227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

301/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituena.

ATARIKOA

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen oinarrizko baldintzak arautzen ditu, Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistema bat sortuz, administrazio publiko guztien elkarlanarekin eta partaidetzarekin.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea onesteak, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez erregelamendua geroago garatzearekin eta ondoren, martxoaren 20ko 30/2019 Foru Dekretuaren bidez, hura aldatzearekin batera, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen bultzada eta prozesu berri bat ekarri du, Espainiako Konstituzioak ezartzen duen gizarte estatuaren ereduan aurrera egitea sustatzen duena, Nafarroako herritarren ongizatean aurrerapena ekarriz.

Hori kontuan harturik, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Mendekotasun Agentzia sortu zuen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez. Erakunde hori mendekotasun egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonei arreta emateko gizarte zerbitzuak kudeatzeko ereduak egituratu eta berrantolatzeko asmoz sortu zen. Geroago, erregulazio hori ordeztu zuten uztailaren 25eko 74/2012 Foru Dekretuak eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuak, berriz ere ematen baitio erakunde autonomoari familiendako, eta adingabeen sustapenerako, arretarako eta babeserako politiken kudeaketa.

Azken urteotan bildutako esperientziaren ondorioz, eta Gobernuaren eta Departamentuaren egitura organiko berriak onetsi direnez, gomendagarria da Agentziaren Estatutu berriak egitea. Izan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen egitura berria ezarri zen, eta abuztuaren 14ko 92/2019 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura. Azkeneko dekretu horren artikulu bakarrean xedatzen da Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoa erakunde horri atxikita gelditzen dela.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 49.2 artikuluak xedatzen du erakunde publikoen estatutuak Nafarroako Gobernuaren dekretu bidez onetsiko direla, erakundea atxikita duen departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko azaroaren seian egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Estatutuak onestea.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi dira. Horien testua foru dekretu honen eranskinean ageri da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Xedapen gehigarri bakarra.–Balorazio Zentroko zuzendariaren izendapena berrestea.

Berresten da, baldintza berberetan, Balorazio Ataleko buruaren izendapena, orain Balorazio Zentroko zuzendaria izanen baita.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra.–Administrazio unitateen iraupena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behineko egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta, bereziki, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretua.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Erregelamendua garatzeko ahalmena.

Eskubide Sozialetako kontseilariari baimena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

I. TITULUA

Izaera, atxikipena eta eskumenak

1. artikulua. Izaera.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde administratibo autonomo bat da, berezko nortasun juridikoa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, bere xedeak bete ahal izateko.

2. artikulua. Atxikipena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia, bere xedeak betetzeko, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak plangintzari eta politika orokorrari dagokienez ematen dituen jarraibideen menpean eta hari atxikia dago. Hortaz, departamentu horren esku gelditzen dira Agentzia kontrolatu eta babesteko ahalmenak, estatutuetan, foru legedian eta antolamendu juridiko administratiboan esleitzen zaizkionak.

3. artikulua. Eskumenak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari dagokio autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko politikak adinekoei eta desgaitasunak eta/edo eritasun mentalak dituztenei arreta emateko Nafarroan koordinatu eta kudeatzeko eskumena, baita adingabeen sustapen, arreta eta babeserako politikak eta familiei begira ezartzen direnak koordinatu eta kudeatzeko eskumena ere.

Eskumen horiek garatzeko, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Mendekotasuna eta desgaitasuna baloratzeko behar diren zerbitzuak eta baliabideak kudeatzea.

b) Mendekotasun eta/edo desgaitasun egoeran bizi diren pertsonei arreta emateko behar diren zerbitzuen eta baliabideen zorroa kudeatzea.

c) Autonomia pertsonala sustatzeko, mendekotasunari aurrea hartzeko eta mendekotasun eta/edo desgaitasun egoeran bizi diren pertsonei arreta emateko behar diren zerbitzuak eta baliabideak kudeatzea, hala berekiak, nola ekimen pribatuko entitateenak, pertsonari bere ohiko giroan irauteko erraztasunak ematea helburu.

d) Gizarte eta osasun arloko baliabideak garatu eta kudeatzea, bere eta entitate laguntzaileen programa eta ekintzen bidez, departamentuen arteko koordinazioa sustatuz.

e) Herritarrei informazioa eskaini, erraztu, hurbildu eta eskuragarri jartzea.

f) Baliabideak lortzea mendekotasun eta desgaitasun arloko arreta eta sostengu programetarako.

g) Autonomia sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko indarreko araudia bete beharraren ondoriozko jarduketak egitea, Foru Komunitateko edozein erakunde publikok eskatuta.

h) Departamentuak mendekotasunaren eta desgaitasunaren arloan dituen planak eta programak diseinatzen, gauzatzen, ebaluatzen eta jarraipena egiten laguntzea.

i) Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko programetarako baliabideak indartu eta bideratzea.

j) Familientzako politikak diseinatu, abian jarri, koordinatu eta ebaluatzea Nafarroako Foru Komunitatean, baita haurren eta nerabeen sustapen, arreta eta babeserako ezartzen direnak ere.

k) Haur eskolak kudeatzea bere eskumen eremutik.

l) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoei laguntza ematea herritarren ardurakidetza publiko eta pribatua bultzatzen duen politika bat gara dezaten familiei dagokienez.

m) Nafarroan autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko gaietan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta gainerako administrazio publiko, erakunde entitate eta erakunde publiko zein pribatuen arteko harremanak sustatzea, baita familientzako eta adingabeentzako politikak koordinatu eta kudeatzeko eskumenak ere.

n) Departamentuari arau berriak proposatzea eta haiek prestatzen laguntzea.

