245. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

108/2019 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, makinak amankomunean erabiltzeko kooperatibei nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena 2019-2020rako. DDBN identifikazioa: 482699.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluaren arabera, Nafarroak, bere foru antolamenduaren indarrez, eskumen esklusiboa du nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko eta Departamentuak interes berezia du nekazaritza sektorearen lehiakortasuna mantendu eta hobetzeko. Alde horretatik, begien bistakoa da lehen sektorearen esparru tekniko-ekonomikoan eta merkatuan aldaketa sakonak gertatzen ari direla abiadura handian. Horrek pareko egokitzapena egitera behartzen du, sektorearen iraunkortasuna bermatzeko moduko lehiakortasun eta eragimen mailak lortuko badira.

Nekazaritzaren sektorean, elkarteak funtsezko zeregina betetzera deituta daude lehen sektoreko jarduera mantentzeko, bai landa ingurunean txertatuta daudelako, bai lurraldeari lotuta daudelako, jarduera bertan finkatuta baitago deslokalizatzeko arriskurik gabe.

Deialdi honetako laguntzak Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoaren araberakoak dira; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Aldez aurretik, laguntza horren berri eman zaio Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari, eta SA.55338 laguntza gisa erregistratu da.

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazaritza kooperatibei nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko laguntzak emateko 2019-2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak onestea. Oinarriak ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

2. Dirulaguntzen deialdia eta bere oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).

3. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenerako eredua onestea. Eredua helbide honetan eskuratzen ahal da:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf.

4. 750.000,00 gastua baimentzea 2020ko ekitaldirako, ebazpen honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko. Partida honen kargura izanen da: 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan jasotako 720004 71630 7700 412104 “Makinak amankomunean erabiltzeko kooperatiben inbertsioetarako laguntzak” partidak 2020ko ekitaldian izanen duen partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

Baimendutako kreditua 250.000 eurotan handitu ahal izanen da, gehienez ere, 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan jasotako 720004 71630 7700 412105 “(E) Abeltzaintzako ustiategietako biosegurtasuna hobetzeko inbertsioak” partidak 2020ko ekitaldian izanen duen partida baliokidearen kargura, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin bat etorriz.

Zenbateko gehigarri horrek ondorioak izan ditzan, azkenean erabilgarri dagoen kreditua argitaratu beharko da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu baino lehenago. Argitalpen horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko epe bat irekitzea, ez eta deialdia ebazteko epea berriz kontatzen hasi beharra ere.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Foru agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak emateko, Batzordeak adierazi behar du dagokion informazioa jaso duela (Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluan aipatzen da), laguntzaren identifikazio zenbakiarekin batera.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 19an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

I. ERANSKINA

Nekazaritzako kooperatibei nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea, iraupena, helburua eta aplikazio eremua.

1. Oinarri hauen xedea da nekazaritzako kooperatibei nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko ematen zaizkien laguntzak arautzea, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. artikuluaren eremuan. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta aplikatu beharreko barne merkatuarekin bateragarriak diren landa eremuetan zenbait laguntza kategoria deklaratzen dira, Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (2014ko 193. EBAO L, uztailaren 1ekoa).

Laguntzetarako araubide honek 2019ko urriaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte iraunen du.

2. Laguntza hauek Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren aplikazio eremutik baztertuta daude kasu hauetan:

a) Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren, berreskuratze agindu baten zain dauden enpresentzako banakako laguntzak ordaintzen diren kasuan.

b) a) letran jasota dauden enpresei ad hoc emandako laguntzen kasuan.

c) Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.14) artikuluan definitzen diren moduan krisiak jota dauden enpresentzako laguntzak direnean.

3. Laguntza hauen funtsezko helburua da makinak erabilera komuneko araubidean erabil daitezen sustatzea, horrela nekazaritzako jardueren efizientzia eta errentagarritasuna handitzeko.

4. Helburu gehigarri gisa, laguntza hauek ingurumenaren gaineko berariazko helburuak lortzera bideraturik daude; zehazki, abeltzaintzako ustiategietan sortutako minden kudeaketa optimizatzera.

2. oinarria.–Onuradunak eta betebeharrak.

1. Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65. artikuluko 1. zenbakiaren b) letraren arabera definituriko nekazaritza kooperatibak izaten ahalko dira onuradunak, Nafarroako Foru Komunitatean badihardute.

Kooperatiba onuradunek Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribaturik beharko dute egon, zeina Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetzaren menpekoa baita, edo, bestela, han inskribatzeko eskaera egina izan beharko dute laguntzarako eskaera aurkeztu baino lehen. Azken kasu horretan, ordaintzeko eskaera aurkezteko azken eguna baino lehen, kooperatibak inskribaturik egon beharko du Kooperatiben Erregistroan.

2. Entitate onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

b) Krisian dagoen enpresatzat jota ez egotea.

c) ETE izateko behar diren betekizunak betetzea, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.2) artikuluan xedatutakoaren arabera (erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta).

d) Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mende ez egotea, Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta merkatu bateratuarekin bateraezintzat jo ondoren.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeraren batean ere ez egotea.

