234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Baso-aprobetxamenduaren hirugarren enkante publikoa, hasierako tasazio prezioa % 20 jaitsita

Lesakako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan lote hauen aprobetxamendua esleitzeko:

–Hiru lote:

1. lotea: 51.588 oin pinus radiata (intsinis) eta pinus nigra (larizio), 10.318,45 m³ (9.460,18 m³ enbor txiki eta 858,27 m³ zur), 59.141,19 eurotan baloraturik, BEZik gabe.

2. lotea: 3.212 oin pinus radiata (intsinis), 4.243,49 m³ (424,35 m³ enbor txiki eta 3.819,14 m³ zur), 124.928,23 eurotan baloraturik, BEZik gabe.

3. lotea: 2.852 oin pinus radiata (intsinis), 4.453,54 m³ (445,35 m³ enbor txiki eta 4.008,19 m³ zur), 131.112,27 eurotan baloraturik, BEZik gabe.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren % 2ko behin-behineko fidantza pausatu izana egiaztatzen duen gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian adierazitako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dira. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Lesakan, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1914789