ñ) Departamentuari finantzaketa beharrak proposatzea programak garatzeko.

o) Antzeko eginkizunak, Agentziaren helburuak lortzen laguntzen badute.

II. TITULUA

Egitura organikoa

I. KAPITULUA

Zuzendaritza organoak

4. artikulua. Zuzendaritza organoak.

Honako hauek dira Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendaritza organoak:

a) Gobernu Kontseilua.

b) Kudeaketako zuzendaritza.

c) Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetza.

d) Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetza.

e) Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza.

II. KAPITULUA

Gobernu Kontseilua

5. artikulua. Osaera.

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluak honako kide hauek ditu:

a) Kontseiluko burua: Eskubide Sozialetako kontseilaria. Kanpoan badago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak ordeztuko du.

b) Batzordekideak: Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailea eta zuzendariordeak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea eta osasunaren, hezkuntzaren, aurrekontuen eta ondarearen arloetan eskumena duten zuzendari nagusiak.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko hiru kide ere izanen dira Gobernu Kontseiluko kide, organo hartan Foru Komunitateko Administrazioaren izenean aritzen ez diren kideen artetik hautatuko direnak.

2. Departamentuak Gobernu Kontseiluan dituen kideen zuzendaritza karguren bat hutsik geldituz gero, Eskubide Sozialetako kontseilari titularrak haien ordezkoak izendatuko ditu, aldi baterako, behin betiko izendapenak egin bitartean.

6. artikulua. Ahalmenak.

Gobernu Kontseiluak ahalmen hauek ditu:

a) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren ondarea administratzea.

b) Ondasun higiezinen erosketa edo haiek erabiltzearen gaineko edozein egintza proposatzea.

c) Gizarte zerbitzuen sistema publikoko zentro eta zerbitzuetan sartzeko baremoa onestea.

d) Sistema publikoko zentro eta zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoen araubidea onestea.

e) Kontseiluko buruak presako kasuetan emandako ebazpenen eta probidentzien berri izatea.

7. artikulua. Kontseiluko buruaren ahalmenak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluko buruari honako ahalmen hauek dagozkio:

a) Gobernu Kontseiluaren bileretarako dei egitea eta horietarako gai zerrenda ezartzea, bilkuretan buru eta zuzendari lanetan aritzea, eta haren erabakiak eta funtzionamendu arauak betetzen direla zaintzea.

b) Presako kasuetan behar diren probidentzia eta ebazpenak hartzea, eta ondotik egiten den lehenbiziko bilkuran horien berri ematea Gobernu Kontseiluari.

8. artikulua. Idazkaritza.

1. Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian dagoena izanen da Gobernu Kontseiluko idazkaria.

2. Idazkaritzaren eginkizun berariazkoak izanen dira honako hauek:

a) Gobernu Kontseiluaren lanak prestatzea, kontseiluburuaren jarraibideen arabera, eta erabakiak betearazteko izapideak egitea.

b) Osoko bilkuretako akta egitea, hartzen diren erabakien fede ematea eta eskatzen diren ziurtagiriak luzatzea, Gobernu Kontseiluaren liburu eta dokumentuak zaintzea eta deialdiak egitea.

c) Agintzen zaizkion gainerako eginkizunak betetzea.

9. artikulua. Funtzionamendua.

1. Gobernu Kontseilua nahitaez urtean behin bilduko da bilkura arruntean. Bilkura bereziak kontseiluburuak hala erabakirik eginen dira.

2. Gobernu Kontseiluaren funtzionamenduari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta kide anitzeko organoentzat ezarritakoari men eginen zaio.

10. artikulua. Aholkularitza.

Gobernu Kontseiluak edozein unetan eskatzen ahalko du beste pertsona batzuen aholkua, daukaten ezagutza, prestakuntza, izen ona edo beste zergatiko bat dela kausa haien esku-hartzea egokitzat jotzen baldin badu. Kasu horretan, dei berezia eginen zaie horretarako.

III. KAPITULUA

Zuzendari kudeatzailea

11. artikulua. Izendapena eta kargutik kentzea.

1. Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko du zuzendari kudeatzailea, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik.

2. Zuzendari kudeatzailea kanpoan dagoenean, gaixo egoteagatik edo bestelako gorabeherengatik, zuzendariordeek ordeztuko dute, honako hurrenkera honi jarraikiz:

a) Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetza.

b) Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetza.

c) Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza.

12. artikulua. Eginkizunak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak honako eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

a) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren jardunaren erantzukizunik gorena bere gain hartzea.

b) Erakundearen ordezkaria izatea.

c) Gobernu Kontseiluko erabakiak bete eta betearaztea.

d) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren organoak eta jarduerak zuzendu, kudeatu eta antolatzea.

e) Erakunde autonomoak jarduteko behar diren administrazio ebazpenak ematea eta administrazio egintzak bete daitezen agintzea.

f) Kontratazio administratiboaren arloan indarra duen araudiak kontratuak egiteko erakunde autonomoen ordezkariei esleitzen dizkien ahalmenak erabiltzea.

g) Zerbitzuen kontratazioa eta itun sozialak ebaluatzeko eta horien jarraipena egiteko batzordeetan izanen diren ordezkariak izendatzea, baita gainerako kideak ere, enpresa adjudikazio-hartzaileak, enpresa batzordeak eta zentroan parte hartzeko kontseiluak proposatuta.

h) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari dagozkion ondare-erantzukizuneko prozeduren gainean ebaztea.

i) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren transferentzietarako eta funtzionamendurako gastu eta ordainketak baimentzea, indarreko araudian ezarritakoarekin bat.

j) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren jarduketa programak prestatzea.

k) Mendekotasun eta desgaitasun egoerak aintzat hartzeko prozedurak ebaztea.

l) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako langileendako prestakuntza programak koordinatzea, kudeatzea, kontrolatzea eta ebaluatzea.

m) Lan metodoak hobetzeaz, berrikuntza teknologiko aplikagarriak sartzeaz, zentroak, instalazioak eta ekipamenduak zaindu eta mantentzeaz eta diru-sarrera eta gastuak optimizatzeaz arduratzea.

n) Departamentuak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren eskumen esparruan dituen planak eta programak diseinatzen, gauzatzen, ebaluatzen eta haien jarraipena egiten laguntzea.

