2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Donamariako ostatuaren errentamendua
Xedea: ostatuaren errentamendua.
Epea: Urtebete; urtez urte berritzen ahalko da 4 urte egin arte.
Kanona: Lehen urtean 300,00 euro/hilabeteko + BEZ edo 3.600,00 euro urteko. Bigarren urtetik aurrera 400,00 euro/hilabeteko + BEZ edo 4.800,00 euro urteko.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza-agirian zehazten dena. Nafarroako Kontratazio Atarian ageri da.
Bermeak: ez da behin-behineko bermerik eskatzen. Adjudikaziodunarendako behin betiko bermea 2.500,00 eurokoa izanen da.
Donamarian, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L1914691