236. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, Hezkuntza, Kultura, Kirol, Gizarte, Berdintasun eta Gazteria arloek Berriozarren antolatutako jardueretan parte hartzeko 2019ko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 481369.

ORDENANTZA, HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL, GIZARTE, BERDINTASUN ETA GAZTERIA ARLOEK BERRIOZARREN ANTOLATUTAKO JARDUERETAN PARTE HARTZEKO DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA. 2019.URTEA

Xedea

Helburua da dirulaguntzak emateko araudia finkatzea, pertsonek aukera izan dezaten Kirol, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Berdintasun, Gazteria eta Adinekoen arloetan Udalak eta Berrikilan enpresa publikoak antolatzen dituzten zerbitzuei berdintasunezko baldintzetan heltzeko.

Irizpideak

–Berriozarren erroldatuek soilik egin ahalko dute eskaera (aurtengo urtarrilaren 1etik gutxienez egon behar dute erroldatuta).

–Dirulaguntzak banatuko dira honako entitate hauek antolatutako ikastaroetan izena emateko edo/eta jardueretan matrikulatzeko: Berriozarko Udaleko batzordeak, Udalak diruz lagundutako erakundeak eta Udalarekin hitzarmena sinatutako erakundeak.

–Pertsona bakoitzari jarduera bakarrerako emanen zaio laguntza.

–Udalak eta Berrikilanek antolatutako jardueren dirulaguntza ez da izanen matrikularen %50 baino gehiago, ezta 75 eurokoa baino handiagoa ere, urteko eta pertsonako.

–Dirulaguntza hauetatik kanpo daude Berrikilanek edo gainerako enpresek antolatutako jarduerak. Edonola ere, salbuespenak egon daitezke, arloan arloko batzordeak eta Gobernu Batzordeak onartzen badituzte.

–Salbuespenez, dirulaguntza %50 baino handiagoa izan ahalko da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikariaren txostena aldekoa bada. Salbuespena gertatuko da jardueretan izena emateak familiaren egoera aldatzea badakar eta horrek gizarteratzeko prozesuari laguntzen badio.

Metodologia

Dirulaguntza eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Ordenantzaren bukaeran erantsitako eskabidea, beteta.

Aurreko ekitaldiko errenta aitorpena.

Uneko egoera ekonomikoa aldatu bada aurreko urteko errenta aitorpena egin zenetik (baremo ekonomikoa gainditu delako), aldaketaren berri ematen duten agiriak ere aurkez daitezke.

Epea

Eskaerak egiteko epea 15 egun naturalekoa izango da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatuta.

Berriozarren, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1914580