235. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2020ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen tasak eta prezio publikoak aldatzea 2020ko urterako.

Onespen hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Mendigorrian, 2019ko urriaren 31n.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1913897