ñ) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzea, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

o) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako zentroetako zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

p) Proposamenak egitea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako plantilla organikoa aldatzeko eta lan eskaintzak ateratzeko, eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuari igortzea, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako organoetako langileria arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 1. artikuluaren b) eta c) letretan xedatutako ondorioetarako.

q) Langileak zuzendu eta antolatzeko eskumenak erabiltzea, haien mailarekin eta haien izendapenarekin bat datozen eginkizunak esleitzekoak barne.

r) Langile bakoitzari dagokion lanpostua esleitzea, eta, orobat, atxikipen aldaketak egitea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren barrenean beteak edo hutsik dauden lanpostuen artean.

s) Hutsegite larriak edo oso larriak egiteagatik diziplina espedienteak irekitzea.

t) Langileen behin-behineko eginkizun-gabetzearen egoera administratiboa deklaratzea.

u) Hutsegite larri eta arinengatik diziplina espedienteen gainean ebaztea.

v) Bide jurisdikzional sozial eta zibilaren aurreko erreklamazioak ebaztea.

w) Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioaren Patronatuko burua izatea, fundazio hori sortzen duen irailaren 24ko 269/2001 Foru Dekretuan ezarritako eginkizunak betez.

x) Eskubide Sozialetako kontseilariak eta Agentziako Gobernu Kontseiluak, bere kargua dela eta, agintzen dizkioten eginkizun guztiak.

13. artikulua. Eskuordetzea.

Eskudantzietako batzuk Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendariordeen esku utz ditzake, indarra duen legedian ezarritakoaren arabera.

IV. KAPITULUA

Zuzendariordetzak

14. artikulua. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendariordetzak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bere egituran honako zuzendariordetza hauek ditu, zuzenean zuzendari kudeatzailearen menpean:

a) Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetza.

b) Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetza.

c) Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza.

15. artikulua. Zuzendariordetzak.

Nafarroako Gobernuak libreki hautatuko eta kargutik kenduko ditu zuzendariordeak, foru dekretu bidez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposatuta.

Kargua hutsik gelditzen denean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, zuzendariordeek elkar ordeztuko dute aldi baterako, 14. artikuluan ezarritako ordenari jarraikiz.

16. artikulua. Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetza.

Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzak honako eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

a) Agentziako zuzendaritzari laguntzea zuzendaritza organoak koordinatzen.

b) Ekimen publikoko edo pribatuko entitateekiko kontratuak eta itun sozialak antolatu, bultzatu, kudeatu eta kontrolatzea, Agentziako gainerako organoekin koordinaturik.

c) Ekimen pribatuko entitateekiko kontratuak eta itun sozialak egiteko irizpide ekonomikoak, baldintzak eta adierazleak diseinatzea.

d) Departamentuak dituen planak eta programak diseinatzen, gauzatzen, ebaluatzen eta haien jarraipena egiten laguntzea.

e) Kontu-egoerak eta auditoriak egiteko lanak koordinatzea.

f) Zentro berekietan eta esleitzen zaizkionetan programaturiko obretarako, instalazioetarako eta ekipamenduetarako inbertsioak kudeatzea.

g) Gizarte zerbitzuen arloko obra eta ekipamenduetako inbertsioetarako dirulaguntzen deialdiak prestatu, kudeatu eta kontrolatzea.

h) Bere zentroetako ondasun eta zerbitzuen hornidura planifikatzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

i) Agentziatik egiten diren zerbitzuei dagozkien kontratuen eta itun sozialen baldintza ekonomikoak eta Agentziatik sustatzen diren zerbitzuetako hitzarmenen baldintza ekonomikoak betetzen direla kontrolatzea.

j) Boluntario-lana sustatzeko programak bultzatzea, koordinatzea, kudeatzea eta ikuskatzea.

k) Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko jarduerak antolatzea eta sentsibilizazio jarduketak sustatzea.

l) Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko programa berritzaileetarako baliabide berriak sustatzea.

m) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren giza baliabideen arloko beharrak koordinatzea, kudeatzea eta gainbegiratzea.

n) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko zentroetako eta instalazioetako segurtasun eta higiene programak planifikatzea.

ñ) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen araudiak erakunde autonomoei esleitzen dizkien eginkizunak betetzea, zuzendari kudeatzaileari esleiturik ez daudenak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko zentro berekietako langileei dagokienez.

o) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko zentro berekietarako langileak administrazio araubidean edo lan araubidean aldi baterako kontratatzeko deialdiak onetsi, tramitatu eta ebaztea, eta kontratuak baimendu eta formalizatzea.

p) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren langileentzako prestakuntza programak koordinatzea, bultzatzea eta kudeatzea.

q) Zahar etxeen erabiltzaileek egonaldien zerbitzuak finantzatzeko egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legea aplikatzearen ondoriozko administrazio jarduketei buruzko informazioa ematea, gainbegiratzea, kudeatzea eta kontrolatzea zorra, eta gainerako administrazio jarduketak.

r) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendaritzari, baita haren menpeko administrazio unitateei ere, laguntzea bere eskumeneko arloetan.

s) Azaldutako eginkizunen antzekoa edo osagarria izanik, beste administrazio unitateren bati espresuki esleitu ez zaiona, eta eskuordetzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun.