3. Entitate onuradunek, gainera, berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Makinak amankomunean erabiltzeko kooperatibari (CUMA) atxikitako bazkideek bermatu beharko dute beren ustiategiek tamaina nahikoa dutela laguntzaren xedeko makinen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatzeko.

b) Estatutuetan aipatuta egon behar dute, nahitaez, Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan jasotzen diren aipamenak.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Nekazaritzako makina berriak erostea; erosi ondoren, Nafarroako Nekazaritzako Makineriaren Erregistroan inskribatuta egon beharko dute, entitate eskatzailearen izenean.

2. Diruz lagunduko diren ekipamenduen teknifikazioari buruz gutxieneko irizpide batzuk lortzeko xedez, gutxieneko baldintza hauek ezartzen dira, makina taldeen arabera:

a) Mindak aplikatzeko zisternak:

Dirulaguntza jaso ahal izateko, zisternek 10.000 litroko edukiera edo handiagoa izan behar dute, eta minden aplikazio lokalizaturako sistema bat (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak) eta xehatzeko edo banatzeko sistema, aplikazio homogeneoa bermatzeko.

Diruz laguntzen ahalko da, halaber, lehendik dauden zisternak egokitzea haietan ezartzeko aurreko paragrafoan aurreikusitako ekipamendua. Hobetu beharreko minda ontziek edo zisternek Nafarroako Nekazaritzako Makineriaren Erregistroan inskribaturik egon beharko dute, laguntza eskatzen den egunean entitate eskatzailearen izenean. Laguntza eskaera jaso ondoan, organo kudeatzaileak bisita bat eginen du, zisternaren ezaugarriak eta egoera aztertzeko eta egiaztatzeko beharrezkoa ote den hura egokitzea.

b) Gai fitosanitarioen tratamendurako ekipamenduak:

Barra pneumatikodun ihinztagailuek, arrastekoek nahiz esekiek, Isobus konexioa edo GPSa eduki beharko dute, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak ere bai.

Tratamendurako ekipamendu autopropultsatuek GPSa eduki beharko dute, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak ere.

Ihinztagailu hidropneumatikoek (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eduki beharko dituzte.

c) Ongarriak aplikatzeko ekipamenduak: Isobus edo GPSa edukiko dute, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema.

d) Aleak ereiteko makinek (zurrustakakoak eta zuzenean ereiten dutenak) Isobus edo GPSa edukiko dute, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema.

e) Aleak biltzeko makinek GPSa eduki beharko dute, eta kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamenduak ere bai.

f) Bazka biltzeko makinek GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistemak edukiko dituzte.

3. Aurreko zenbakian aipatzen ez diren makina taldeetarako ez dago gutxieneko baldintzarik.

4. Kooperatibako bazkide diren ustiategietatik erdiek, gutxienez, izan behar dute makina horiek erabiltzeko aukera, aintzat hartuta zer labore eta animalia dituzten laguntza eskaera aurkezten den urtean.

5. Traktoreen kasuan, diruz laguntzen ahal den gastuak ezin izanen du gainditu laguntzaren xedeko gainerako makinen gastu diruz lagungarria. Muga hori aplikatuko da laguntza ematean eta ordaintzean.

6. Ekipamendu informatiko berriak eta horiei dagozkien softwareak erostea, eta doitasunezko nekazaritzara bideraturiko ekipamenduak erostea.

7. Aurreko apartatuetan bildutako gastuei loturiko gastu orokorrak, hala nola inbertsio planak, bideragarritasunari buruzko azterlanak eta abar prestatzeko zerbitzu-sariak, 1.200 euroko mugarekin.

4. oinarria.–Diruz lagunduko ez diren gastuak.

1. Nafarroan egiten ez diren inbertsioak.

2. Bigarren eskuko ekipamendua erostea.

3. Eskaera aurkeztu baino lehen egindako gastuak, salbu eta aurreko oinarriaren 7. puntuan aipatutako gastu orokorrak. Baldintza hori egiaztatuko da laguntzaren azken ordainketa egiterakoan, oinarri harturik aurkeztutako dokumentazioa eta/edo instrukzio organoak egiten dituen kontrol administratiboak.

4. Bestelako ekipamenduak, haien bideragarritasun eta egokitasun tekniko eta ekonomikoa egiaztatzea ezinezkoa denean, oinarri harturik bazkideek aurkeztutako ustiategiak.

5. Arrain hazkuntzara bideraturikoak.

5. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzak zuzeneko dirulaguntza gisa emanen dira.

2. Inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoaren gainean, portzentaje hauetako laguntza emanen da gehienez ere:

a) %40, orokorrean.

b) %60, 3. oinarriko 2. zenbakiko a) letrari jarraikiz mindak aplikatzeko zisternetarako inbertsioen kasuan, baldin eta eskaera egiten duten kooperatibak mendialdean edo goi mendialdean badaude, edo naturak bereziki mugatutako tokietan.

