236. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

120/2019 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2018-2019 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak esleitzen dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2018-2019 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia uztailaren 30eko 462/2019 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondoko ikasle hauei esleitzea, irabazleak baitira, Nafarroako Foru Komunitatean 2018-2019 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak. Ikasleak puntuazio handienetik txikienera ordenatuak daude:

1.–Lucía Sastre Villanueva, Irabia-Izaga ikastetxekoa.

2.–Patricia Castrillo Sanz, Liceo Monjardín ikastetxekoa.

3.–David Lecumberri Irisarri, Calasanz Escolapios ikastetxekoa.

Zerrendan gertatu diren puntuazio berdinketak hausteko, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 462/2019 Ebazpenaren hirugarren oinarriaren 10. puntuan jasotako irizpideak erabili dira.

2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.

3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila 2018-2019 ikasturteari dagokion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia lortu dutela.

4. Saritutako ikasle bakoitzari 250 euro gordin ordaintzea (200 euro garbi, PFEZaren %20ko atxikipena aplikatuta), deialdiaren zazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 462/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia. Diru hori 2019ko gastuen aurrekontuko “Sariak eta lehiaketak” izeneko 420005 42800 2268 321100 partidaren kargura ordainduko da (40005301 kontabilitate-espedientea).

5. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Burlatako Irabia-Izaga, Iruñeko Liceo Monjardin eta Calasanz Escolapios ikastetxeei, haietan ikasi baitute ikasle sarituek, eta interesdunei.

Iruñean, 2019ko azaroaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F1914770