17. artikulua. Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetza.

Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzak, besteak beste, honako eginkizun hauek beteko ditu:

a) Agentziako zuzendaritzari laguntzea zuzendaritza organoak koordinatzen.

b) Desgaitasuna eta mendekotasuna baloratzeko lantaldeak koordinatzea.

c) Garatzeko arazoak dituzten edo horren arriskua duten 0tik 3 urte bitarteko haurren tratamendurako orientazio eta balorazio taldeak gainbegiratzea.

d) Arreta goiztiarreko programaren diseinua, koordinazioa, aplikazioa eta ebaluazioa gainbegiratzea.

e) Desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko zerbitzu eta zentroen kudeaketa koordinatzea eta haiei laguntza eta aholkuritza ematea.

f) Desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuei loturiko prestazio ekonomikoen antolaketa eta kudeaketa koordinatzea.

g) Gizarte zerbitzuen sistema publikoko zentroetako erabiltzaileen sarreren kudeaketa gainbegiratzea.

h) Zerbitzu berekietan eta/edo itunduetan profilei, zainketei, jarduerei eta esku hartzeko programei dagokienez dauden laguntza beharrak baloratzea.

i) Departamentuak dituen planak eta programak diseinatzen, gauzatzen, ebaluatzen eta haien jarraipena egiten laguntzea.

j) Bere eskumenen esparruan, departamentuen eta erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.

k) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendaritzari, baita haren menpeko administrazio unitateei ere, laguntzea bere eskumeneko arloetan.

l) Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak bultzatzea, koordinatzea, kudeatzea eta haien jarraipena egitea, Osasun Departamentuarekin lankidetzan arituz programak optimizatzeko.

m) Mendekotasun eta/edo desgaitasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileentzako prestakuntza programak sustatzea, koordinatzea eta kudeatzea.

n) Agentziak zerbitzuei buruz egiten dituen kontratuetan eta itun sozialetan baldintza teknikoak betetzen direla begiratzea.

ñ) Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko jarduerak antolatzea eta sentsibilizazio jarduketak sustatzea.

o) Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko programa berritzaileetarako baliabide berriak sor daitezela sustatzea.

p) Azaldutako eginkizunen antzekoa edo osagarria izanik, beste administrazio unitateren bati espresuki esleitu ez zaiona, eta eskuordetzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun.

18. artikulua. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza.

Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Agentziako zuzendaritzari laguntzea zuzendaritza organoak koordinatzen.

b) Kudeaketako Zuzendaritzari proposatzea familientzako politiken urteko plangintza bat, jarduketak diseinatzeko orduan abiapuntuak izanik ardurakidetza, laneko, familiako eta norberaren bizitzako eginkizunak bateratzeko bidea den aldetik, bai eta zaintzaren etika ere.

c) Departamentuak familiaren arlorako dituen planak eta programak diseinatzen, ebaluatzen eta haien jarraipena egiten laguntzea.

d) Familiei, haurrei eta nerabeei buruzko araudi guztia onestean, hura sustatzea eta bultzatzea, eta lan horietan laguntzea.

e) Nafarroako Gobernuko departamentuekin eta haietan esku hartzen duten administrazio publiko eta erakundeekin batera, familien, haurren eta nerabeen arloan gauzatu nahi diren politika, planak eta programak prestatzeko eta haien gainean laguntza teknikoa jasotzeko erraztasunak ematea.

f) Familiak elkartzeko guneak eta familientzako bitartekaritza eta orientazio zerbitzuak koordinatzea.

g) Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen betetzea eta garapena sustatzea.

h) Egoera gatazkatsuan diren edo arazo sozialak dituzten adingabeen egoeren gaineko sentsibilizazio eta prestakuntzarako eta prebentziorako programak garatzea.

i) Kudeaketako Zuzendaritzari proposatzea menpean dituen unitate organikoen funtzionamendurako jarraibideak.

j) Gai ekonomikoetan Kudeaketako Zuzendaritzari aholku ematea eta, zehazki, aurrekontuen aurreproiektuak prestatzerako garaian eta aurrekontuetako aldaketak proposatzean, bere eskumenen esparruan.

k) Eskuordetuz gero, zuzendariordetzako langileriaren antolaketaren gaineko ahalmenak erabiltzea, lanak eta eginkizunak bakoitzaren mailaren eta izendapenaren arabera banatzea eta absentismoa kontrolatzea barne, eta Kudeaketako Zuzendaritzari langileriaren arloko bidezko jarduketak proposatzea, hori guztia bere eskumenen esparruaren barrenean.

l) Zuzendariordetzako langileen urteko prestakuntza plana prestatzea eta haren jarraipena egitea, bere eskumenen esparruan.

m) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendaritzari, baita haren menpeko administrazio unitateei ere, laguntzea bere eskumeneko arloetan.

n) Azaldutako eginkizunen antzekoa edo osagarria izanik, beste administrazio unitateren bati espresuki esleitu ez zaiona, eta eskuordetzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun.

V. KAPITULUA

Atalaren azpiko atalak, zentroak, haur eskolak eta unitateak

19. artikulua. Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzaren atalak.

1. Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzak atal hauek ditu bere egituran:

a) Ituntze Atala.

b) Inbertsio, Obra eta Hornidura Atala.

c) Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atala.

d) Langileria Atala.