Ondorio horietarako, iritziko da kooperatiba eremu horietako batean kokatuta dagoela kooperatibako bazkide diren ustiategi guztien %50 baino gehiago daudenean horrelako eremuetan. Baldintza hori egiaztatzeko, kontuan hartuko da EINeko zer udalerri agertzen den Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren fitxan, ustiategiaren parametroetan, eslaera egiten den unean. Ustiategi kopuru bera baldin badago eremu arruntetan eta mendialdeko edo mugaturiko tokietan, kontuan hartuko da non dagoen NLU gehien.

Mendialdetzat, goi mendialdetzat eta naturak bereziki mugaturiko tokitzat hartuko dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 11ko 82/2019 Foru Aginduaren V. eranskinean jaso direnak. Foru agindu horren bidez honako hauen deialdia egin zen 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

3. Diruz laguntzen ahal den gutxieneko inbertsioa 10.000 eurokoa izanen da. Zenbateko hori kalkulatuko da bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio planaren arabera, bai ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio plan gauzatuaren arabera, betiere kostuen moderazioko irizpideak aplikatu ondoren.

4. Entitate onuradun bakoitzak ezin izanen du 100.000 euro baino gehiago jaso deialdi bakoitzeko.

5. Ez da inolako laguntzarik emanen ikusten bada artifizialki sortu direla laguntzak jasotzeko baldintzak, eta, bereziki, komunean erabiliko ez diren makinak erosten badira.

6. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Inbertsio planean kostuen moderazioaren printzipioa aplikatuko dela bermatzeko, diruz lagungarria den inbertsioaren zenbatekoa ondoren aipatzen den dokumentazioaren eta prozeduren arabera zehaztuko da.

2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

a) “Inbertsio moduluak” izeneko III. eranskinean jasotako inbertsioetarako, beharrezkoa izanen da aurrekontua edo proformako faktura aurkeztea.

b) “Inbertsio moduluak” izeneko III. eranskinean aipatzen ez diren inbertsio eta gastuetarako, hiru aurrekontu edo proformako faktura aurkeztu beharko dira, zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada. Salbuespen moduan, eskaintza bakarra aurkezten ahalko da, baldin justifikatzen bada merkatuan ez daudela behar adina entitate hornitzaile, inbertsioen ezaugarri bereziengatik. Salbuespen hori behar bezain justifikatua egonen da inbertsio planean.

c) Aurreko a) eta b) letretan aurreikusten ez diren inbertsioetarako, aurrekontu bat edo proformako faktura bat aurkeztu beharko da.

3. Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa:

Lehenagoko puntuko a) letran jasotzen diren inbertsioetarako, diruz lagungarria den aurrekontua izanen da onuradunak aurkeztu duenaren eta III. eranskinean jasota dagoenaren artean txikiena.

b) letran jasotzen diren inbertsioetarako, hiru eskaintza aurkeztuta, eskaintzarik merkeenari dagokiona.

c) letran jasotzen diren inbertsioetarako, eta b) letran jasotzen den salbuespenaren babesean egiten direnetarako, balioespen batzorde batek zehaztuko du diruz lagungarria den zenbatekoa. Instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoko bi pertsonak osatuko dute batzordea.

4. Kasu guztietan, egiazko enpresa hornitzaile independenteenak izanen dira eskaintzak, eta alderatzeko behar bezain zehatzak izanen dira.

5. Kostuen moderazioari buruzko egiaztatze kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin aurretik, onuradunak aurkeztutako ordainketa-eskaeran oinarrituta.

6. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak erantsiko dizkio (proformako fakturak, aurrekontuak, fakturak, etab.) inbertsioen planari edo bukaerako ordainketa eskaerari, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria igorri duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar zehatz-mehatz azalduta.

7. Onuradunak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira ondorio horietarako, gastuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

7. oinarria.–Onuradunen eta bazkideen betebeharrak eta konpromisoak.

1. Onuradunek betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Hartutako funtsak dirulaguntzak emateko oinarri izan zen helbururako eta ezarritako moduan eta epeetan erabili direla frogatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, baita zer gastu egin diren ere hartutako funtsak aplikatuz.

b) Inbertsioak 14. oinarriko 1. eta 2. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz gauzatzea.

c) Laguntzen onuradun diren entitateek ez dute hirugarrenendako lanik eginen laguntzaren xedeko makinekin, eta ez dituzte eskualdatuko, errentan emanen edo lagako hirugarrenek erabil ditzaten, gutxienez bost urteko epean, edo haien balio-bizitza guztian, epe hori baino laburragoa bada. Epe horren barnean, urtero, kooperatibako bazkide diren ustiategien artetik erdiak gutxienez aukera izan behar du makinak erabiltzeko, haien laboreak eta animaliak kontuan hartuta, salbu eta egiaztatzen bada ustiategien ekoizpenean orientazio aldaketa bat izan dela, eta horrek eragiten badu baldintza hori ez betetzea. Kasuan kasuko laguntza emateko ebazpenaren egunean hasiko da bost urteko epe hori.

