236. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Udal ordenantza, Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Ziraukin, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1914648