2. Ituntze Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakunde autonomoak gizarte zerbitzuen arloko jarduerak osatzeko sinatzen dituen kontratuak eta itun sozialak koordinatzea eta gainbegiratzea, erantzukizun publikokoak direnean, kasuan kasuko arloen arduradunekin elkarlanean.

b) Zerbitzuen kontratu, itun sozial eta hitzarmen gehiago sinatzeko proposamenak egitea (plazak ituntzea, egoitza zentroak, eguneko zentroak etab.), kasuan kasuko arloen arduradunekin elkarlanean.

c) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendaritzari eta bere antolamenduan dituen gainerako unitateei bere eskumeneko arloetan laguntzea.

d) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

e) Azaldutako eginkizunen antzekoa edo osagarria izanik, beste administrazio unitateren bati espresuki esleitu ez zaiona, eta eskuordetzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun.

3. Inbertsio, Obra eta Hornidura Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ekipamenduen eta instalazioen berrikuntza eta mantentze-lanak planifikatzea eta sustatzea.

b) Departamentuak bere zentro berekietan egiten dituen lanak kudeatzea, tramitatzea eta kontrolatzea.

c) Erakundeek edo enpresek departamentuaren zentro berekietan egiten dituzten lanak baimentzea eta kontrolatzea.

d) Departamentuak duen ibilgetuaren inbentarioa sortzea eta horren mantentze-lanez arduratzea.

e) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak gizarte zerbitzuetako azpiegituren obrak eta proiektuak egiteko ematen dituen dirulaguntzak tramitatzea, kudeatzea eta kontrolatzea.

f) Zuzendariordetzari laguntzea gizarte zerbitzuen arloko obra eta ekipamenduetako inbertsioetarako dirulaguntzen deialdiak prestatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko lanetan.

g) Kudeatzea eta kontrolatzea departamentuak gizarte zerbitzuen arloan dituen zentroetarako kontratuak, hots, obrakoak, zerbitzuetakoak, laguntza teknikoa ematekoak eta hornidurakoak.

h) Esparru horretan beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak proposatzea eta tramitatzea.

i) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

j) Azaldutako eginkizunen antzekoa edo osagarria izanik, beste administrazio unitateren bati espresuki esleitu ez zaiona, eta eskuordetzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun.

4. Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko prestazioak sustatzea eta kudeatzea.

b) Gizarte ekimeneko entitateekin koordinatzea eta elkarlanean aritzea, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko programak garatzeko.

c) Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko laguntzen eta dirulaguntzen espedienteak kudeatzea eta kontrolatzea.

d) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari eta desgaitasunari aurrea hartzeko programak garatzen dituzten entitateekin sinatzen dituen hitzarmenak kudeatzea eta kontrolatzea.

e) Gizarte ekimeneko entitateekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea boluntarioen programak garatzeko mendekotasunaren, adindunen, desgaitasunaren eta eritasun mentalen esparruetan.

f) Bere eskumenen esparruan, departamentuen eta erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.

g) Laguntzarekiko garraio egokituaren programa kudeatzea Adinekoentzako Zerbitzuen Atalarekin eta Desgaitasuna dutenentzako Zerbitzuen Atalarekin koordinatuz.

h) Telelaguntza programa kudeatzea.

i) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

j) Azaldutako eginkizunen antzekoa edo osagarria izanik, beste administrazio unitateren bati espresuki esleitu ez zaiona, eta eskuordetzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun.

5. Langileria Atalak honako eginkizun hauek beteko ditu:

a) Sindikatuekiko eta langileen ordezkaritza organoekiko harremanak bideratzea.

b) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko zentroak, administrazio unitateak eta zerbitzuak ikuskatzea eta koordinatzea laneko eskubide eta betebeharrak begiratu eta betetzeari dagokionez.

c) Langileriaren arloan aholku teknikoak ematea, erakundeko unitate administratibo, zentro eta zerbitzu guztietan.

d) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko zentro, administrazio unitate eta zerbitzu berekietan segurtasun eta higiene programak gainbegiratzea.

e) Langileen erregistroa irekitzea, mantentzea eta eguneratzea.

f) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko zentroetako, administrazio unitateetako eta zerbitzuetako lanpostuak hautatzeari buruzko proposamenak egitea, urteko plantilla organikoa prestatzeko.

g) Langileriaren eta nominen kudeaketa koordinatzea eta kontrolatzea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko zentroetan.

h) Hautapen eta balorazio epaimahaien lana koordinatzea eta gainbegiratzea.

i) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko zentroetako langile beharrak eta aurrekontua kontrolatzea, baita lan publikoaren eskaintzako proposamenak eta deialdiak prestatzea ere.

j) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko zentroetako, administrazio unitateetako eta zerbitzuetako langileentzako prestakuntza programak koordinatzea eta gainbegiratzea.

k) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

l) Azaldutako eginkizunen antzekoa edo osagarria izanik, beste administrazio unitateren bati espresuki esleitu ez zaiona, eta eskuordetzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun.

20. artikulua. Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzaren Atalak eta zentroak.

1. Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Adinekoentzako Zerbitzuen Atala.

b) Desgaitasuna dutenentzako Zerbitzuen Atala.

c) Prestazioak Kudeatzeko Atala.

d) Balorazio Zentroa.

e) Arreta Goiztiarreko zentroa.