d) Laguntza ongi eman dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.

e) Helburu bereko beste dirulaguntza publiko batzuk eskatu edo jaso badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.

f) Jasotzen duen dirulaguntzaren kobrantza kontabilitatean edo erregistro liburuetan jasotzea.

g) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

2. Bazkideen betebehar eta konpromisoak izanen dira Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65. artikuluko 3. zenbakian adierazitakoak, bereziki bazkide gisa irauteko gutxieneko epeari buruzkoak eta konpromisoei dagokien zatiaren ordainketari buruzkoak, baldin eta zenbaki horretako a) eta c) letrei jarraikiz baja ematen bazaie.

8. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea.

1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura zuzendurik, departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan aurkezten ahalko dira. Telematika bidez ere aurkezten ahalko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren bidez.

3. Horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da eskaera. Eredu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan eskuratzen ahal da. Harekin batera, bederatzigarren oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

9. oinarria.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Jarduketa deialdiaren helburuei egokitzen zaiela frogatzeko, II. eranskinean azaltzen den dokumentazioa gehitu beharko zaio eskaerari.

10. oinarria.–Dirulaguntza nola emanen den.

1. Ebazpen honek arautzen dituen laguntzak norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko lehentasun ordena ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera emandako puntuen baturaren arabera eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera: inbertsioen ezaugarriengatik (makinak), gehienez 50 puntu jasotzen ahalko dira, eta beste 50 puntu, gehienez, entitate eskatzailearen ezaugarriengatik. Osotara 100 puntu jasotzen ahalko dira gehienez.

3. Inbertsioen ezaugarriengatiko baremoko puntuak jarraian adierazten den moduan zehaztuko dira.

Makina edo ekipamendu bakoitzerako, zehaztuko da zenbat puntu ematen dituen baremoan, kontuan harturik zein den makinaren edo ekipamenduaren inbertsioak jaso dezakeen laguntza, batetik, eta zenbaki honetako a) eta g) letrei jarraikiz makinak edo ekipamenduak dituen baremoko puntuak. Horretarako, formula hau aplikatuko da:

Makinaren balio diruz lagungarria

Makinaren berrikuntza puntuak x

-----------------------------------------------------

= Makina horrengatiko baremoko puntuak

Espedienteko balio diruz lagungarria

Honako berrikuntza puntuak aplikatzen ahal zaizkio makina edo ekipamendu bakoitzari:

a) Minden aplikazio lokalizaturako sistema bat duten zisternak (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak) eta mindak xehatzeko eta banatzeko sistema bat dutenak, aplikazio homogeneoa bermatzeko: 30 puntu. Puntuazio hori handitzen ahalko da, gehienez 50 puntura iritsi arte, ekipamenduaren arabera eta honako irizpideei jarraikiz:

Emari-neurgailua, aurrera egin ahala emaria kontrolatzen duena: 5 puntu.

Tarteen kontrola: 5 puntu.

Minden analisi jarraitua / NIR teknologia: 10 puntu.

b) Gai fitosanitarioen tratamendurako ekipamenduak:

b.1) Barra pneumatikodun ihinztagailuak, arrastekoak nahiz esekiak, Isobus konexioa edo GPSa dutenak, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak ere: 30 puntu. Puntuazio hori handitzen ahalko da, gehienez 40 puntura iritsi arte, ekipamenduaren arabera eta honako irizpideei jarraikiz:

Barren altueraren, inklinazioaren eta egonkortzearen kontrol automatikoa: 5 puntu.

Aire hesia edo TWIN sistema: 5 puntu.

b.2) Ihinztagailu hidropneumatikoak (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak dituztenak: 30 puntu. Puntuazio hori handitzen ahalko da, gehienez 40 puntura iritsi arte, ekipamenduaren arabera eta honako irizpideei jarraikiz:

Dagoen landare kopuruaren arabera emaria kontrolatzeko sistema automatikoa: 5 puntu.

Tunel motako aplikatzailea: 5 puntu.

c) Ongarriak aplikatzeko ekipamenduak, Isobus edo GPSa dutenak, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere: 30 puntu.

d) Aleak ereiteko makinak (zurrustakakoak eta zuzenean ereiten dutenak), Isobus edo GPSa dutenak, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere: 30 puntu.

e) Aleak biltzeko makinak, GPSa dutenak, baita kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamenduak ere: 30 puntu.

f) Bazka biltzeko makinak, GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistemak dituztenak: 30 puntu.

g) Gainerako makinek eta ekipamenduek ez dute punturik izanen berrikuntzagatik, eta, hortaz, ez dute punturik emanen baremoan.

4. Entitate eskatzailearen ezaugarriengatiko baremoko puntuak honako hauek dira:

a) Kooperatibako bazkide diren ustiategiak non dauden, 5. oinarriko 2. zenbakian deskribatzen denaren arabera.

