246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batez onesten duen erabakia 2019ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an. Jendaurrean egon den bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuaren aldaketa behin-betiko onetsi eta argitaratu egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

6. kapitulua: 25.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 25.000,00 euro.

FINANTZIAZIOA:

Diru-sarrerak:

7. kapitulua: 25.000,00 euro.

Finantziazioa, guztira: 25.000,00 euro.

Lesakan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1915410