24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Castel Ruiz enpresa entitate publikoaren estatutuetan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Castel Ruiz enpresa entitate publikoaren estatutuen 1.1, 1.3, 17.2 eta 17.3 artikuluetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun naturalean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Aipatu epean alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da eta haren testua osorik argitaratuko. Alegazioak aurkezten badira, osoko bilkuraren erabakiz ebatzi beharko dira.

Tuteran, 2019ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1900371