246. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Aldaketa mendi pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2019ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Igantziko mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe (2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 31koa), aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Igantzin, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

ALDAKETA, MENDI PISTEN ETA BIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

7. artikuluaren azkeneko puntuaren idazketa berria:

Halaber, aterako den lotearen balioaren %15eko fidantza jarri beharko da, Nafarroako Gobernuaren erreferentziazko balio taulen arabera, baina fidantzaren gehiengo kopurua 5.000 eurokoa izatea ezartzen da.

Iragarkiaren kodea: L1915538