246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2020.urteko karga-tasak

Leitzako Udalak 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste

1.–2020. urterako karga-tasak onartzea, hau da:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,37.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5 (gutxieneko kuota 20 euro).

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Igoeraren urteko portzentajeak:

Koefizientea: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

SORTZE-ALDIAK

KARGA-TASA

Urtebetetik behera

%8,35

Urte bat

%8,35

2 urte

%8,35

3 urte

%8,35

4 urte

%17

5 urte

%17

6 urte

%17

7 urte

%17

8 urte

%17

9 urte

%17

10 urte

%17

11 urte

%17

12 urte

%17

13 urte

%17

14 urte

%17

15 urte

%17

16 urte

%11

17 urte

%11

18 urte

%8,35

19 urte

%8,35

20 urte eta hortik gora

%8,35

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4.

Erabaki honek indarra hartuko du 2020. urteko urtarrilaren 1ean.

2.–Hori dena argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta aurka hurrengo errekurtsoak aurkez daitezke:

a) Aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendurik, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Leitzan, 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1915607