Goi mendialdeko udalerria: 15 puntu.

Mendialdeko udalerria: 10 puntu.

Mendialdekoa izan gabe, naturak bereziki mugatutako eskualdeak: 5 puntu.

Ondorio horietarako, iritziko da kooperatiba aipatu eremu horietan dagoela baldin eta bazkide diren ustiategi gehienak horrelako eremuetan badaude, kontuan hartuta EINeko zer udalerri agertzen den Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren fitxan, ustiategiaren parametroetan, eskaera egiten den unean.

Goi mendialdeko eremuetan dauden ustiategiak ez badira gehiengoa, mendialdekoei batuko zaizkie, eta horrela ere ez badira gehiengoa, naturak mugaturiko eremuei batuko zaizkie. Kasu horietan, puntuaziorik txikiena jasoko dute irizpide honetan.

Ustiategi kopuruan berdinketarik bada, kontuan hartuko da zein eremuk dituen NLU gehien ustiategiko.

b) Ogibide nagusia nekazaritza dutenen parte-hartzea zuzendaritza kontseiluan. Zuzendaritza kontseilurik ez badago, guztira dauden bazkideen gainean kalkulatuko da (bazkide guztien artetik zenbatek duen nekazaritza ogibide nagusi, ehunekotan):

Ehunekoa %50 edo handiagoa: 20 puntu.

%25 gutxienez, baina %50 baino gutxiago: 15 puntu.

%25 baino gutxiago: 10 puntu.

c) Korporazioaren jardunbide egokiengatiko puntuazioa. Zuzendaritza kontseiluan emakumeek duten presentzia baloratuko da. Zuzendaritza kontseilurik ez bada, guztira dauden bazkideen gainean kalkulatuko da (bazkide guztien artetik zenbat diren emakumeak, ehunekotan):

Ehunekoa %50 edo handiagoa: 10 puntu.

%25 gutxienez, baina %50 baino gutxiago: 5 puntu.

d) 5 puntu emanen dira elkarteko bazkide den ustiategiren bat baldin badago nekazaritzako nitratoez ura kutsatzeko arriskua duen eremu batean, kontuan hartuta EINeko zer udalerri agertzen den haren fitxan, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 4ko 247/2018 Foru Aginduan zehazten da zein eremuk duten nekazaritzako nitratoez ura kutsatzeko arriskua. Foru agindu horren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi eta 2018-2021 aldirako jarduketa programa onetsi zen, eta ondoren aldatu egin zen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 23ko 205/2019 Foru Aginduaren bidez.

5. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, lehentasunak ezarriko dira eskaeren artean aurreko puntuetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuz, eta aipatu irizpideen arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei esleituko zaie dirulaguntza, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezarritako muga gainditu gabe.

6. Espedienteen puntuazioan berdinketarik bada, lehentasuna izanen du 3. puntuan (inbertsioen ezaugarriengatiko baremoa) puntuazio altuena duenak. Horrekin ez bada berdinketa hausten, kontuan hartuko da eskatzaileek zenbat puntu duten 4. puntuan (entitate eskatzailearen ezaugarriengatiko baremoa): lehenik, a) apartatuan duten puntuazioaren arabera lehenetsiko dira, eta, ondoren, b), c) eta d) apartatuen arabera. Aurreko irizpidea aplikatu eta gero berdinketak irauten badu, lehenago aurkeztu diren eskaerek edukiko dute lehentasuna.

7. Deialdirako dagoen aurrekontu kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira dagokion ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

11. oinarria.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

1. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitateak beharturik daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta horiek gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Edozein kasutan, foru legearen 3. artikuluko c) letran jasotako entitateen kasuan, ebazpen honen 3. puntuan aipatzen den gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren arabera, honako hauei buruzko informazioa jasoko da, jendaurrean jarri ahal izateko: gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaketa; karguen zerrenda eta haien dedikazio araubidea, lansari gordinak eta entitateak kargu bakoitzarengatik jasotzen dituen diru konpentsazioak, kontzeptuen arabera zehaztuta, eta urteko kontuak.

2. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo gauzaturiko aurrekontua.

b) Hala bada, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra edo aurrekontua.

3. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek ondoren adierazten den informazioa eman beharko dute dirulaguntzarik jasotzen badute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan, bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra konplitu beharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, haiek bete ezean, onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta, zenbatekorik kobratu bada, itzuli egin beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

12. oinarria.–Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari dagokio; atal hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

13. oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera harturik, instrukzio organoak egiaztatuko du ea seigarren oinarrian aipatzen den dokumentazio guztia aurkeztu den. Agiri guztiak ez badaude, hamar egunean osatu ditzala eskatuko zaio eskatzaileari, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.

2. Agiri guztiak bildu ondoren, baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatuko da. Horretarako, bidezko diren kontrolak egiten ahalko dira.

