227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Ordenantza fiskala, arautzen dituena udal hilerria erabiltzeko eta zerbitzuak jasotzeko tasak. Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2019ko urriaren 23an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat zeinaren bidez arautzen baitira udal hilerria erabiltzeko eta zerbitzuak jasotzeko tasak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Legardan, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1913978