2. Adinekoentzako Zerbitzuen Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gizarte zerbitzuen sistema publikoko zentroetan, adinekoen sarrera antolatu, planifikatu eta kudeatzea.

b) Adinekoei arreta emateko gizarte eta osasun zerbitzu eta zentroak koordinatzea, kudeatzea, haiei sostengu eta aholku ematea eta haiek ebaluatzea.

c) Osasun Departamentuarekin koordinatzea baterako lan programetan esku hartzea.

d) Zerbitzuek dituzten beharrak baloratzea, profilei, zainketei, jarduerei eta esku hartzeko programei dagozkienak, zuzendariordetzako beste atal batzuekin elkarlanean.

e) Adinekoentzako zerbitzuei loturiko prestazio ekonomikoen antolaketa, tramitazioa eta kudeaketa koordinatzea.

f) Zahar etxeen erabiltzaileek egonaldien zerbitzuak finantzatzeko egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legea aplikatzearen ondoriozko zorraren berri ematea eta hura kontrolatzea, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzarekin koordinaturik.

g) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

h) Azaldutako eginkizunen antzekoa edo osagarria izanik, beste administrazio unitateren bati espresuki esleitu ez zaiona, eta eskuordetzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun.

3. Desgaitasuna dutenentzako Zerbitzuen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gizarte zerbitzuen sistema publikoko zentroetan, desgaitasuna duten pertsonen eta eritasun mentala duten pertsonen sarrera antolatzea, planifikatzea eta kudeatzea.

b) Desgaitasuna edo eritasun mentala duten pertsonei arreta emateko gizarte eta osasun zerbitzu eta zentroak koordinatu eta kudeatzea eta haiei sostengu eta aholku ematea.

c) Baterako lan programak koordinatzea Osasun Departamentuarekin bai eta Nafarroako Gobernuaren gainerako departamentuekin ere.

d) Zerbitzuek dituzten laguntza beharrak baloratzea, soslai, zainketa, jarduera eta esku hartzeko programei dagozkienak, Zuzendariordetzako beste atal batzuekin elkarlanean.

e) Desgaitasuna edo eritasun mentala duten pertsonentzako zerbitzuei loturiko prestazio ekonomikoen antolaketa, tramitazioa eta kudeaketa koordinatzea.

f) Eritasun mentala duten pertsonentzako Esku-hartze Soziokomunitarioko Programa kudeatzea.

g) Desgaitasuna duten pertsonentzako Esku-hartze Soziokomunitarioko Programa kudeatzea.

h) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

i) Azaldutako eginkizunen antzekoa edo osagarria izanik, beste administrazio unitateren bati espresuki esleitu ez zaiona, eta eskuordetzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun.

4. Prestazioak Kudeatzeko Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Mendekotasun maila aintzat hartua duten pertsonentzako prestazioak eskatzeko prozedura administratiboak koordinatzea.

b) Banakako Arreta Programa prestatzeko eta Prestazioak Kudeatzeko egin beharreko lana eta harremanak koordinatzea dauden esparru soziosanitarioen artean.

c) Banakako Arreta Programak tramitatzea eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

d) Pertsonen gaitasun ekonomikoa baloratzea, erabiltzaileek prestazioak edo zerbitzuak eskuratzeko.

e) Mendekotasunen bat duten pertsonek zainketa profesionalak eta familiakoen zainketa etxean jasotzeko prestazio ekonomikoak eta laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoak kudeatzea.

f) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

g) Azaldutako eginkizunen antzekoa edo osagarria izanik, beste administrazio unitateren bati espresuki esleitu ez zaiona, eta eskuordetzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun.

5. Balorazio Zentroak honako eginkizun hauek beteko ditu:

a) Desgaitasun mailaren kalifikazioaren eta horren ondoko berariazko egoeren gaineko balorazioa, orientazioa eta proposamena egitea.

b) Mendekotasun mailaren gaineko balorazioa, orientazioa eta proposamena egitea.

c) Etxebizitza egokitu beharra baloratzea eta horren ziurtapena proposatzea.

d) Desgaitasuna duten pertsonen lan gaitasuna baloratzea eta lanerako orientatzea.

e) Autonomia sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko eskura dauden zerbitzuei buruzko orientazioa eta aholkularitza ematea erabiltzaileei.

f) Autonomia Sustatzeko eta Mendekotasunaren Prebentziorako zerbitzuak kudeatzea.

g) Laguntzarako Produktuen Zentroa kudeatzea.

h) Desgaitasunen bat duten pertsonei orientazioa eta aholkularitza ematea beren bizitzan zehar azal ditzaketen autonomia beharrei buruz.

i) Bere eskumenen esparruan, departamentuen eta erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.

j) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

k) Azaldutako eginkizunen antzekoa edo osagarria izanik, beste administrazio unitateren bati espresuki esleitu ez zaiona, eta eskuordetzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun.

6. Arreta Goiztiarreko zentroa.

Arreta Goiztiarreko Zerbitzua arautzen duen foru aginduan ezarritako eginkizunak eta eskumenak beteko ditu.

21. artikulua. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren atalak.

1. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Familiaren Atala.

b) Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atala.

c) Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Atala.

2. Familien Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Familientzako zerbitzuak eta prestazioak kudeatzea eta koordinatzea, hau da: familia orientaziorako zerbitzua, familia bitartekaritzarako zerbitzua eta familia elkartzeko guneak.

b) Familientzako dirulaguntzak tramitatzea eta horiek birformulatzeko proposamena egitea, familia ereduen bilakaeraren arabera, gizartearen errealitatearen arabera eta prestazio horiek zainketen ardurakidetzan (arlo publikoan zein pribatuan) duten eraginaren arabera.

c) Haur eskolak kudeatu eta koordinatzea, bere eskumenen esparruan.

d) Familientzako politikei buruzko dokumentazioa eta argitalpenak prestatzea.

e) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

f) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren jarduerei loturik bere esku utzitako edozein.

3. Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Izan daitezkeen babesgabetasun kasuak hartzea.

b) Zailtasunetan eta gatazka sozialean diren adingabeei buruzko espedienteak baloratzea, haien babesgabetasun egoera (arriskua, babesgabezia, nahita utzitako zaintza) zehaztu eta babes neurria hartzeko.

c) Egitatezko zaintzan edo antzeko egoera batean dauden eta familietan hartzeko aukera duten adingabeen espedienteak baloratzea.

d) Oinarrizko laguntzako gizarte zerbitzuekin eta adingabeak babesteko sistemaren esparruko bestelako zerbitzuekin koordinatzea.

e) Zehazten diren departamentuko, departamentuen arteko edo erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.

f) Balorazio prozesuan dauden adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea, prozesu horiek behaketa eta harrera zentroetan zein larrialdiko familietan egitea.

g) Familietan Esku Hartzeko Programa Espezializatuaren, Familia-hezkuntza Programaren eta Eguneko Zentroaren Programaren onuradun diren adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

h) Haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetara bideratutako adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

i) Banakako babes plana prestatzea haurraren edo nerabearen zaintza kudeatzen duen lantaldearekin batera, hura, zein den kasua, berriz familian txertatzeko programan sartzeko.

j) Haurren babesgabetasunari aurrea hartzeko sentsibilizazio kanpainak garatzen laguntzea.

k) Familientzako laguntza ekonomikoak baloratzea eta kudeatzea.

l) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

m) Bere eskumenen esparruko kontratuak eta entitateak kontrolatzea eta gainbegiratzea.

n) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren jarduerei loturik bere esku utzitako edozein.

4. Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Babeseko etxebizitza funtzionaletan eta egoitzetan dauden adingabeak gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

b) Atal honi esleitutako eskumenen esparruko kontratuak eta entitateak kontrolatzea eta gainbegiratzea.

c) Organo judizialek babesik gabe edo gatazka sozialeko egoeran eta zentzatzeko bidean dauden adingabeei buruz agindutako neurri judizialak betearaztea.

d) Guraso eginkizunak berreskuratu ahal izateko programak garatzea.

e) Familietan Esku Hartzeko Programa Espezializatuaren onuradun diren adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

f) Familia-hezkuntzaren Programa Espezializatuaren onuradun diren adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

g) Eguneko Zentroaren Programa Espezializatuaren onuradun diren adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

h) Nerabeen Hezkuntza Programaren onuradun diren adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

i) Haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetara bideratutako adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea esku hartzeko.

j) Harrera eta adopzio familiak hautatzea eta haiei informazioa, prestakuntza eta laguntza ematea eta balorazio psikosoziala eta jarraipena egitea.

k) Hala badagokio, egokitasunaren ziurtagiria ematea, eta jarraipena egiteko konpromisoarena.

l) Familia-harrerak formalizatzea, eta, kasua bada, epaitegian adoptatzeko proposamenak egitea, eta harreren jarraipena egitea.

m) Familia-harrerei buruzko datu-basearen eta Nafarroako Adopzioen Erregistroaren mantentze- eta eguneratze-lana egitea.

n) Adingabeen familia-harreraren edo adopzioaren arloko koordinazioan eta lankidetza teknikoan parte hartzea departamentuan, autonomia erkidegoan, autonomia erkidegoen artean eta nazioartean.

ñ) Adopzio espedienteak tramitatzea, Espainiako zein atzerriko agintari eskudunen aurrean.

o) Adopzioaren ondoko prozesuan familiei orientazioa ematea eta jarraipena egitea.

p) Erakundeen babespetik ateratzeko bidean dauden adingabeentzako laguntza ekonomikoak baloratzea eta kudeatzea.

q) Erakundeen babespetik atera eta gero adingabeen jarraipena egitea.

r) Harrera familiak lortzeko sentsibilizazio kanpainak garatzen laguntzea.

s) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

t) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren jarduerei loturik bere esku utzitako edozein.

22. artikulua. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako zentroak.

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, Balorazio Zentroaz eta Arreta Goiztiarreko Zentroaz gainera, atxikirik ditu eta zuzenean kudeatzen ditu honako zentro bereki hauek:

a) Iruñeko El Vergel zahar etxea, Adinekoentzako Zerbitzuen Atalaren mende dagoena.

b) Lizarrako Santo Domingo zahar etxea, Adinekoentzako Zerbitzuen Atalaren mende dagoena.

c) Iruñeko San José zentroa, Desgaitasuna dutenentzako Zerbitzuen Atalaren mende dagoena.

d) Lur Gorri egoitza, Desgaitasuna dutenentzako Zerbitzuen Atalaren mende dagoena.

2. Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari dagokio zentro horien koordinazioa, langileria arloko eginkizunak izan ezik, horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari baitagozkio.

23. artikulua. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako haur eskolak.

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak atxikirik ditu eta zuzenean kudeatzen ditu honako haur eskola hauek:

a) Egunsenti, Burlatan.

b) Niño Jesús, Corellan.

c) Orreagako Ama Birjina, Iruñean.

d) Ninia Etxea, Iruñean.

e) San Jorge, Iruñean.

f) Santa Teresa, Iruñean.

g) Aingeruen Andre Maria, Iruñean.

2. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari dagokio eskola horien koordinazioa, haren menpe baitaude, langileria arloko eginkizunak izan ezik, horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari baitagozkio.

24. artikulua. Atalen azpiko unitate administratiboak.

