234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

28/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Urriaren 30eko 62/2019 Foru Dekretuaren bidez, onetsi egin zen Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa, non kokatu baitira Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia eta Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16. artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako ariko direnak, edo zuzenean horien menpe dauden beste administrazio organo batzuetako titularren ordez aldi baterako ariko direnak, haiek kanpoan daudenean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean, karguak hutsik daudenean edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Lehena.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, zerbitzuko zuzendari hauek ordeztuko dute aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria.

2. Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

Bigarrena.–Etxebizitzako zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, zuzendaritza nagusi horren mende dauden zerbitzuetako zuzendariek ordeztuko dute aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria.

2. Programen Hedapenerako eta Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

Hirugarrena.–Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du aldi baterako.

Laugarrena.–Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Araubide Juridikoaren Ataleko buruak ordeztuko du aldi baterako.

Bosgarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 13an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F1914568