234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

315/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari zegokion lan publikoaren eskaintzan bete gabe gelditu ziren lanpostuak eskaintzen dira.

Ekainaren 6ko 44/2018 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 7koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. 2017ko Estatuaren Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari zegokion eskaintza hori.

Hezkuntza Departamentuak adierazi du zenbait lanpostu bete gabe gelditu direla hautaprobak egin ondoan, eta, hortaz, 2019rako 92 lanpostu eskaintzen ahal direla berriz, Hezkuntzako Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasle izateko, lehen aipatutako 44/2018 Foru Dekretuan ezarritako espezialitate eta hizkuntzetan.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Gobernuari proposatu diote lan publikoaren eskaintza partzial bat onesteko, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari zegokion lan publikoaren eskaintzan bete gabe gelditu ziren 92 lanpostuak eskaintzeko. Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasle izateko dira lanpostu horiek.

92 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko azaroaren hamahiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako, 2019. urterako. Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasle izateko 92 lanpostu biltzen ditu, zeinak bete gabe gelditu baitziren, eta Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan aurreikusitako egonkortze-tasari dagozkio.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Klarinetea (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 33108.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Konposizioa (gaztelaniaz). Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31544, 32544 eta 34151.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Gitarra (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 32855.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Inprobisazioa eta Akonpainamendua (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 33599.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Ganbera Musika (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 31709.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Oboea (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 32876.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Organoa (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 32873.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Pedagogia (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39106.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Txistua (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39112.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Biola (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39113.

–Maisua/maistra. Espezialitatea: Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz). Hogeita bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 34200, 34240, 34272, 34296, 34320, 34336, 34345, 34349, 34386, 34430, 34437, 34444, 34447, 34470, 34546, 34547, 34647, 34793, 34799, 34947, 34989, 35012, 35036, 35091 eta 35126.

–Maisua/maistra. Espezialitatea: Entzumena eta Hizkuntza (euskaraz). Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 33153, 33154, 33208, 33257, 33258, 33376, 33545, 33550 eta 33577.

–Maisua/maistra. Espezialitatea: Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (euskaraz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 33961.

–Maisua/maistra. Espezialitatea: Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz). Hogeita hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 33482, 33607, 33625, 33648, 33834, 33955, 34073, 34164, 34241, 34295, 34328, 34384, 34486, 34594, 34628, 34782, 34785, 34804, 34931, 34987, 35034, 35120, 35186, 35193, 35225, 35256, 35272, 36366, 36384, 36527, 37516 eta 38495.

–Maisua/maistra. Espezialitatea: Euskara (Nafarroa). Hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 37081, 37100, 37202, 37204, 37215, 37359, 37363, 37387, 37393, 37495, 37510, 37517 eta 37536.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko azaroaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1914532