3. Eskaerak ebaluatu ondoren, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak dirulaguntza emateko ebazpena proposatuko du.

4. Landa Garapeneko zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du laguntzak emateari buruz, eta espresuki adieraziko du zer eskaera ezetsi diren.

5. Prozeduraren gainean ebazteko epea 3 hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epea espresuki ebazpenik gabe bukatzen bada, ezetsitzat jotzen ahalko da eskaera, isiltasun administratiboaren ondorioz.

14. oinarria.–Dirulaguntzaren helburua bete dela eta jasotako funtsak erabili direla frogatzeko epea eta modua.

1. 2020ko abuztuaren 14a izanen da inbertsioak gauzatzeko azken eguna. Hori horrela, inbertsioek fakturaturik eta osoki ordaindurik egon beharko dute egun horretarako.

2. Dirulaguntzaren xede diren jarduketak amaitu ondoren, entitate onuradunak laguntza ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko du. 2020ko abuztuaren 14a izanen da horretarako azken eguna. Ordainketa eskaera horrekin batera, inbertsioa egin dela frogatzen duten fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Nekazaritzako makinek Nafarroako Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean inskribaturik egon beharko dute. Nafarroako Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean erregistratzeko eskaera aurkezteko azken eguna 2020ko abuztuaren 14a izanen da.

3. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak agiri guztiak ikuskatuko ditu, eta balidatuko du aurkezturiko gastuak hautagarriak direla, frogagiriak baliozkoak direla eta gainerako agiriak aski direla. Halaber, zerbitzu horrek frogagiri osagarriak eskatzen ahalko ditu, egoki baderitzo, aurkeztutako dokumentazioa zehazteko, argitzeko edo osatzeko.

15. oinarria.–Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Laguntzak ordainketa bakar batean pagatuko dira, 2020an, egiaztapenak egiteko behar diren frogagiriak aurkeztu ondoren; izan ere, organo kudeatzaileak egiaztatu behar du laguntzaren onuradunak betetzen dituela dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasunaz informatzeko betebeharra.

2. Laguntza jaso dezaketen egiazko gastuei oinarri hauetan ezarritako portzentajea aplikaturik aterako da pagatu beharreko zenbatekoa. Hasiera batean onartutakoa izanen da gehieneko kopurua.

3. Laguntza ordaindu aurretiko ziurtapen prozesuan, bisita bat egiten ahalko da inbertsioak in situ egiaztatzeko.

16. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

1. Oinarri hauetan araututako laguntzak bateraezinak izanen dira, inbertsio-elementu berberetarako, legez ezarritako beste edozein laguntzarekin.

2. Ebazpen honetan araututako laguntzak ez dira metatuko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 81. artikuluko 2. apartatuan eta 82. artikuluan jasotako ordainketekin, diruz lagundu daitezkeen kostu berei dagozkienak, baldin eta metaketa horrek Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako laguntzaren intentsitatea edo zenbatekoa gainditzen badu.

3. Ebazpen honek arautzen dituen laguntzak ez zaizkio metatuko kostu berberei dagokien “de minimis” motako beste laguntza bati baldin horrek berekin badakar Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako laguntzaren intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea.

17. oinarria.–Oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Oinarri hauetan ezarritako baldintzak eta onuradunak bete beharreko gainerako guztiak betetzen ez badira, laguntza guztia edo parte bat galduko da eta oker jasotako dirua itzuli egin beharko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legean ezarritako moduan, deusetan galarazi gabe bidezko diren zehapenak jartzea.

2. Zazpigarren oinarriko 1. zenbakiko a) eta b) letretan ezarritakoa ez betetzeak laguntza galtzea ekarriko du.

3. Ez bada betetzen zazpigarren oinarriko 1. zenbakiko c) letran laguntzaren xedeko makinak eskualdatzeari edo errentan emateari buruz ezarritakoa, baldintza hori bete ez duen makinari dagokion laguntza itzuli beharko da, eta legez dagozkion interesak ordaindu.

4. Ez bada betetzen zazpigarren oinarriko 1. zenbakiko c) letran hirugarrenendako lanak egiteari edo hirugarrenek erabiltzeko lagatzeari buruz ezarritakoa, baldintza hori bete ez duen makinari dagokion laguntzaren %50 itzuli beharko da lehen aldian, eta %100, berriz, ez-betetzea bigarren aldiz eginez gero. Horrekin batera, legez dagozkion interesak ordaindu beharko dira.

18. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

1. Ebazpen honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko da, tramiteen katalogoan, nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko nekazaritza kooperatibentzako 2020ko laguntzei dagokien fitxan.

2. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bermatuko du honako informazio hau argitaratzen dela Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean: Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren III. eranskinean aipatzen den informazioa, nekazaritzako ekoizpen primarioan dabiltzan eta 60.000 eurotik gorako banakako laguntza jasotzen duten onuradunei buruzkoa.

