osoa (bonua) (urritik maiatzera), 203,00 euro.

Yoga eta pilates, 82,00 euro/hiruhilekoa.

Ikastaro osoa (yoga eta pilates) (urritik maiatzera), 197,00 euro.

Yoga, pilates edo jarduera gehiago (bonua), 106,00 euro/hiruhilekoa.

Ikastaro osoa (yoga eta pilates) bonua (urritik maiatzera), 253,00 euro.

Familia unitateek %5eko deskontua izanen dute, baldin eta familia unitateko kide bat baino gehiago badago inskribatua helduendako kirol ikastaroetan).

b) Haurrak: (14 urte artekoak, hori barne).

Haurrentzako kirol ikastaroak, 37,00 euro/hiruhilekoa, 2 ordu astean.

Ludoteka/Ziberteka:

  • Eguneko sarrera: 2,50 euro.
  • 5 eguneko bonua: 9,00 euro.
  • Ikasturtea: 33,00 euro.

Psikomotrizitatea:

  • 16,00 euro/hiruhilekoa, 2 egun astean.
  • 10,00 euro/hiruhilekoa, egun 1 astean.

Kirol eskolak, 16,00 euro/hiruhilekoa, egun 1 astean.

Askotariko kirola, 83,00 euro pertsona eta ikastaro bakoitzeko (urritik maiatzera).

Kirol pistak alokatzeko:

Helduak:

–Pista estaliak eta gimnasioa: 22,00 euro/ordua.

–Pilotalekua: 5,00 euro/ordua.

18 urtetik beherakoak:

–Pista estaliak eta gimnasioa: 12,00 euro/ordua.

Pilotalekua: 3,00 euro/ordua.

–Igerilekuak:

Denboraldiko abonamendua:

–16 urtetik aurrera: 57,00 euro.

–Murriztua: 42,00 euro.

–16 urte bitarte: 35,00 euro.

Hilabete naturaleko abonamendua:

–16 urtetik aurrera: 39,00 euro.

–Murriztua: 30,00 euro.

–16 urte bitarte: 23,00 euro.

Hamabostadiko abonamendua:

–16 urtetik aurrera: 29,00 euro.

–Murriztua: 23,00 euro.

–16 urte bitarte: 18,00 euro.

Familiarendako abonamendua:

–Bi kide: 100,00 euro.

–Hiru kide: 120,00 euro.

–Lau kide: 136,00 euro.

–Bost kide: 150,00 euro.

–Sei kide: 164,00 euro.

Eguneko sarrera: lanegunetan, astelehenetik ostiralera:

–16 urtetik aurrera: 3,50 euro.

–16 urte bitarte: 2,50 euro.

Eguneko sarrera: larunbat, igande eta jaiegunak:

–16 urtetik aurrera: 5,00 euro.

–16 urte bitarte: 3,00 euro.

–SPA instalazioak:

–Gazteak/helduak (16 urtetik gora):

  • Urteko abonamendua: 223,00 euro.
  • Hiruhilekoaren abonamendua: 67,00 euro.
  • Hileko abonamendua: 39,00 euro.
  • Hiruhilekoko 9 saiotarako abonamendua: 39,00 euro.
  • Eguneko sarrera: 5,00 euro.

–Erretirodunak (65 urtetik gorakoak):

  • Urteko abonamendua: 159,00 euro.
  • Hiruhilekoaren abonamendua: 49,00 euro.
  • Hileko abonamendua: 27,00 euro.
  • Hiruhilekoko 9 saiotarako abonamendua: 29,00 euro.

Eguneko sarrera: 4,00 euro.

(%10eko hobaria langabeen eta ikasleen kuotetan).

–Udalaren kultura ikastaroak:

Joskintza: 33 euro/hilabetea (16 euro hilabetean).

  • Nafarroako Jotak: 18 euro/hilabetea eta 54 euro/hiruhilekoa.

Hirugarrena.–Erabaki hau Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea, erabaki honen lehen puntuaren aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Era berean, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2019ko abenduaren 4an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1915526