234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa ordenantza fiskaletan, tarifak eguneratzeko. Espedientearen hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen tarifen eguneraketak 2020ko ordenantza fiskaletan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1914644