3. Aurreko apartatuan aipaturiko informazioa antolatuko da eta jendaurrean jarriko da, normalizaturik, III. eranskin horretan ezarrita dagoen moduan. Informazioa bilatzeko eta deskargatzeko funtzio eraginkorrak jarriko dira horretarako. 2. apartatuan aipatzen den informazioa sei hilabeteko epean argitaratuko da, eta gutxienez hamar urtez mantenduko da. Bi kasuetan, laguntza ematen den egunetik aurrera hasiko da kontatzen epea.

II. ERANSKINA

Laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

a) Entitate eskatzailearen IFK eta zuzendaritza kontseiluko kideen NANak. Kooperatiban 10 bazkide baino gutxiago badaude, bazkide guztien NANak.

b) Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribaturik egotearen ziurtagiria edo, hori ez badute, erregistroan inskribatzeko eskaeraren kopia.

c) Eratze eskriturak eta estatutuak.

d) Zuzendaritza kontseiluak edo gobernu organoak emandako ziurtagiria, alderdi hauek jasotzen dituena:

–Zuzendaritza kontseiluaren osaera.

–Bazkide kopurua (10 bazkide baino gutxiago dituzten kooperatiben kasuan, bazkide guztien izenen zerrenda).

–Laguntza aurkezteko edo laguntzarekin lotutako edozein izapide egiteko ordezkaria nor izanen den.

–Entitateko aginte organo eskudunaren erabakia inbertsioei ekiteko eta dirulaguntza eskatzeko, inbertsiorako aurreikusten den zenbatekoa eta inbertsioaren xedea jasoz.

e) Inbertsioen plana: inbertsio bakoitzeko edo xede bera duten inbertsioen multzo bakoitzeko, azterlan tekniko, ekonomiko eta finantzario bat aurkeztuko da hura justifikatzeko. Halaber, bazkide diren ustiategietatik erdiek gutxienez erabiltzen ahalko dutela adierazi beharko da, 3. oinarriko 4. puntuari jarraikiz.

Inbertsioa definitzea: ezaugarri teknikoak, lan ahalmena, zabalera, bolumena, azalera, etab.

Definitu beharko da ekoizpeneko zein elementurekin erabiliko den.

f) Aurrekontuak edo proformako fakturak, aurreikusten den inbertsio bakoitzerako. Inbertsioaren osagai guztien zerrenda bat barne hartu beharko dute, balorazio batekin, berrikuntzagatik ematen diren puntuak justifikatzeko.

g) Hornitzaileak eraginkortasunaren eta ekonomiaren irizpideei jarraikiz hautatu direla frogatzea, edo irizpide horiek aplikatzea galarazten duten arrazoiak, gastuak 12.000 eurotik gorakoak direnean.

h) Inbertsioak xede badu mindak lurrean aplikatzeko edo lurperatzeko lehendik dauden minda zisternak egokitzea, instalazioa egin duen enpresak luzaturiko ziurtagiria aurkeztu beharko du entitate onuradunak, non zehaztuko baita zer jarduketa gauzatu diren. Horrez gain, behar diren fakturak eta ordainagiriak ere aurkeztu beharko ditu.

Adierazpenak, baimenak eta ziurtagiriak:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, dioena helburu bererako ez duela bestelako laguntzarik eskatu edo hartu, ez eta eskatuko ere.

b) Onuradun izateko ezarritako debeku egoeretan ez dagoela adierazteko erantzukizunpeko adierazpena.

c) Dirulaguntzaren xedeko ondasunak hirugarrenei ez eskualdatu, alokatu edo lagatzeko konpromisoa, bost urtean gutxienez, edo, gutxiago irauten badute, ondasunen balio-bizitza osoan.

d) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko eginbeharrak egiaztatzeko baimena, hitzez hitz honako hau dioena:

“Nik, .............................................., nire izenean / ............................... ordezkatuz, baimena ematen diot Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, makinak amankomunean erabiltzeko kooperatibei nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko laguntzak emateko deialdiak tramitatzeko prozeduran, nik/ordezten dudan entitateak zergen ordainketak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak ditudala/dituela egiaztatzeko”.

III. ERANSKINA

Inbertsio moduluak

NEKAZARITZAKO MAKINAK (unitateko)

1. Traktoreak

1.1. Potentzia < 50 ZP

13.600

1.2. 50 ≤ potentzia < 100

35.000

1.3. 100 ≤ potentzia < 150

56.000

1.4. 150 ≤ potentzia < 200

80.000

1.5. 200 ≤ potentzia < 250

100.500

1.6. Potentzia ≥ 250

133.000

2. Uzta biltzeko makina autopropultsatuak (ebaketa-burua barne)

2.1. Uzta biltzeko makinaren ebaketa-burua

40.000

2.2. Uzta bildu eta xehatzeko makina

10.000

2.3. Bazka biltzeko makina autopropultsatuak

222.000

2.4. Enborretik eta hostoetatik bibragailu bidez uzta biltzeko makina

98.400

2.5. Frutagintzako plataforma autopropultsatua

20.300

2.6. Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahastiak, olibondoak eta gisakoak)

