2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Andosillako Udalak, 2019ko irailaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2019ko plantilla organikoan (1/2019 espedientea).
Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da aldaketa 2019ko plantilla organikoan (1/2019 espedientea).
Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.
Andosillan, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.
ERANSKINA
Jatorrizko testua:
LANP. KODEA | LANPOSTUA | MAILA | OSAGARRIAK |
Maila | Bateraez. | Lanp. | Hitzarm. | Lanal. |
03 | Udal agentea | C | | | 35,00 | 3,36 | |
04 | Udal agentea | C | | | 35,00 | 3,36 | |
Aldaketa, atzeraeragineko ondorioak 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina izango dituela (23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziari buruzkoa):
LANP. KODEA | LANPOSTUA | MAILA | OSAGARRIAK |
Maila | Bateraez. | Lanp. | Hitzarm. | Berar. | Lanal. |
03 | Udal agentea | C | | | 6.00 | 3,36 | 45,00 | |
04 | Udal agentea | C | | | 6,00 | 3,36 | 45,00 | |
Iragarkiaren kodea: L1914460