Bulegoak edo ataletatik beherako beste administrazio unitate batzuk sortu, aldatu eta kentzea Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariaren foru agindu baten bidez eginen da, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketako Zuzendaritzak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

III. TITULUA

Ondarea, baliabideak, aurrekontua eta kontrola

25. artikulua. Ondarea.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearekin bat, honako hauek atxikitzen zaizkio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari:

a) Nafarroako Ondarekoak izanik, erakundeari bere helburuak betetzeko atxikitzen zaizkion ondasun eta eskubide guztiak; ondare horren ondasun diren aldetik dagokien jatorrizko kalifikazio juridikoa mantenduko dute, hori guztia aipatutako foru legearen 75. artikuluan ezarrita dagoen bezala.

b) Gizarte Zerbitzuen arloan gertatutako eskualdatze prozesuaren ondorioz, Nafarroako Ondarekoak izatera pasatu diren Gizarte Segurantzako sistemaren ondasun eta eskubideak, erakunde autonomoari atxikitzen zaizkionak.

26. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren baliabideak honako hauek izanen dira:

a) Hari atxikitako ondasunen eta eskubideen interesak, errentak eta mozkinak.

b) Foru Komunitateak erakundeari bere gizarte prestazio eta zerbitzuetarako atxikitzen dizkion baliabideak.

c) Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura egiten zaizkion transferentziak eta ekarpenak.

d) Bidezko diren xedapenen arabera jaso ditzakeen diru-sarrera arruntak nahiz bereziak.

e) Entitateek emandako borondatezko ekarpenak edo dirulaguntzak.

f) Jaso dezakeen beste edozein baliabide.

27. artikulua. Aurrekontua.

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kudeaketa urteko aurrekontuen araubidearen menpe izanen da, eta hori Nafarroako Parlamentuak onetsi beharko du.

2. Aurrekontuen egitura, diru-sarreren eta gastuen sailkapenari eta horien zehaztasun mailari dagokienez, Nafarroako Aurrekontu Orokorretarako ezarritako arau eta erregelei egokituko zaie, aurrekontu orokor horien barnean baitira.

3. Aurrekontuen exekuzioari eta likidazioari dagokienez, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aplikatzen zaizkien arau orokorretara joko da.

28. artikulua. Kontu-hartzailetza.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kudeaketa ekonomikoa –hots, eduki ekonomikoko ondasunak eta eskubideak sorrarazten dituzten egintza, agiri eta espedienteak– Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat ezarritako modu eta baldintza berberetan eginen da, kontu-hartzailetzari eta kontabilitateari dagokienez.

29. artikulua. Kontabilitatea.

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia kontabilitate publikorako araubidearen menpean geldituko da, Foru Komunitatearen Administrazioak dituen modu eta baldintza berberetan.

2. Kontuak ematea Nafarroako Kontu Orokorretarako ezarritakoaren arabera formalizatu, tramitatu eta ebatziko da.

IV. TITULUA

Langileria

30. artikulua. Langileria.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako langileak honako hauek dira:

a) Nafarroako Gobernuak hautaturik, izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen direnak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak eta lan-kontratudunak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikita daudenak eta atxikitzen zaizkionak.

c) Estatuko Administraziotik edo beste administrazio batetik Foru Komunitatera transferitu eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxiki zaizkion langileak.

d) Erakunde autonomoaren beraren lan-kontratudunak eta administrazio-kontratudunak.

31. artikulua. Zentroetako zuzendaritza lanpostuak.

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zuzenean kudeatutako egoitza berekietako zuzendaritza lanpostuak, lanpostu horien titularrek irabazi dituzten eskubideak galarazi gabe, izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako administrazio publikoren bateko funtzionarioen artetik edo hari atxikita daudenen artetik.

2. Balorazio Zentroko eta Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendarien ordainsariak atalburuenak bezalakoak izanen dira, eta Lur Gorri Egoitzako zuzendariarenak bulegoburuenak bezalakoak; gainerako zentroetako zuzendarien ordainsariak Nafarroako Gobernuak plantilla organikoan finkatutakoak izanen dira.

32. artikulua. Haur Eskoletako zuzendaritza lanpostuak.

1. Haur Eskoletako zuzendari lanpostuak, lanpostu horien titularrek irabazi dituzten eskubideak galarazi gabe, izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik edo hari atxikita daudenen artetik.

2. Haur Eskoletako zuzendarien ordainsariak Nafarroako Gobernuak plantilla organikoan finkatutakoak izanen dira.

V. TITULUA

Egintzen araubide juridiko administratiboa

33. artikulua. Araubide juridiko orokorra.

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren egintzen araubide juridikoa Nafarroako Foru Komunitateko eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen III. tituluko II. kapituluan erakunde autonomoentzat ezarritakoa izanen da.

2. Langileei, kontratazioei eta aurrekontuei buruzko administrazio egintzei dagokienez, Foru Komunitateko Administrazioaren araudi berariazkoari jarraituko zaio.

34. artikulua. Errekurtsoak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako organoen egintzen eta ebazpenen kontra bidezko izanen da legez ezarritako errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak paratzea.

35. artikulua. Laguntza juridikoa.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 551.3 artikuluari jarraikiz, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren ordezkaritza eta defentsa epaiketetan Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoari dagokio, Agentzia ordezkatzeko eta defendatzeko elkargoko abokatu bat izendatzen den kasuetan salbu.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren Aholkularitza Juridikoak aholku juridikoa ematen ahalko dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari. Hori guztia, urtarrilaren 5eko 4/1984 Foru Dekretuak agintzen duen bezala.

Iragarkiaren kodea: F1914429