156.300

2.7. “Baby leaf” hostoak biltzeko makina

52.100

2.8. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (lekak, ilarrak, ziazerbak)

358.500

2.9. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (tomateak)

135.000

3. Zamalanak egiteko eta garraiatzeko makina autopropultsatuak

3.1. Orga jasotzaile mastadunak (zezen motakoak)

33.500

3.2. Kargatzaile trinkoa (robota edo bobcata)

30.500

3.3. Gurpil gaineko pala kargatzailea

110.200

3.4. Pala kargatzaile teleskopikoa

54.200

3.5. Unifeed motako nahasgailuak

110.000

4. Gurditraktorea

28.000

5. Lurra lantzeko makineria

5.1. Golde belarriduna

16.000

5.2. Harriak lurperatzeko fresatzeko makina-konformatzeko makina

25.000

5.3. Disko-area

10.500

5.4. Are azkarra

15.000

5.5. Are abiarazia

20.000

5.6. Lerrokako lur-lantzea (strip hill)

18.000

5.7. Marruskagailua

15.500

6. Erein eta landatzeko makineria

6.1. Kolpeka ereiteko makinak (bihiz bihikoak / doitasunezkoak), mekanikoak

23.000

6.2. Birlandatzeko makinak

14.800

7. Simaurra hedatzeko orga

16.500

8. Bazka biltzea

8.1. Segamakina (egokitzailea)

21.000

8.2. Segamakina (ez egokitzailea)

12.000

8.3. Eskuareak

12.500

8.4. Xehatzeko makinak

15.600

8.5. Ohiko paka-makinak

17.800

8.6. Paka handiak egiteko makinak

76.200

8.7. Paka biribilak egiteko makinak

20.900

8.8. Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak

9.300

8.9. Unifeed herrestatua

26.300

8.10. Bestelakoak (azpiak egiteko makinak)

13.900

9. Beste batzuk

9.1. Mozteko tresneria eramateko atoia

5.000

9.2. Fardoendako atoi autokargatzailea, A motakoa - Fardo txikia elkartzeko makina

39.500

9.3. Fardoendako atoi autokargatzailea, B motakoa - Fardo handia biltzeko makina

65.000

9.4. Bazkarendako atoi autokargatzailea

59.000

9.5. Bestelako atoiak - Atoi autoegozlea

37.500

9.6. Bestelako atoiak - Azienda garraiatzeko atoia, traktoreari lotua

10.100

9.7. Bestelako atoiak - Mahatsa biltzeko atoiak

17.100

10. Tripuntala

8.850

EKIPAMENDU INFORMATIKOA (unitateko)

1. GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemarik gabea

3.000

2. GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemaduna.

9.500

BERRIKUNTZAGATIK PUNTUAK JASOKO DITUZTEN MAKINAK (unitateko)

1. 10.000 litroko edo gehiagoko zisterna, baina 20.000 litro baino gutxiagokoa, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko (euro/edukiera litro)

72.000

2. 20.000 litroko edo gehiagoko zisterna, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko

88.000

3. Haizemaile formako irteera duen zisterna egokitzea, minden aplikazio lokalizatua egiteko (hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), xehatzeko edo banatzeko sistema barne

20.000

4. Zisternaren osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Emari-neurgailua, aurrera egin ahala emaria kontrolatzen duena

10.000

Tarteen kontrola

5.000

Minden analisi jarraiturako sistema / NIR teknologia

8.000

5. Barra ihinztagailua, esekia, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteen kontrolerako sistema ere

30.000

6. Barra ihinztagailua, arrastekoa, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistemak eta tarteen kontrolerako sistema ere

38.000

7. Barra ihinztagailua, autopropultsatua, GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteen kontrolerako sistema ere

99.500

8. Barra ihinztagailurako osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Barren altueraren, inklinazioaren eta egonkortzearen kontrol automatikoa

14.000

Aire hesia edo TWIN sistema

7.000

9. Ihinztagailu hidropneumatikoa (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteen kontrolerako sistema dituena

16.000

10. Ihinztagailu hidropneumatikorako osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Dagoen landare kopuruaren arabera emaria kontrolatzeko sistema automatikoa

4.000

Tunel motako aplikatzailea

14.000

11. Ongarriak aplikatzeko ekipamendu esekia, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

16.000

12. Ongarria aplikatzeko ekipamendua, arrastekoa, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

25.000

13. Aleak ereiteko makina pneumatikoa, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

50.000

14. Aleak ereiteko makina, zuzenean ereiten duena, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

60.000

15. Aleak biltzeko makina, GPSa duena, baita kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamendua ere: 250 ZP-tik beherako potentzia

145.000

16. Aleak biltzeko makina, GPSa duena, baita kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamendua ere: 250 ZP-ko potentzia edo handiagoa

170.000

17. Bazka biltzeko makina autopropultsatua, GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistemak dituena

230.000

Iragarkiaren kodea: F1914773