235. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

328/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Carlos Cirilo Amatriain Busto jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariordea, kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela erakunde autonomo horretako zuzendariordeak, foru dekretu bidez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik. Estatutu horiek abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 15ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Carlos Cirilo Amatriain Busto jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariordea, kargutik kentzea. Kargu-uzteak ondorioak izanen ditu Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortzeko eta haren estatutuak onesteko foru dekretua argitaratzen den egunetik aurrera.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F1914614