243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3010/2019 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, psikologo lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 18ko 1395/2018 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko 12 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2018ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 2380/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 26ko 2832/2018 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 2an emandako 1948/2019 Ebazpenaren bidez, hamar egun balioduneko epea ireki zen deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak egiaztatzeko.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 2196/2019 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Hautaprobak amaiturik, probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahai kalifikatzaileak. Proposamen hori 2019ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 19koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Carmen Rivera Escribano andrea, igoera txandakoa, eta Mayte Brun Valencia andrea, Silvia Galarreta Nepote andrea, Raúl Manzano Gutiérrez jauna, David López Arístregui jauna, Cristina Jordán Goñi andrea, Antonio Escrich Roldan jauna, María Celorrio Navarro andrea eta María Antonia Gil Lerga andrea, txanda irekikoak, izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, psikologo lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

María Carmen Rivera Escribano andreari 10104 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, baldintza duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik.

Maiyte Brun Valencia andreari 8351 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia, baldintza duena B mailako gidabaimena izatea eta epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik.

Silvia Galarreta Nepote andreari 5827 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Psikologia Sanitarioaren master titulua edo Psikologia Klinikoa espezialitateko psikologia titulua eduki beharra eskatzen duena, edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatutako egiaztatze ziurtagiria, eta baldintza duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik.

Raúl Manzano Gutiérrez jaunari 10093 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Psikologia Sanitarioaren master titulua edo Psikologia Klinikoa espezialitateko psikologia titulua eduki beharra eskatzen duena, edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatutako egiaztatze ziurtagiria, eta baldintza duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik.

David López Arístregui jaunari 10103 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Psikologia Sanitarioaren master titulua edo Psikologia Klinikoa espezialitateko psikologia titulua eduki beharra eskatzen duena, edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatutako egiaztatze ziurtagiria, eta baldintza duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik.

Cristina Jordán Goñi andreari 5852 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia, baldintza duena B mailako gidabaimena izatea eta epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik.

Antonio Escrich Roldán jaunari 7533 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia, baldintza duena B mailako gidabaimena izatea eta epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik.

María Celorrio Navarro andreari 3263 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako San Jose Zentroari atxikia, Psikologia Sanitarioaren master titulua edo Psikologia Klinikoa espezialitateko psikologia titulua eduki beharra eskatzen duena, edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatutako egiaztatze ziurtagiria.

María Antonia Gil Lerga andreari 7532 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia, baldintza duena B mailako gidabaimena izatea eta epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik.

Xedatzea ezen izendatutako izangaiek Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusian (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña) jabetu beharko dutela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Bete gabe gelditu dira 3298, 7024 eta 9825 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak.

4. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, aditzera emanez ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1914719