243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 27an hartua, Nafarroako Jota interes kulturaleko ondasun immaterial deklaratzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak apirilaren 8an emandako 119/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Jota interes kulturaleko ondasun immaterial deklaratzeko espedientea ireki zen.

Ebazpen haren bidez, 30 egunez egon zen jendaurrean. Epe horretan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Ondarearen Batzordeak, 2019ko azaroaren 4an egindako bilkuran, deklarazioaren aldeko txostena egin zuen.

Espedienteak behar bezain ongi deskribatzen duenez ondasuna, eta haren garrantzia eta berezitasuna justifikatzen, hura interes kulturaleko ondasun deklaratzea proposatzen da Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Jota interes kulturaleko ondasun immaterial deklaratzea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1915254